Landaben

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Landaben
Bandera Pamplona.svg Iruñea, Euskal Herria

Barrios de Pamplona-Landaben.svg

Landaben auzoaren kokapen mapa.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Iruñea
Koordenatuak 42° 48′ 42″ N, 1° 41′ 18″ W / 42.81166667°N,1.68833333°W / 42.81166667; -1.68833333Koordenatuak: 42° 48′ 42″ N, 1° 41′ 18″ W / 42.81166667°N,1.68833333°W / 42.81166667; -1.68833333
Landaben hemen kokatua: Euskal Herria
Landaben
Landaben
Landaben hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Landaben
Landaben
Landaben hemen kokatua: Iruñea
Landaben
Landaben
Landaben (Iruñea)

Landaben edo Landabengo Industrialdea Nafarroako Iruñea hiriburuko mendebaldean dagoen industrialde bat da. Bertan lantegi handi ugari kokatzen dira, adibidez, Iruñerri osoan langile gehien dituen Volkswagen enpresa, 2009an 5.000 inguru langile zituelarik.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere mugak honako hauek dira: iparraldean Orkoien udalerria du, hegoaldean Barañain udalerria eta Arga ibaia, ekialdean ere Arga ibaia eta Iruñeko Biritxitu auzoko lursailak, eta azkenik mendebaldean A-15 autobidea, eta Arazuri eta Gazolatz udalerriak kokatzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964an Nafarroako Foru Aldundiak bultzatutako Nafarroako Industriagintza Planaren ondorioz Nafarroa osoan hedatutako 14 industrialde eraiki ziren.[1] Ekimen guzti honen gertakari nabarmenenak honako hauek izan ziren: 1966an AUTHI (Automóviles de Turismo Hispano Ingleses) lantegiaren ezartzea, 1975an SEAT eta 1994an Volkswagen izatera iragan zirelarik.[2]

Merkatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landaben industrialdean igande goizero merkatua ospatu ohi da, garai batean Txantrea auzoan ospatu ohi zen merkatua bertara lekualdatu baitzen.

Azpiegiturak eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Ermitagañan:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona24.svg Donibane - Merkatua 09:00 - 14:00 25´ Irailetik ekainera igande goizez bakarrik

Enpresak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landaben Industrialdeko enpresak
Industria sektorea Enpresak Langileak
Automobilgintza Volkswagen Nafarroa
Dana equipamientos
Asientos Esteban
TRW Automotive Espainia
Delphi-Packard Espainia
Icer Brakes
Beste batzuk Hierros Landaben
Landaben jatetxea
Koxka

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iruñeko ekonomia. Auñamendi Entziklopedia. Bernardo Estornes Lasa. 2009ko ekainaren 10a.
  2. Navarra y la Caja en 75 años. Hainbat egileen artean idatzia. Nafarroako Aurrezki Kutxa. 1996.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea