Lankide:Aitor Guisasola/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aitor Guisasola/Proba orria
Sailkapen zientifikoa

Txilar zuria edo zurikatxa (Erica arborea) Erikazeoen familiako zuhaixka adartsua da, 1-4 m luzea (Kanarias eta Afrikako ekialdean 20 m-tara hel daitekeena), ezkaiaren antzekoa. Eskualde mediterraneotik oso hedatua izan da.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adar gazte eta behagarriak ez diren saihetsez hornituak. Bere azala arre-horixka da eta oso nabariak diren ile zurixkak, batzuk laburrak, besteak luze eta dentikulatu-ekinatuak; ditu. Ile geruza oso trinkoa da.[1]

Hostoak 3-9 mm-ko luzeera eta 0,5-0,7 mm-ko zabalera dute eta 3-4naka bertiziloetan kokatuta daude era linear erekto-patentean. Hostoak hain daude kiribilkatuak (errebolutuak) non azpiko aurpegia ez da ikusten. Oso iletsuak izaten dira. Hosto gazteek zilio glandular oso motzak aurkezten dituzte.[2]

Hainbat infloreszentzia izaten ditu, adar motz lateralen muturretan. 1-3 lore, brakteola basalekin, mordo-panikuliforme bat eratuz. Pedizeloak, 2-5 mm-ko luzeerakoak eta erlatiboki lodiak. Sepaloak 1,2-1,5 mm-ko luzeera dute, oinarriari lotuak daude, kolore zurixka dute eta ilegabeak dira. Morfologia obalo-lantzeolatua dute, kukulatuak dira (kaputxa antza dute) eta mintzakarak dira. Korola 2-3,5 mm-koa, kanpai-tubular itxurakoa, zuria eta 0,5 mm-ko gingil erektoduna. Antera dortzifinkatuak eta gingil abalo-lantzeolatudunak. Obulategia Ilegabea da eta 5 mm-ko estiloa du.

Haziak 0,4-0,6 mm-koak dira, elipsoidalak dira eta arinki ildaskatuak daude.

Erica arborea espeziearen loreen aurre bista.

Loraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere loraketa otsailetik abuztura gertatzen da[3]. Loreak ezkila txiki baten antzekoak ditu, kolorez zuriak eta adarren inguruan mordoan antolatuak.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argi askorik ematen ez duen sastrakadietan edo baso argitsuetan (Pagadietan, hariztietan, artadietan, etab.) aurki daiteke. Karerik (Granito, kuartzita, hareharri...) gabeko lur silizeoengatik lehentasuna aurkezten du.

Mediterraneo Itsasoaren inguruko lurraldeetan hazten da batez ere. Afrikan zenbait eremu banatutan ere agertzen da: Etiopiar mendigunean, Ruwenzorin edo Kamerungo mendietan.

Euskal Herrian iparraldetik topa daitezke hedatuta eta bi subespezie desberdintza daitezke: Erica arborea arborea eta Erica arborea riojana.[3]

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere zura (ingelesez briar root eta frantsesez bruyère deitua) oso gogorra eta suaren aurkakoa denez, pipak egiteko erabiltzen dute. Gainera, usadiozko medikuntzan, antiinflamatorio moduan erabiltzen zen (bereziki gernu-hodietan). Intsektuen ziztaden efektuen aurka ere izan da erabilia. Paper garrantzitsu bat jokatzen du landa-ekonomian eta lurzoruen eraketan, bere ezaugarriengatik, hala nola, lehortearekiko erresistentzia, ahalmen inbaditzailea, etab. Hala eta guztiz ere, bere erabilera aipagarriena lorezaintzan ematen zaiona da.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aitor Guisasola/Proba orria
  1. «Flora Vascular - Toda la información detallada sobre la Flora Vascular | BioScripts.net» www.floravascular.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-14.
  2. Flora ibérica : plantas vasculares de la Península Ibérica e Islas Baleares Real Jardín Botánico, C.S.I.C 1986-<2017> ISBN 9788400062217 PMC 15529745 . Noiz kontsultatua: 2019-03-14.
  3. a b Iñaki., Aizpuru, (1990) Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaisken gidaliburua (1. ed. argitaraldia) Eusko Jauralitzaren Argitalpen-Zervitzu Nagusia ISBN 8475429068 PMC 30568476 . Noiz kontsultatua: 2019-03-14.


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.