Lando Calrissian

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lando Calrissian Star Wars film sagako pertsonaia bat da.

Azal iluneko gizaki hau Aliantza Errebeldeko heroirik handienetako bat izan zen. Bere laguna zen Han Solo traditu zuen Inperio Galaktikoaren erpeetatik, Bespin planetan administratzen zuen kolonia zen Laino Hiria salbatzeko.

Ondoren Darth Vaderrek bien artean lortutako adostasuna aldatu zuela konturatu zenean, Inperioarekin hitzarmen bat sekula ez zela erabat legezkoa izango ikusi zuen, eta beraz, errudun sentituta Leia Organa eta Chewbacca salbatu zituen Bespinen zeuden tropa inperialetatik. Ekintza honetan bere laguntzaile Lobotek lagundu zion, diskrezio eta isiltasun handiz jokatu zuena. Behin tropa inperialak atxilotu ondoren, Lando Boba Fett ordainsari bilatzailearen bila joan zen (Han Solo karbonitan izoztua zeramana). Baina beranduegi izan zen, Boba Fetten ontzia aireratu egin zen plataforman heroiak oso atsekabetuta utziz.

Tatooine planetako Jabba Huttaren jauregian erreskate operazio ausart baten ondoren, Han Solo bere gainontzeko lagun errebeldeekin batera joan zen Sullust planetatik gertu gelditua zegoen Aliantzaren flotara.

Endorreko guduan zehar Lando Calrissianek Milurteko Belatza (Millennium Falcon) ontzia gidatu zuen eta kopilotu bezala Nien-Numb izanez bigarren Heriotzaren Izarra suntsitu zuen. Azkenean, gainontzeko errebeldeekin batera Inperio Galaktikoa garaitu izana ospatu zuen.