Land of the Pharaohs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Land of the Pharaohs
Datuak
Jatorrizko izenburua Land of the Pharaohs
Izenburua euskaraz Faraoien Lurraldea
Urtea 1955
Estreinaldia 1955eko ekainaren 24a
Generoa epika, historia
Herrialdea  AEB
Iraupena 144 minutu
Aurrekontua 2,9 milioi dolar inguru
Banatzailea Warner Bros. Pictures
Zuzendaria
Howard Hawks
Ekoizleak
Howard Hawks
Gidoilariak
Harold Jack Bloom
William Faulkner
Harry Kurnitz
Aktoreak
Jack Hawkins
Joan Collins
James Robertson Justice
Musikagileak
Dimitri Tiomkin
Argazkilariak
Lee Garmes
Russell Harlan
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Land of the Pharaohs (euskaraz Faraoien Lurraldea) 1955eko Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako historia filma bat da. Jack Hawkins, Joan Collins eta James Robertson Justice aktoreek antzeztu zuten. Antzinako Egipton girotua dago eta Erromako Titanus estudioan filmatu zen, Keops faraoiaren agintaldia eta Gizako Piramide Handiaren eraikuntza kontatzen da.

Hollywoodeko Urrezko Aroan filmatutako superekoizpena izanik, estraz lepo betetako eszenak ditu, Warner Bros. ekoiztetxeko prentsa bulegoaren arabera, eszena jakin batean kamera aurrean 9.787 estra batzera ere iritsi zirelarik. Garai hartan filmatutako Quo vadis? (1951), The Robe (1953, "Tunika Sakratua"), The Ten Commandments (1956, "Hamar Manamentuak"), Ben-Hur (1959) eta The Fall of the Roman Empire (1964, "Erromatar Inperioaeren Gainbehera") filmeekin batera Antzinaroan girotutako epika superekoizpen ospetsuenetakoa da. Joan Collins aktorea bere edertasun osoan agertzen da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Antzinako Egipto. Keops faraoiak (Jack Hawkins) hil ondoren bere gorpuak atseden hartuko duen Piramide Handiaren eraikitzea agindu du. Bere asmoa ordurarte edonon egin den edozein eraikin gaindituko duen piramidea eraikitzea da, baina inguruko harrobien emaria amaitu denez piramidearen eraikuntza lanak eten egin dira. Erakiuntza lanak berrekiteko asmoz, Keopsek Txipreri tributuak kobratzea erabakiko du, bertan Nellifer printzesa (Joan Collins) eder bezain handigura bizi da, azkenean Keops eta Nefiller ezkondu egingo direlarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]