Lankide:Ainara Torre/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dirua aktibo oro bat da, transakzioak egiteko, kobratzeko eta ordaintzeko erabiltzen den bitartekoa. Transakzioak errazteko, diru fisikoa sortu zen. Dirua sortu baino lehen, trukearen bidez burutzen ziren transakzioak.

Diru fisikoa (guk esku-dirua deitzen duguna) ez da dirutzat hartzen den bakarra, diru elektronikoa edo ordaintzeko edo kobratzeko bitarteko gisa erabil daitekeen edozein aktibo ere dirutzat hartzen dira.

Dirua, ekonomiaren aurrean bere papera bete dadin, hurrengo ezaugarriak barneratu behar ditu:

  • Dirua araupetuta egon behar da, hau da, bere unitateak balio berdina eta kalitate berdinekoak izan behar dira, haien artean ezberdintasun fisikoak ezin dira egon.
  • Onartua eta ezaguna izan behar da. Ordaintzeko bide moduan aitortu behar da, eta beraz, balio gisa. Herritarrak balio hori ezagutu behar dute.
  • Zatigarria izan behar da, balio gutxiko transakzioak onartu ahal izateko.
  • Garraiatzeko erraza izan behar da. Hain zuzen ere, diruaren sorreraren zergatia, urrearen garraioa ekiditeko.
  • Ez da erraz edo azkar hondatu behar. Izan ere, hondatuz gero, moneta-balioa galduko luke.

Diruak, funtzio nagusiak betetzen ditu economian, kontu-unitatea eta prezio-patroia da, trukatzeko erabiltzen da, ordaintzeko bide bat da eta azkenik,  baliozko gordailu edo erreserba bat da. Beraz, betetzen dituen funtzioak eta dituen erabilerak ezagututa, argi dago dirua ezinbestekoa bihurtu dela gizakion bizitzan. Izan ere, dirua ia ordezkaezina da beste metodo batengatik.[1]

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirua ez da beti existitu, hori aldatu egin zen Iraultza Neolitikoan, nekazaritza eta abeltzaintza agertu zirenean, hauekin batera lehen ekoizpen-ekonomia agertu zen eta soberakinak sortu ziren, hau da, kontsumitu behar ez diren ondasunak.

Kristo aurreko VI. mendean sortutako monetak

Horren ondorioz, nekazaritzan edo abeltzaintzan lan egin behar ez zuten pertsonak beste produktu batzuk ekoizten hasi ziren, hala nola zeramika, eta sortutako soberakinarekin beste materialekin trukatzen hasi ziren. Horri esker, merkaturatzearen lehen forma asmatu zen,. Denbora pasa ahala, truke-modu hori ez zen eraginkorra izan, eragozpen asko baitzituen.[2]



Esan beharra dago gizakiak ondasunak eta zerbitzuak trukatzeko modu asko sortu dituela historian zehar, azkenean, dirua izan da eraginkorrena.

Diruaren historia V. mendetik VII. mendera bitartean hasi zen Kristoren aurretik, Libiako herriak lehen txanpona sortu zuenean. Lehen txanpona hori urre eta zilarrezko aleazio batekin egin zen.

Harrezkero, dirua etengabe aldatu egin da. Lehen billeteak Txinan jaulki ziren, IX. mende inguruan eta Europako lehen billeteak, berriz, Suedian sortu ziren 1661. urtean.

1970. urtera arte, munduko txanponak urrezko patroian bermatuta zeuden, hau da, herrialde batean zirkulatzen zegoen dirua banku zentralean zegoen urre kopuruaren isla zen.[3]

1986. urtean, William McKinley Amerikako Estatu Batuetako presidentea bihurtu zen urre patroian oinarrituz

Herrialde ezberdinetako moneta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrigarria da jakitea gaur egun Nazio Batuek onartutako 180 txanpon daudela. Asko dirudite, baina batzuk, hala nola CFA frankoa, Burkina Faso, Mali edo Senegal bezalako herrialde batzuetakoak dira, ekialdeko karibeko dolarrarekin eta hura partekatzen duten 8 herrialdeekin gertatzen den bezala.

Moneten balioa zilar, urre, brontze edo bestelako metal preziatuen kantitatearen berdina zen, eta horrek aspaldi utzi zion balioa izateari.


Onura ekonomikoak daude, dirua dutelako. Haren galdera, funtsean, "Dibisa-eremu optimoak" deiturikoei buruzkoa da. Moneta bera zer eremutan eduki behar zen galdetu zuten.

Herrialde desberdinetako billeteak

Txanpon desberdinak izateak abantailak ditu: moneta-politika erabil dezakeela talkak konpentsatzeko. Batez ere shocks komertzialentzat, moneta-politikak moneta baten truke-tasa alda baitezake dendari eragiteko. Moneta desberdinetako kostu garrantzitsuena truke trantsakzio truke kostuak dira, turismoa eta komertzioa oztopatu ahal ditenak.

