Langarika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Langarika
Iruraitz-Gauna, Euskal Herria
Langarika.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Udalerria Iruraitz-Gauna
Koordenatuak 42° 50′ 07″ N, 2° 25′ 47″ W / 42.8353°N,2.42972°W / 42.8353; -2.42972Koordenatuak: 42° 50′ 07″ N, 2° 25′ 47″ W / 42.8353°N,2.42972°W / 42.8353; -2.42972
Langarika hemen kokatua: Euskal Herria
Langarika
Langarika
Langarika hemen kokatua: Araba
Langarika
Langarika
Langarika hemen kokatua: Iruraiz-Gauna
Langarika
Langarika
Langarika (Iruraiz-Gauna)
Demografia
Biztanleria 41 (2007)

Langarika Arabako herria da, Iruraitz-Gaunako udalerrian kokatzen dena, Iruraitz udalerri zaharrean. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 41 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakina da 1071ean jadanik populaturik zegoela, San Juan de la Peña monasterioan aurkitzen den agiri batek hala esaten baitu. 1257ko Calahorrako apezpikuaren agiri batean Langariça izena agertzen da eta horregatik hasierako izena Langaritza izango zela pentsatu izan da.

Jauregi batean Langarika familiaren armarria ageri da. Aspaldi dorre bat izan zela iradokitzen du. Langarika Arabako lautadan hedatu zen abizen zaharrenetakoa da, Arabako Kofradeen artean agertzen baita 1262 urtean. Hainbat baseliza ere aipatzen dira jadanik existitzen ez direnal, San Quilez, Donejakue eta Santa Marina, Santa Tolia... Langarikaren hegoaldean Abitona izeneko herrixka bat ere izan zen baina biztanlerik gabe gelditu zen eta bertako hondarrak Agurainek hartu zituen etxeak eraikitzeko. Gaur egun ez da ezer gelditzen.

Burdeostik Astorgarako bidean kokaturik zegoen eta Frantziatik eta Nafarroatik zetozen bidaiarien geldiunea bihurtu zen Langarika. 1628 urtean Baltasar de Monconys-ek honako hau idatzi zuen: "oso toki arriskutsua da lapurretan eta hiletak izaten direlako. Gu iritsi baino 15 egun lehenago flandriar bat erahil zuten"[1].

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII mendean euskaraz soilik hitzegiten zen herrian. 1840 urtean oraindik baziren euskaraz mintzo zirenak.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langarikako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
48 48 49 48 45 43 41 41

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sortzez Garbiaren eliza
  • Burdinezko gurutzea
  • Errota

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Historia de LANGARIKA» www.iruraiz-gauna.com . Noiz kontsultatua: 2019-06-23.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa