Landaburu goiztiar
Landaburu goiztiarra | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agrocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agrocybe praecox Fayod, 1889 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Landaburu goiztiarra (Agrocybe praecox edo Pholiota praecox) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Erdipurdiko jangarria.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, batzuetan higrofano samarra. Gaztetan zuri zikin kolorekoa, krema-buztin kolorekoa, ilunagoa erdialdean. Hasieran ganbila, gero laua eta, azkenean, titiduna.
Orriak: Eskotatuak, lodiak. Hasieran zurbilak, ondoren gris-moretik arre-buztin kolorera doazenak.
Orri Eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: 5 eta 7 cm bitarteko altuerakoa. Lehenik muinduna, gero barnehutsa. Zilindrikoa, oinarrian erraboildun samarra bada ere. Hasieran zurixka da, eta, ondoren, okre antzeko kolorekoa. Oinak eraztun bat du oso goian, zabaldua, hauskorra eta iheskorra.
Haragia: Samurra eta zuria kapelan, oinean arrea. Irin usain arina du.[2]
Etimologia: Agrocybe hitza grekotik datorren hitz konposatua da, landa eta burua, zelai burua esan nahi du. Praecox epitetoa latinetik dator, goiztiarra, esan nahi duen "praecox" hitzetik. Udaberriaren hasieran hasten delako.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erdipurdiko jangarria, kalitate gutxikoa.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Agrocybe dura delakoarekin, honek ez du irin usainik eta zapore mikatz samarrekoa da.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udaberrian eta udan, lurrean, hostozabalen basoetako leku belartsuetan, larreetan eta zelaietan.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa, Ipar Afrika, Ipar Amerika, Australia, Zeelanda Berria, Japonia, Errusia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 395 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 340 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 193. or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 262 or. ISBN 84-282-0865-4..