Edukira joan

Lang Lang

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lang Lang

(2010)

UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

2004ko maiatzaren 20a -
Bizitza
JaiotzaShenyang1982ko ekainaren 14a (42 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Lehen hizkuntzamandarin txinera
Familia
Ezkontidea(k)Gina Alice Redlinger (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCurtis Institute of Music (en) Itzuli
Royal College of Music
Central Conservatory of Music (en) Itzuli
Hizkuntzaktxinera
ingelesa
Irakaslea(k)Leon Fleisher (en) Itzuli
Gary Graffman (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakclassical pianist (en) Itzuli
Altuera1,78 metro
Lantokia(k)New York
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaSony Classical
Deutsche Grammophon (en) Itzuli

langlangofficial.com
IMDB: nm1496244 Allmovie: p425960
Facebook: LangLangPiano Twitter: lang_lang Instagram: langlangpiano MySpace: langlangpiano Youtube: UCkEZRZfqwPfv8JqQ3u1n2Ug Spotify: 1YZhNFBxkEB5UKTgMDvot4 iTunes: 5519614 Musicbrainz: 43e1570a-1a0d-479f-9c95-fba971aec91a Songkick: 188643 Discogs: 984186 Allmusic: mn0000010825 Deezer: 152366 Edit the value on Wikidata

Lang Lang (txinera sinplifikatuz: 郎朗; pinyinez: Láng Lǎng; Shenyang, Liaoning, 1982ko ekainaren 14a) Txinako piano-jotzaile famatua da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen piano kalseak hiru urterekin hartu zituen, Zhu Ya-Fen irakasleari esker. Bost urterekin Shenyango piano lehiaketa irabazi zuen, eta jendeaurreko bere lehen kontzertua egin zuen. Bederatzi urterekin Beijingo Kontserbatorio Nagusian sartzea lortu zuen, Zhao Ping Guo irakaslearekin lan eginez. 1995ean, hamairu urte zituela Chopinen 24 Ikasketak jo zituen Beijingo Kontzertu Aretoan, eta Japonian antolatutako Tchaikovsky Musikari Gazteen Leihaketa Internazionala irabazi zuen.

14 urterekin CCTV telebistan emandako Txinako Orkestra Sinfonikoaren kontzertuan aritu zen, eta hurrengo urtean Gary Graffmanekin lanean hasi zen Filadelfiako Curtis Institutuan.

Ibilbide diskografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lang Langek, nazioarte mailako lehen agerpena 1999an egin zuen, oraindik 17 urte baino ez zituela, Ravinian egindako "Mendeko Galan", azken momentuan Txaikovskiren pianorako 1. kontzertua jo behar zuen piano-jolea ordezkatu zuenean. Chicago Tribune egunkariak bere talentua goraipatu zuen. 2001ean Carnegie Hall aretoan jo zuen lehen aldiz Juri Termirkanovekin batera.

Horrez gain, BBCren kontzertuetan, Beijinggo Herriaren Areto Nagusian, Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin eta beste hainbat orkestrekin jo du mundu osoan.

2007an Andrea Bocellirekin batera aritu zen, abeslari italiarraren ibilbideko 15. urteurrena ospatzeko "Io Ci Saró" abestia joz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lang Lang Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.