Edukira joan

Lana (Nafarroa)

Koordenatuak: 42°42′22″N 2°14′49″W / 42.706111111111°N 2.2469444444444°W / 42.706111111111; -2.2469444444444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lana
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Lanako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea (Lana harana)
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Lana
AlkateaJose Javier Galdeano Asarta
(Agrupacion Independiente del Valle de Lana)
Posta kodea31283
INE kodea31139
Herritarralanar
Geografia
Koordenatuak42°42′22″N 2°14′49″W / 42.706111111111°N 2.2469444444444°W / 42.706111111111; -2.2469444444444
Azalera41,43 km²
Garaiera577 metro
Demografia
Biztanleria157 (2024:  1)
alt_left 71 (%45,2)(2019) (%62,4) 98 alt_right
Dentsitatea0,04 bizt/km²
Zahartzea[1]% 25,38
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 6,29 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 8.8 + % 13.6 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]

Lana[4] ([lana]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri eta haran txiki bat da, Lizarrako merindadekoa.

52,6 kilometro koadrokoa, eta 182 biztanle zituen 2014 eta 166 2017. urteko erroldaren arabera.

Hipotesi etimologikorik hedatuena, Mikel Belaskok bere Nafarroako Toponimia lanean eginiko lanaren arabera[5], Lana haranaren izena euskaraz badarabilgu ere zelta jatorrizkoa den landa hitzetik ateratzen da. Hitz hau Penintsulako hizkuntza erromanikoetara zein euskarara transmititu zen. Nafarroako toponimia erromantzean "lur elkorra" erranahia hartu ohi du[6].

Honetan landa hitza lana bihurtzen da, erran nahi baita, ND fonema N bihurtzen da, Alfonso Irigoienek nafar-aragoiar erromantzeko fenomeno tipikoa dela dio. Hala ere, Landa forma hipotetikoa ez dago historikoki erregistraturik. Ibarreko lehen aipamen idatzietan harrezkero Lana aipatzen da XII. mendearen hasieran. Halaber, Erdi Aroan Lanarras terminoa bertako biztanleria izendatzeko gentilizio gisa ageri da.

Ez dirudi, Belaskoren ustez, haranaren izena euskarazko lan hitzarekin erlazionaturik dagoenik.

Neguko eguraldi baldintza gogorrak direla eta, harana "La pequeña Rusia" (Errusia txikia) izenez ezagutzen da eskualdean.

Lana ibarra Lokizko mendilerroaren azpian dago.

Inguru naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lana Galbarra kontzejuan, itsas mailatik 550 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu Harana ibarra (Araba) eta Larragoa iparraldean; Lokiz mendilerroa ekialdean; Antzin eta Mendaza hegoaldean; eta Zuñiga mendebaldean.

Bost herri dira udalerriko kide: Biloria, Galbarra (herriburua), Gastiain, Narkue eta Ulibarri. 1842ko erroldan bakoitza udalerri independente gisa agertzen da baina 1857rako, guztion batzea dela medio, Lana udalerri berriaren datuak plazaratzen dira estreinakoz.

Map
Kanpezuko herriak

Tradizioz nekazaritzara eta abeltzaintzara emana izan da ibar hau. Zuhaiztiak dira mugapeko zatirik handiena (3.659 ha); hurrengoak larreak (943 ha) eta laborantza lurrak (704 ha) dira. Behi, ardi, zaldi, zerri eta ahuntz azienda nagusiak izan dira, mendi larratuan hazita. Gaur egun untxia, hegaztiak eta zerriak nabarmentzen dira.

Ikazkintza industria lan ohikoa izan zen aspalditik eta berriki arte. Mila bat metro kubo zur eta egur ateratzen dituzte urtero.

Lanako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,02 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Lanako gaur egungo udaletxea 1982an eraiki zen eta solairu bakarra dauka. Atari txiki bat dauka eta fatxada porlanez eta harriz egina dago. Antzinako udaletxearen egoitza elizaren ondoan egon zen. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Lanako udaletxeko idazkaria, Piedramillerako, Muesko eta Sorladako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Iturri kalea, z/g

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan Lanako alkatea Eduardo Landa Martinez da. 2007ko udal hauteskundeetan Agrupación Independiente de Lóquiz (AIL) taldearen izenean hautatu zuten; talde horrek udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen. Ez zen baliogabeko botorik izan eta boto zuriak lau izan ziren (%3,17). Abstentzioa %32,26ekoa izan zen.

Lanako Udala 2007
Alderdia Botoak Aukeratua?
Eduardo Lana Martinez (AIL) 56 Bai
Monica Martinez Martinez (AIL) 45 Bai
Miguel Angel Landa Calletano (AIL) 42 Bai
Jose Miguel Lander Sarta (AIL) 40 Bai
Pedro Felix Pierola Garcia (AIVL) 39 Bai

2011n ere Eduardo Landa aukeratu zuten alkate baina kasu honetan Agrupación Independiente del Valle de Lana (AIVL, 4 zinegotzi) taldearekin.

Hauek izan dira Lanako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[8]
Jose Luis Gil Unamuno[8][9] 1979 1983 Agrupacion San Saturnino.
Jose Ramon Alvarez Ruiz de Galarreta[8] / Jose Ramon Alvarez Ruiz de Larramendi[9] 1983 1987 Agrupacion Electoral Val de Lana.
Jose Luis Gil Unamuno[8] 1987 1991 Independenteak
Jose Luis Gil Unamuno[8] 1991 1995 Nafar Herriaren Batasuna
Jose Luis Gil Unamuno[8] 1995 1999 Nafar Herriaren Batasuna
Pedro Felix Pierola Garcia[8] 1999 2003 Nafar Herriaren Batasuna
Pedro Felix Pierola Garcia[8] 2003 2007 Nafar Herriaren Batasuna
Eduardo Landa Martinez[8] 2007 2011 Agrupacion Independiente de Loquiz
Eduardo Landa Martinez[8] 2011 2015 Agrupacion Independiente del Valle de Lana
Eduardo Landa Martinez[8] 2015 2019 Independenteak
Jose Javier Galdeano Asarta[8] 2019 2023 Agrupacion Independiente San Anton
Jose Javier Galdeano Asarta[10][11] 2023 Jardunean Agrupacion Independiente del Valle de Lana

Jurramendi Mankomunitateko eta Lokizko Donibane Mendizerrako Juntako kidea da Lana.

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Lana eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 5,56k zekien euskaraz hitz egiten.

Montxo Armendariz zinema zuzendariak, 1982an, ikazkinen bizimodua kontatzen duen Tasio filma egin zuen. Zuñigako semea zen Anastasio Otxoa benetako pertsonaren bizitzan oinarriturik dago.

Lanar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. Zabalza Seguín, Ana. (2010). «La herencia duradera: los apellidos en la Navarra moderna» Un juego de engaños (Casa de Velázquez): 69–83. ISBN 978-84-96820-41-8. (kontsulta data: 2025-04-01).
  6. Fernández de Gobeo Díaz de Durana, Nerea. (2014-12-15). «La presencia del euskera en el español: los vasquismos en el diccionario académico» ELUA (28): 215.  doi:10.14198/elua2014.28.09. ISSN 2171-6692. (kontsulta data: 2025-04-01).
  7. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  8. a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-04-27).
  9. a b «Lana» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-04-27).
  10. «Toki entitateen gida» Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (kontsulta data: 2025-03-29).
  11. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-07-18 (kontsulta data: 2025-03-17).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]