Lankide:Aitor oliden/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Antiguoko Kirol Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antiguoko Kirol Elkartea Donostiako (Gipuzkoa) Antigua auzoko futbol talde bat da, 1982an sortua. Harrobiko kluba da, hau da, bertoko jokalariak 18 urte bete arte aritzen dira Antiguoko taldean. Bere jokalariak Euskal Herriko talde nagusietan ez ezik Europako taldeetan ere aritu dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere fundaziotik, 1982ko maiatzaren 14tik aurrera Antiguoko KE eboluzionatzen joan da gaurko egunetara arte. Antiguoko KE betidanik izan da ekipo garrantzitsu bat Euskal Herria mailan. Jokalari garrantzitsuak pasa dira beren eskuetatik. La Concha eta hiru ekipo handi zelaian: infantil txiki bat, beste infantil handi bat eta jubenil bat kategoria baxuenean inskribatu zena. Antiguoko KE hasiera eman zion ekintzari 1982ko irailaren 26an izan zen. Taldeak Bidebietako zelaian lehiatu zuen Sporting de Herreraren aurkako partidan. Klubaren historiako lehenengo partida ofiziala izan zen lehiatu zen. Antiguokoren garaipen handiak (3-0) amaiera jarri zuen ezin ahaztuzko zuen lehen jardunaldira. Egun horretatik aurrera Antiguoko KE jarraipen liluragarria izango du.

Bigarren jubenilean hamar futbol taldeko sei multzo sortu ziren. Antiguokok, Luis Palacios entrenatzaile, bere multzoko lehenengoak gelditu ziren 32 puntuekin, Sanpedrotarraren aurretik. Antiguokok urte honetan maila-igoera lortu zuen. [1]

Instalazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antiguokoko kirol-instalazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berioko beheko zelaia.
Berioko futbol zelaia, hemen Antiguokok entrenatzen du.

Antiguoko KE Berioko futbol zelaian jokatzen du. Berioko futbol zelaia azken sorkuntzako futbol 11-ko belar artifizialeko futbol zelaiaz osatuta dago. Berioko instalazioak ere beste zelai txiki bat du bertan. Zelaiak taberna batek osatzen du. Hortaz aparte, 10 aldagelaz osatua dago eta sala desberdinak ditu. Futbol 11-ko zelaiak harmaila estali batek ere osatzen du.[2]

Antiguoko KE-ko klubaren Egoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berio-ren kirol-instalazioez gain, Antiguoko KEak egoitza bat dauka. Errotatxo Plazan kokatzen da, Ondarretako hondartzatik hurbil. Egoitza honek, espazio desberdinez osatua dago, klubaren egunerokoaren kudeaketarako balio du. Hortaz aparte, bulego eta batzar gela batez osaturik dago. Bertan, ekitaldietarako eta taldeen eta bere gorputz teknikoen bileretarako, sukalde zabala eta bi jangelaz osatua dago. Haietako bat ping-pong eta play stationez horniturik dago telebista batzuekin.

Danborrada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an, kluba danborradarekin hasi zen. Harrezkero urtarrilaren 20ean, ugari izan dira Antiguoko KEko danborradara gehitzen joan diren auzoko eta klub-kideetako pertsonak. Gaur egun, Antiguokoko danborradak 200 parte-hartzailerekin kontatzen du hiriko egun handienean.[3]

  1. (Gaztelaniaz) «El Club – Historia «  ANTIGUOKO KE» antiguoko.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  2. (Gaztelaniaz) «El Club – Instalaciones «  ANTIGUOKO KE» antiguoko.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  3. (Gaztelaniaz) «Tamborrada «  ANTIGUOKO KE» antiguoko.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).