Langileen mugimendua Espainian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Langileen mugimendua Espainian Espainiako langileen manifestazioa eta parte hartze sozial eta politikoen multzoa da, beraien helburua euren baldintzak hobetzea eta gizartea aldatzea da, sindikatu eta alderdi politikoen bitartez.

Industrializazioaren ondorengo lehen langile belaunaldiek ezagutu zituzten lan eta bizi baldintza oso gogorrak izan ziren: 12 ordu eguneko, astean 6 egun lan egin, istripu edo gaixotasun babesik ez, miseriazko soldatak bizirauteko behar zenera mugatuak, higiene falta, etxebizitzen pilaketa barrakoietan, etab. Industrializazioa hasi eta hobetzeko aukerarik ikusten ez zutenez, baldintza horiek sortutako bizimodu hori hobetzeko burutu ziren saioak. Espainian industrializazioaren atzerapenak eta, industrializatutako eta atzeratutako lurraldeen arteko ezberdintasun handiek ezaugarri bereziz hornituko dute mugimendua eta erakunde anarkistek lortuko dute eragin handia.


Lehen langile erakundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Hirugarren klaseko bagoia", Honore Daumier-en margoa.

Lehen manifestaldiak Espainiako sortaldean izan ziren XIX. mendearen lehen erdialdean. Mendebaldeko Europako lurralde guztietan proletario bihurtutako artisauak tailer autonomoetan lan egitetik, fabrikaren eta artisau tailerraren arteko ezinezko konpetentziagatik aurre egiteko proletario bihurtutako artisauak baldintza okerragoetan lan egitera behartuta zeuden. Orokorrean, lehenengo mugimenduak Europan izan ziren makinaria berriaren aurka, makineria lurrunez mugita zen eta askoz trebeagoa zen langileek pentsatu zuten langabezia handituko zela, naiz eta horrela ez izan, makinak eskulana beharrezkoa zelako.

Makinen aurkako mugimendu hau Ingalaterran piztu zen XIX. mendearen hasieran Ned Lud izan zen sortzailea eta horregatik Ludismo hitzez ezagutzen da.

Espainian ezaguna zen mugimendu hau. 1821. urtean Alcoyn mugimendu batzuk izan ziren baina ez ziren oso garrantzitsuak. Garrantzitsuena izan zen 1835ean Bartzelonan “El Vapor” fabrika erre zuten eta bai produkzioa bai makinaria erre zen. Honi gehitu behar zaio Bartzelonako gobernadore militarraren hilketa.

Zenbait urte geroago elkarlaguntzarako elkarteen sorrera baimentzen zuen 1839ko Errege Aginduaren ondoren, lehen langile erakunde legalak sortu ziren, Bartzelonan ehuleena sortu zen (1840). Hauek enpresarien aurka eta bere eskubideen errebindikatzen zuten, elkarte honek denbora gutxitan afiliatu ugari lortu zituen.

Elkarte hauen bizitza ez zen batere erraza izan. Enpresariek eta moderatuak, progresistak izan arren, ez zuten ondo ikusten elkarteen eraketa, kontratazio askatasuna oztopatzen zutelako, soldata eta lanorduekin nahi zutena egitea oztopatzen zietelako. Horregatik eskatu zen erakundeen debekua. Espartero jeneralak klandestinitatearen eta legaltasunaren artean iraun zuen denboraldi batez.

Urte hauetan idei berri bat agertu zen, Saint Simon eta Fourier frantziarrenak, “sozialista utopiko” zuen izena. Hauek kapitalismoaren kontra zeuden,haien helburuak ziren: produkzio baliabideen jabetza publikoak izatea eta langile klaseak banatzea. Katalunian eta Bizkaian eragina izango zutenak. Joan zen mendean moderatuak boterean zeudenean hazkunde ekonomikoa eman zen (trenbidea...) eta ezengorkotasun politikoa egon zen, garai horretan moderatu eta progresistek langileen mobilizapenak erabili zituzten boterea lortzeko.

Sozialismotik bi talde sortu ziren: marxista eta komunista. Marxista Marxren aldekoak ziren eta sozialismo zientifikoa defendatzen zuten. Komunistak komunismoaren aldekoak ziren, ekoizteko bitartekoak estatuaren esku daudeneko sistema soziala da; hauen helburuak ziren: heredatzeko eskubideak kentzea, lurrak eta fabrikak publiko bihurtzea, bankuak nazionalizatzea eta herritar guztientzat lana egiteko legezko betebeharrak ezartzea.

