Lankide:Aitziber Olano/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitziber Olano/Proba orria
Sailkapen zientifikoa


Bacteroides fragilis Bacteroides generoan sailkatutako Bazilo Gram negatibo motza da, morfologikoki kokobaziloa da eta 0.5 eta 0.8 µm arteko diametroa du. Ez du esporarik garatzen eta derrigorrezko anaerobio aerotolerantea da. B.fragilis-ek ez du flagelorik, hau da, ez da mugikorra. Koloniak kolore txuri edo grisekoak izaten dira eta 1 eta 3 mm arteko diametroa izaten dute. Gizakiaren koloneko mikrobiota normalaren parte da, eta gehienetan sinbiosi komentsalean bizi da[1], baina ebakuntza, gaixotasun edo trauma baten ondoren odolera eta ondoko ehunetara lekualdatzekotan infekzioak sor ditzake.

Patologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakietan egindako ikerketek iradokitzen dute elkarrekiko lotura dagoela Bacteroides fragilis-ek sortutako infekzioaren eta hesteko hanturazko gaixotasuna eta koloneko minbiziaren artean[2].

Infekzio peritonalen %90-en kasuetan hartzen du parte. Sabelalde barneko infekzioak, peritonitis eta errai baten apurketaren ondorioz sortutako abzesuak sorrarazten dituzten bakterioen artean nagusitzen da.

Sortzen dituzten infekzio gehienak oportunistak eta endogenoak dira.  Hau da, hesteetako mukosan irrupzioren bat ematen bada, tumoreengatik, ebakuntzengatik, dibertikulosiagatik edota beste arrazoiren batzuengatik bere ingurunetik irteten da. Horrela, zeptizemiak eta abdominal inguruko kalteak eragiten ditu.

Bacteroideek normalean bakteremia edo lekututako septizemiak eratzen ditu.  Bakteroideen hartean B.fragilis izan da isolatuenetarikoa klinikoki.  

Birulentzia faktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bacteroides fragilis oso mikroorganismo birulentoa da. Gizakien koloneko mirkobiotaren %1-a ordezkatzen dute, eta normalean harreman ez-kaltegarria mantentzen dute ostalariarekin, baina, nahikoa dute bere genoma luzean zenbait gene aldatzarekin (Hala nola, metabolismoko bidezidor berrien agerpena, zelulatik sustratu toxikoak kanporatzeko ponpak edo gainazaleko epitopo berrien garapena) harreman komentsala izatetik patogeno izatera moldatzeko[3]. Gainera, neuraminidasa, hialuronidasa, gelatinasa, fibrinolisina, superoxido dismutasa, katalasa, DNAsa eta heparinasa entzimak ekoizten ditu, eta entzima hauetako gehienek ehunen inbasioan parte hartzen dute.

Superoxido dismutasak eta katalasak superoxido ioia O2 eta hidrogeno peroxidoa  H2O2 bezelako erradikal libre toxikoak ezabatzeko erabiltzen dituzte. Hori dela eta nahiko toleranteak dira oxigenoarekiko, eta ondorioz, oso garrantzitsuak dira infekzio polimikrobioetan (oxigenotik eratorritako sustratu toxikoak deusesten baititu, bestelako mikroorganismo anaerobioen proliferazioa handituz).

Gainera, B. fragilis-ek kapsula aurkezten du. Kapsula, kanpo mintzean duen polisakaridozko geruza da eta sistema inmuneko zelulek fagozitatzea oztopatzen du.

Beste alde batetik, B. fragilis behazunaren eta agente antimikrobiano askoren aurka erresistentea da. Antibiotiko beta-laktamikoen (penizilina eta zefalosporina) aurrean aurkezten du erresistentzia batez ere. Izan ere, beta-laktamasak eta zefalosporinasak ekoizten ditu, honela antibiotiko hauek metabolizatuz. Hala ere, antibiotiko beta-laktamiko batzuk erresistenteak dira B. fragilis-en beta-laktamasen erasoekiko beraz B. fragilis-en aurka erabiltzeko aproposak izan daitezke. Erresistentzia hau ez dela geldikorra, eta ondorioz, bakterioek gero eta mekanismo gehiago garatzen dituzte droga hauen eragina ekiditzeko.