Beraz, eremu batek txanpon bera izan behar du shock edo beste faktore batzuen menpe badago.[4]

Herrialde bakoitzeko txanponen balio desberdina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde bakoitzeko monetek dituzten balio desberdinetan eragina duten faktoreetako bat moneta horietan dagoen inflazio maila desberdina da, monetaren balio-galera eragiten dutenak.

Herrialde bateko monetaren balioan eragina duten beste faktoreetako bat dituen interes desberdinak dira; moneta bat baldin badago non interes-tasa handiagoa den, hori balioetsiko da eta, beraz, dibisa horren eskaria handitu egingo da.

Moneta baten balioa ere jaulkitzen duen nazioak bizi duen hazkunde ekonomikoaren araberakoa da; izan ere, bere errenta beste herrialde baten aurrean handitzen bada, bere monetak balioespen hobea izango du, horren eskaria handiagoa izanez.

Zoritxarrez, herrialde askok beren hazkunde ekonomikoa oso txikia dela edo ia existitzen ez dela ikus ahal dute, eta horrek ezinezko egiten du beren monetak merkatuan eskari handiagoa izatea. Herrialde batek arazo ekonomiko eta/edo politikoak dituenean, horrek eragin zuzena du bere monetak duen balioan,muturreko kasuetan debaluatzen hasiko delako  beste nazio batzuen dibisen aurrean.

Estatuek, beren finantza-erakundeen bitartez, haien herrialdeetako ekonomiari dagokion guztia kontrolatzeko erantzukizuna dute, eta, beraz, gai dira moneta baten kotizazioaren igoera edo jaitsiera eragiteko, bai merkataritzari mugak jarriz edo kenduz.[5]

Kriptomonetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan daiteke dirua modu digitalera bihurtzera zuzenduta dagoela. Ondorio orokor hori diruaren bilakaera historiko luzearen hainbat azterketatik eta dirua etorkizuneko eraldaketa sozioekonomikoekin izan dezakeen loturatik dator. Diruaren etorkizuna aztertzean, diru fisikoaren azken aztarnen desagertze-erritmoa eta, analista batzuk esaten duten moduan, dirua desagertzeko zorian egotea ez da hain agerikoa. Baina kriptomonetak gero eta garrantzia handiagoa hartzen hari dira eta horregatik beharrezkoa da kriptomonetak aztertzea.

Bitcoin-en kutxa automatikoa, 2009. urtean sortutako moneta

Kriptomoneta bat aktibo digital bat da eta haren titulartasuna bermatzeko, transakzioen osotasuna ziurtatzeko eta unitate gehigarrien sorrera kontrolatzeko kriptografiko bat erabiltzen du, inork kopiak ez egiteko, adibidez argazki baten bidez. Txanpon mota hauek ez dira fisikoki existitzen, baizik eta, zorro digital batean gordetzen dira. Kriptomoneten balioari begira, hauen balioa aldatu egiten da eskaintzaren, eskariaren eta erabiltzaileen konpromisoaren arabera. Kriptomonetak sistema tradizionalekin konparatuz, hainbat ezaugarri ezberdin dituzte, hala nola ; erakundeek ez dituzte arautzen ez kontrolatzen eta transakzioetan ez dute bitartekarien beharra.

Datu-base deszentralizatua, blockchain edo kontabilitate-erregistro partekatua erabiltzen da transakzio horiek kontrolatzeko. Kriptomonetak ez dira ordainbidetzat hartzen, ez dute banku zentral baten edo beste agintari publiko batzuen babesik, eta bezeroa babesteko mekanismoek ez dituzte estaltzen, hala nola Gordailuak Bermatzeko Funtsak edo Inbertitzaileak Bermatzeko Funtsak.

Bi diru-zorro mota daude: beroak eta hotzak. Bien arteko aldea da lehenengoak Internetera konektatuta daudela, eta bigarrenak ez. Hala, diru-zorro beroen barruan, web-eko diru-zorroak, diru-zorro mugikorrak eta mahaigaineko diru-zorroak daude, azken hori ordenagailua Internetera konektatuta dagoenean bakarrik. Aldiz, diru-zorro hotzen barruan hardware diru-zorroak eta paperezko diru-zorroak daude, gako pribatua paperean inprimatzea besterik ez.[6]

Gaur egun, milaka kriptomoneta daude, eta horien artean, adibidez, bitcoin (2009an sortutako lehen kriptomonedaren izena) edo ether.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) CFA, Andrés Sevilla Arias. «Dinero» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  2. (Gaztelaniaz) «Dinero - Qué es, tipos, historia, funciones y características» Concepto (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  3. (Gaztelaniaz) elEconomista.es. «Dinero: qué es - Diccionario de Economía - elEconomista.es» www.eleconomista.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  4. (Gaztelaniaz) «Tipos de monedas del mundo» Investing.com ES (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  5. (Gaztelaniaz) «Infinity Perl» Infinity Perl (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  6. (Gaztelaniaz) Journal, The Economy. «El futuro del dinero» The Economy Journal (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).