60 urteen amaierara arte Espainian ez ziren langile erakundeak osatu behin betirako. 1868.urtean, Giussepe Fanelliren eskutik helduko dira Bakuninen dotrina anarkisten lehen berriak. Aldi berean 1864.urtean Londresen sortutako eta Karl Marxek zuzenduriko Langileen Nazioarteko Erakundearen ideiak (“Lehen Internazionala”). 1868ko irailean nagusituriko iraultzaren ondoren ezarri ziren bilera eta elkartze askatasunek asko erraztuko dute erakunde berrien bidea.

Lehen internazionala Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fanellik Madrilen eta Bartzelonan sorturiko lehen talde “internazionalistak” hazten joan ziren, eta langileek alderdi errepublikazaleetatik aldentzen hasi ziren. Aldizkari batzuk agertuko dira, Madrilgo “La solidaridad” eta Bartzelonako “La Federacion” bezalakoak, hauek arduratuko dira ideia berrien hedapenaz.

Lehen afiliatuen artean bi aldetan banatuta zeuden, anarkisten aldekoak eta Karl Marxen jarraitzaileak. Ideia anarkisten jarraitzaileak, politikan parte ez hartzearen alde zeuden, ez zuten jabetasu pribaturik onartzen, ez estaturik, ez autoritarismorik eta federakuntzan oinarritutako beste bat eraikiko zuen iraultzaren alde zeuden. Marxi jarraitzen zutenak, langile guztientzat eskubide politikoak lortu eta estatu liberala langile klasearen lan tea baldintzak arautu eta hobetzearen alde zeuden; politikan parte hartuz.

Talde guztiak koordinatzeko langileen erakunde guztien kongresu bat ospatu zen Bartzelonan 1870eko ekainaren 19an. Bertan L.N.E. sortu zen (espainiar erregioko Langileen Federakuntza). Erakunde gehienak anarkistenak zirenez alde politikoan interbenitzeari uko egitearen jarrera nagusitu zen.

1871an Parisko gobernu iraultzailearen porrotaren ondorioz, gobernuak L.N.E. legez kanporatu zuen; modu horretan Marx eta Bakuninen arteko gatazkei (sozialista - anarkista) klandestinitatearen gorabeherak gehitu behar zaie. Sozialisten eta anarkisten ezadostasun nagusiena politikan parte hartzearena zen. Anarkisten ustez, langile erakundeek politikan parte hartzen bazuten legitimitate faltsu batez erregimen burgesa baino ez zuten indartuko. Ekintza politikoak langileen helburu nagusia desbideratuko luke. Edozein estatu mota, baita langileena ere, deuseztatu beharreko diktadura zen. Marxen eta sozialisten ustez, iraultza ondoren estatua mantendu behar zen langile klasearen eskuetan.

Sozialistak laster hasiko dira ekintza politiko propio antolatzen, 1879an PSOE. sortu arte. Hauen helburua, boterea berreskuratzea eta langileen baldintzak arautzea eta hobetzea zen, haien eskubide politikoa onartzeko. Buruzagien artean: Pablo Iglesias, Josè Mesa eta Francisco zeuden. 1889an sortu zuten UGT. Era honetan bi erakunde zituzten, alderdia (PSOE) ekintza bereziki ekintza politikoa burutuko zuena eta sindikatua (UGT)lan baldintzen defentsaz arduratua.

Sozialisten hazkundea oso geldoa izan zen erakunde gehienak anarkistak zirelako.

Langile erakundea XX mende hasieran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anarkistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako hiria Aste Tragikoan

Espainian, lehenengo sindikatu anarkista Federación de Trabajadores de la Región Española izan zen, 1881. urtean sorturikoa. Urte bat beranduago, 1882an, 5900 kide inguru zituen, baina kopuru hau jaitsiz joan zen anarkisten arteko gatazkak piztu zirelako, "La Mano Negra" delakoa. 1889. urteko, sindikatuak bere izena aldatu eta Pacto de Unión y Solidaridad deitu zitzaion. Hala ere, anarkismoaren aurkako legeak zirela eta era klandestinoan egin zuten lan. XX. mendearen lehenengo hamarkadan, Bartzelonan sindikatu anarkista sortzen hasi zen, eta Bartzelonako Aste Tragikoaren ondorioz, prozesua azkartu egin zen eta 1909ko azaroaren 1ean Confederación Nacional de Trabajadores (CNT) sindikatua sortu zen, burgesiaren aurka egiteko helburuarekin. Afiliazioa sustatzeko, kotizazio minimoa ezarri zuten. Keinu hau langileen gustukoa izan zen eta bere ideiekin bat egiten zuten. Honi esker nahiko arrakastatsua izan zen CNT sindikatu anarkistaren lana.

