Landa-txirta
Landa-txirta | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Motacillidae |
Generoa | Anthus |
Espeziea | Anthus campestris Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Masa | 2,73 g 22 g |
Kumaldiaren tamaina | 4,2 |
Errute denbora | 12 egun |

Landa-txirta[1] (Anthus campestris) motacillidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasiako eskualde epeletan eta ipar-mendebaldeko Afrikan bizi dena[2].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Silueta estilizatua du eta hanka eta buztan oso luzeak ditu eta honek nolabaiteko buztanikaren antza ematen dio, hauen lumajea askoz deigarriagoa eta polikromatikoagoa den arren.
Hegan egiteko modu uhintsua ere buztanikaren antzekoa du, astunagoa bada ere, hegan egiteko eta buztanaren mugimenduak lurrean egiten dituen mugimendu azkarrean
Uda-txirtak eta mendi txirtak bezala, landa txirtak kanpoko isats-lumak zuriak ditu eta arrek zein emeek lumaje bera mantentzen dute urtean zehar. Landa txirtaren ezaugarririk aipagarriena, identifikazioaren ikuspuntutik, bere lumaje oso argia eta uniformea da, arre-harea kolorekoa, buztan eta hegoetan apur bat ilunagoa, bertan krema koloreko banda superziliarra baino ez da nabarmentzen.
Antzeko kolorea duten alaudidoengatik bereizten da, lehorreko bizimodua daramatelako eta normalean habitat bera okupatzen dute, non buztan laburragoa, gorputz sendoagoa eta hego zabalagoak dituzten.
Landa txirtaren deiak askotarikoak dira eta, oro har, buztanikaren antza dute. Kantua, hegaldian igortzen dute eta normalean altuera nabarmenean, sinplea, monotonoa eta metalikoa. Nota bakar bat errepikatuz eraikia, “txibit” edo “tirrli” moduko bat. Hau amaitutakoan, normalean bat-batean jaisten da lurrera.[3]
Biologia eta ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie honetan, ugaltze-garaia maiatzaren erdialdetik uztailera bitartekoa da, eta aldi horretan bi ugalketa egiten dituzte. Uda txirtek lurrean jartzen dute habia, zuhaixka txiki baten azpian. Belar, sustraitxo eta landare lehorrekin egiten dute, bertan emeak lauzpabost arrautza erruten ditu. Normalean emeak 13 edo 14 egunez inkubatzen ditu eta kolore zurikoak dira, tanto eta orban grisekin edo arreekin hondoko kolorea ezkutatuz.
Txitak, nidikolak, arre koloreko lumatxa ugarirekin eta aho horiarekin, 12-14 egunez bertan egon ostean uzten dute habia, nahiz eta oraindik ezin duten hegan egin.
Batez ere intsektuez, armiarmez eta zizarez elikatzen den espezie intsektujalea da, hazi txiki batzuk ere jaten ditu.
Banaketa, habitata eta egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere habia egiten du, Erdialdeko Asian, Afrikako ipar-mendebaldean eta Europan hedatzen da Mediterraneoko eremutik Baltikoko hegoaldeko kostaldeetara eta Suediako hegoaldera arte.
Iberiar penintsulan eskualde gehienetan aurkitzen da, batez ere Mediterraneokotan.
Euskal Herrian espezie arraroa da, eremu idorretan aurkitzen da, batez ere Mediterraneo eremuan. Eremu horretatik kanpo, Kantauri azpiko eremuan zehar sakabanatuta dago, Gasteiz-Iturrietaren mendien iparraldean arraroa, eta hegoaldean zertxobait maizago, Trebiñuko eta Erribera beheko lehorretan. Kantauri aldean falta da.
Espazio ireki eta lehorretako espeziea da. Gure lurraldean normalean Mediterraneo motako sastraka baxu eta urriak dituzten muinoetan agertzen da, otalur eta belardi xerofiloetan, orokorrean zereal lehorreko laborantza eremuetan kokatuta.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landa-txirtak hiru azpiespezie ditu:
- Anthus campestris campestris
- Anthus campestris griseus
- Anthus campestris kastschenkoi
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Landa-txirta» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).
- ↑ BirdLife International (2008). Anthus campestris. IUCN 2008. IUCN Red List of Threatened Species
- ↑ (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 228 or. ISBN 84-7542-639-5..
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |