Landare itsutasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Landare itsutasuna» orritik birbideratua)
Argazki honetan Monarka tximeleta erraz identifikatzen da, baina lorea zein den ez dakigu.

Landare itsutasuna modu informalean proposatutako isuri kognitibo bat da, eta bere esanahirik zabalenean gizakiak landare-espezieak alde batera uzteko joera da. Honek barne hartzen ditu inguruan ditugun landareak ez antzematea, landareen jarduerak biosfera osoan eta gizakien aferetan duen garrantzia ez aitortzea, landareak animaliekiko gutxiesten direneko ikuspegi filosofikoa edota landareen ezaugarri edo estetika bereziak balioesteko ezintasuna.

Historia eta ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare itsutasunaren kontzeptua James Wandersee eta Elisabeth Schussler botanikari eta hezitzaileek azaleratu zuten 1999an, Preventing Plant Blindness izeneko argitalpenean[1]. Beren ikerlanean ikusi zuten Estatu Batuetako gazteek gero eta gutxiago zekitela landaren munduari buruz eta ondorioz gero eta gutxiago hartzen zituztela haintzat[2]. Animalien mundua aldiz gustukoago zuten. Louisvilleko Unibertsitateko (Kentucky, AEB) biologoek ‘sintomen’ taula bat egin zuten, landareekiko itsutasuna detektatzen laguntzeko[2].

2016-17 ikasturtean Euskal Herriko 26 ikastetxetan 12-14 urte arteko 1.040 ikasleri galdetegi bat egin zitzaien landareen itsutasuna zenbaterainokoa zen neurtzeko. Naturarekiko duten interesari buruzko hainbat galdera egiteaz gain, 10 animalia eta landare izen jartzeko eskatu zitzaien, euren ezagutza-maila neurtzeko. Ikasleek bataz beste bertako bost espezie aipatzeko gai izan ziren. Landare aipatuena sagarrondoa izan zen. Horrek ez du ordea zuhaitza ezagutzen dutenik adierazten, fruitua baizik[3].

Arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzialari batzuek iradoki dute pertsona batzuek landareak ez antzemateko arrazoia landareak geldi egotea dela[1]. Gizakiaren garuna mugitzen ari diren aimaliak identifikatzeko prestatuago dagoela irudiko luke. Beste arrazoi bat landare denek ere kolore berdintsuak edukitzea izan daiteke[4]. Hainbat ikerketek erakusti dute primateek ere haien antzeko jokabidea duten organismoekiko atxikimendu handiagoa dutela[5].

Arrazoi kulturalak ere izan daitezke. Gizakia hiritartu den heinean landareekiko interesa galdu egin du[6]. Beste muturrean oihaneko komunitate indigenak daude, haien gizartean landareek balio izugarria dute dela erlijio ikuspegitik, medikuntza aldetik edota mitologia esparruan[7].

Christine Ro BBCko kazetariaren arabera landare itsutasuna "natura gabeziaren nahastea"-rekin lotuta egon daiteke. Haren ustez botanika lantzeko klaseak eta finantzaketa murrizteak eragin zuzena du horretan[5].

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat ondorio eragiten ditu landare itsutasunak. Alde batetik desagertzeko zorian dauden espezieen aldeko esfortzua gutxitzen du. Arriskuan dauden espezieen %57a landareak dira, eta %3,86 baino ez da haiek babesteko finantziazioa lortzen dutenak[8].

Bestalde zientzien ikerketan eta hezkuntzan landareen defizita handitu egin da. Botanikarekiko interesa gutxitu egin da eta landare-biologiako ikaskasketek ere jaitsiera nabarmena izan dute azken urteotan. Sendabelarren ekoizpenean eta nekazaritzaren aurrerapenetan nabaritu da etorkizunean.

Kontzeptuaren inguruko eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat zientzilarik landare itsutasunaren kontzeptuak zabalagoa izan behar duela deritzo, izan ere bizkarrezurrik eta gizakien antzeko begirik ez diuten animaliak ere antzerako itsutasuna pairatzen baitute. Ikusi da intsektuen eta gainerako ornogabeen inguruko ikasketak ere asko gutxitu direla hezkuntza mailan eta multimedia edukietan.

Badira itsutasuna negatiboki erabiltzearekin ados ez dauden adituak ere eta haiek Plant Awareness Disparity (Landareekiko Kontzientzia Gabezia) hobesten dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Iritzia: Landare itsutasuna -» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  2. a b «Zer da landareekiko itsutasuna?» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  3. «Aurrean ditugun arren ez ditugu ikusten» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  4. academic.oup.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  5. a b (Ingelesez) Ro, Christine. «Why 'plant blindness' matters — and what you can do about it» www.bbc.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  6. (Ingelesez) Knapp, Sandra. (2019-07). «Are humans really blind to plants?» PLANTS, PEOPLE, PLANET 1 (3): 164–168.  doi:10.1002/ppp3.36. ISSN 2572-2611. (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  7. (Ingelesez) Staff, Pacific Standard. «Can Plant Blindness Be Cured?» Pacific Standard (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  8. academic.oup.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]