Sozialista eta komunistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PSOE-k burgesen aurkako enfrentamendua utzi zuen eta errepublikarrekin aritu zen, konjuntzio errepublikano-sozialistak. Modu honetan, hauteskundeetan lortu zuen Pablo Iglesias Parlamentura heltzea. Hala ere alderdi txikia zen, bere indar nagusia Madrilen, Bizkaian eta Asturiasen zuen. UGT-ek gero eta hedatuagoa zegoelarik lagun zion zaletasun gehiago lortzen, bere jarrera bakezale eta antikolonialistari esker, batez era 1868ko hondamendiaren ondoren.

Pablo Iglesias bide parlamentarioen bidea erreforma lortzeko aldekoa zen. 1919an Moskun iraultza sobietikoa garatu ondoren, Hirugarren Internazionala osatu zen, Bigarren Internazionala kontrajarria zena eta komunista errusiarrek zuzendutakoa. PSOE-ko gehiengoak bigarren Internazionalean jarraitzea erabaki zuten eta hirugarren Internazionalean sartzearen aldekoek, alderdia utzi eta “Alderdi Komunista” sortu zuten. Alderdi Komunistaren zuzendariak besteak beste Facundo Perezagua eta PSOE eta UGT sortzailea Antonia Garcia Quejido. Hauei anarkosindikalismo katalanetik zetozen militante batzuk elkartuko zaie Andreu Nin eta Joaquin Maurin.

Sindikatu katolikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sindikatu sozialisten eta anrkisten arrakasta ikusita, eliza katolikoak sindikatu bat sortzea erabaki zuen, Leon XIII.a Aita Santua zelarik. 1896. urtean sortu zuen Consejo Nacional de Corporaciones Católicas Obreras sindikatua, Madrilgo gotzainaren zuzendaritzapean. Sindikatu katolikoak arrakasta gehien landa guneetan izan zuen. Hau ikusita, urte batzuk beranduago Aguirre kardinalak Federación Nacional Católica Agraria sortu zuen, 1912. urtean.

Euskal sindikatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Langileen mugimendua Euskal Herrian»

Azkenik, Eusko Langileen Alkartasuna sindikatu sortu zen Euskal Herrian 1911. urtean. Sindikatua eusko abertzaletasun mugimenduaren ondorioz sortu zen, gainera, gizarte ezegonkortasun handia zegoen 1876ko foruen abolizioaren ondorioz. Honen aurrean euskal gizarteak protesta ugari egin zituen eta azkenean greba orokorra egin zuten euskal langileek 1890ean[1]. Euskal meatzariek ez zuten inolako sindikaturik haiek defendatzeko, eta behar honen aurrean ELA sortu zen, oinarri katolikoak zituena eta euskal lurraldea eta kultura defendatzen zituena.


Langile mugimendua eta lorpen sozialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langileen erakundek beraien errebindikazio garrantzitsuenak lortu zituzten: 8 orduko lan eguna, segurtasun sozialaren sorrerako lehen urratsak, konbenio sistema... eta 1920 sorturiko Lan Ministerioa izango da lorpen hauen gailurra. Joera hau aldatu zen 1921an berrezarkuntzarako azken gobernuak lan arazoak ordenu publikoko auzi moduan tratatzen zuten eta langileen edozein errebindikazio errepresioz zapaltzen zuten. Hau oso garrantzitsua izan zen 1923an Primo de Riveraren estatu kolpean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)May 1, Publicado por Ezagutu Barakaldo |; Sociedad | 0, 2016 | (2016-05-01) «La huelga de 1890 en el movimiento obrero vasco» Ezagutu Barakaldo . Noiz kontsultatua: 2019-05-15.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Langileen mugimendua Espainian Aldatu lotura Wikidatan