Lan-prekarietate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lan prekarietatearen aurkako protesta Donostian, 2012 urtean.

Lan-prekarietatea pertsona batek modu autonomoan bizi-baldintza duinak izateko iraunkortasun, ordainsari, babes eta segurtasunik ez dituen lan-egoera da. Herrialde garatuetan XX. mendearen bukaeratik nagusitzen joan den lan-merkatuaren eredua izan da, bereziki globalizazioak ekarritako sistema sozioekonomikoaren ondorioz. Lan-prekarietatearen ezaugarri nagusiak ordainsari txikiak, aldi baterako kontratu laburrak, langilearen eskubideak murrizten dituzten legeak, ordutegi malguak eta lan-segurtasun neurrien murrizketa.

Ikuspegi Orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendearen hasieran langile gazte klasearen prekarietatea Europan arazo larria bihurtu zen.[1]

Guy Standing ekonomialari britaniarrak prekarietatea klase sozial berri bat gisa aztertzen du, bere Policy Network lanean. 2014an Precariat Charter izeneko beste liburu bat idatzi zuen, non argudiatu zuen herritar guztiek oinordetutako aberastasun soziala izateko eskubidea behar dutela.[2][3] Ekonomialariak oinarrizko errenta proposatu zuen prekarietatearen arazoa konpontzeko “Precariat: The New Dangerous Class” azken lanean.[4][5]

2013ko Great British Class Survey inkestaren emaitzen analisian (BBC eta Erresuma Batuko zenbait ikertzaileek egindakoa), gizartea zazpi klase ezberdinen egitura egin zuten, goian elitea eta behean prekarioak zeudelarik.[6] Klase prekarioa "klase britainiar desjabetuena da, alor ekonomiko, kultura eta sozial maila baxuak dituena" eta "ekintza potentzialak egiteko gai ez direnak, diru-faltagatik, bizitza ezegonkorrak izateagatik edota herrialdeko zona industrial zaharretan harrapatuta daudelako".

Klase prekarioa ez dago Erresuma Batuan soilik. Europako, AEBko zein Japoniako herrialde askotan gora egin du. Azken honetan 20 milioi pertsona baino gehiago hartzen dira prekariotzat, freeters izena hartzen dute.

Espainian berriz, prekarietateak familia askori eragiten die. Gazteen belaunaldi berriak ere egoera honetan aurkitzen dira; langabezi tasa altua da, ez dute lan duinik aurkitzen eta egoera laboral penagarrietan bizirautera behartuta ikusten dute euren burua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Press Europe: September 15, 2011: The "Youthful members of the full-time precariat
  2. Guy Standing. A Precariat Charter. Bloomsbury Academic. 2014
  3. (Ingelesez)«The Economic Necessity of Basic Income» Centre for Welfare Reform . Noiz kontsultatua: 2018-05-07.
  4. «Policy Network - The Precariat – The new dangerous class» www.policy-network.net . Noiz kontsultatua: 2018-05-07.
  5. (Ingelesez)Standing, Guy (2011-06-01) «Who will be a voice for the emerging precariat? | Guy Standing» the Guardian . Noiz kontsultatua: 2018-05-07.
  6. (Ingelesez)«The Great British Class Survey – Results» BBC Science 2013-04-03 . Noiz kontsultatua: 2018-05-07.