Lankide:Ainhizeub/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Timbuctú tuareg-a, 1896. urtearen inguruan.

Nomada jendea edo nomadak bizileku finkoa eduki ez eta leku batetik bestera mugitzen diren gizataldeak dira. Munduan 30-40 milioi nomada inguru daude, azken hamarkadetan beheranzko joera. Kultura asko tradizionalki nomadak izan dira, baina ohiko nomada portaera gero eta txikiagoa da herrialde industrializatuetan. Badude herri erdinomadak, sasoiko mugitzen direnak, baina bizileku iraunkorra dutenak.

Nomaden adibideak dira: Groenlandiako eskimalak bezalako herri ehiztari-biltzaileak, Amazoniako populazioak Hego Amerikan, Saharako basamortuko tuareg bezalako artzain nomaden herriak, herri beduino arabiarrak eta Asia erdialdeko zenbait herri. Mongoliako gaur egungo biztanleen kopuru handi bat ere nomadak dira.[1]

Jarduera ohikoenak ehiza, fruituen bilketa eta artzaintza dira tradizionalki.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nomadismoa giza talde baten etengabeko desplazamendua da, baina horrek ez du esan nahi mugarik ez dutenik. Orokorrean, herri nomadek zenbait muga dituzte eskualde baten barruan.

Gizarte nomada batentzat, bizimodu bat da, existitzeko modu bat, eta antolaketa sozial, politiko, erlijioso, administratibo eta ekonomiko egokitua du. "Nomadismo" hitzak giza iraupenaren eta garapenaren forma zaharrenak izendatzen ditu. Historia, antropologia, arkeologia, soziologia eta, bereziki, etnografia ditu aztergai.[2]

Herri nomadak, euren jatorria, bizi diren inguruneak eta irauten duten modua bezain ezberdinak dira. Hala ere, herri nomada batek, orokorrean, antolaketa politiko, administratibo eta ekonomiko bat izan aren, herri sedentario batek baino gutxiago landua dago. Tribuak eta klanak dira antolakuntza-egitura nagusia. Hauek batu egiten dira mehatxu-egoerei, ezkontza-egoerei, iraupen-egoerei eta bestelako egoerei erantzuteko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri nomada baten historia marraztea ez da erraza. Idazkera, inskripzioak eta beste elementu batzuk sozietate sedentarioen ezaugarriak dira. Herri nomadei buruz iraganean eta gaur egun ezagutzen dena iturri sedentarioetatik dator. Tribu nomaden testigantzarik antzinakoenetako bat Biblian aurkezten da, bereziki Genesi eta Ixodoaren kontakizunetan. Arkeologia, lurraren eta bere jardueraren bidez nomada diren herrien beste iturri bat da, beti ehizarekin lotua.

Azkenik, testigantza biziduna herri nomada garaikideak dira, antzinako haien ondorengoak eta gaur egun nomadismoa aztertzeko eta ulertzeko bizi-iturri direnak.

Herri nomadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinentea Territorioa Herri nomada
América Chile Pehuenche, Puelche, Kollas
Colombia Nukak Makú, Wayúu
México Chichimeca
Venezuela Wayúu, Yanomami
África Kenia Turkana
Sahara Tuareg, Saharaui
Mauritania Maurí
África central, Pigmeos, Baka, Twa, Binga, Mbuti
África del sur, Joisán
Asia Medio Oriente Beduino
Mongolia Mongol
Nepal Rají
India Gadulia lohar,​ Rabari
Irán Kashgai
Turquía Yoruk
Afganistán Kochi
Europa Europa Zíngaro o Gitano
España Gitano
España Merchero
Grecia Sarakatsani
Groenlandia Esquimal (o Inuit)
Siberia (Rusia) Evenis
Oceanía Filipinas Aetas

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pastor Gonzalez, Jose Mari. (2014-09-17). «Nazio-identitatea eta erreferentzialtasuna EiTBn: Gaur Egun albistegiaren kasua» Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (90): 59–74.  doi:10.26876/uztaro.90.2014.4. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  2. «Nomad | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).