Beste Gram-negatiboek bezala, endotoxina (lipopolisakaridoa) du kanpo mintzari txertatuta. Lipopolisakarido honek ohiz kanpoko estruktura aurkezten du[4]. LPS-ak ez du A lipidorik, 2-zetodeoxioktanatorik ezta heptosarik; beste Gram-negatibo batzuen endotoxina baino ahulagoa da. Horrez gain, enterotoxina bat ekoizten du, zink metalloproteasa[5], zeinak heste-epitelioko zelularteko aingurapen gerrikoa eta lotura hertsiak apurtzen dituen[6].

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortutako infekzioaren gunearen edo larritasunaren arabera, agertuko diren gaixotasunak ezberdinak izan daitezke; Ondorioz, gaixotasunaren arabera sintomak ezberdinak izan daitezke. Hala ere, sintoma gehienek eredu berak jarraitzen dituzte. Gaixotasunen hartean intraabdominalak, ginekologikoak, behereakoak eta bakteremiak desberdindu daitezke:  

  • Gaixotasun intraabdominalak
    • Peritonitia: abdominal inguruko mina, hantura, sukarra, goragaleak, beherakoa, egarria…
    • Apendizitia: sabeleko mina, jateko gogorik ez, sukarra, beherakoak…
    • Dibertikulitia: pisu jaitsiera, hotzikarak, sukarra, beherakoa edo idorreria, kolikoak…
    • Kolangitisa: sukarra, hotzikarak, izerdia, ikterizia...
  • Infekzio ginekologikoak:
    • Abzesu tuboobarikoa: ez du sintoma zehatzik
    • Endometritisa: kolikoak, heste-mina, mina koitoan…
  • Beherakoak
  • Bakteremiak: Normalean asintomatikoak dira.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bacteroides fragilis-ek, ez du gaixotasun bakarra eragiten, eta eragiten dituen gaixotasunak, beste mikroorganismo edo faktoreengatik sortuak izan daitezke. Hori dela eta, diagnostikoa burutzeko modu eraginkorrena, zuzenean infekzioak sortutako zauritik zornea edo likidoaren lagina hartzea izango da, ondoren, laborategian aztertzeko. Lagin hau hartzea eta laborategira eramatea baldintza anaerobikoetan burutu behar da. Horretarako, garraio anaerobioetarako hodi espezializatuak edo aire ganbararik gabeko eta kanpo mediotik babestutako xiringak erabil daitezke.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasoa ia beti enpirikoki egiten da, izan ere mikroorganismo hauen kultiboak egitea zaila eta geldoa da. Horregatik, orokorrean anaerobioak jasan ez ditzaketen antibiotikoak erabiltzen dira, infekzioa sortzen duten lekuaren arabera.

Adibidez sabelaldeko infekzioen kasuan B. fragilisen beta-laktamasarekiko iraunkorrak diren antibiotikoak erabili behar dira. B.fragilis-aren kontra normalean metronidazol, imipenem, aztreonam edo ceftriaxona antibiotikoak erabiltzen dira[7].

Fluorokinolak ere erabiltzen dira, clindamycin-a edo metronidazol-a rekin konbinatuta[8].

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta oso ohikoa ez izan, kutsadura fekalen indikatzaile moduan erabiltzen da, bakterio fekalen artean proportzio esanguratsua dela eta[9].

Horrez gain, Bacteroides fragilis, GABA (azido ganma aminobutirikoa) izeneko neurotransmisore bat produzitzeko gaitasuna duela aztertu da. Neurotransmisore hau nerbio sistemaren inhibitzaile bat da eta depresioarekin harremanduta dago. Ikertzaileek, B. fragilisen ugaritasun erlatiboaren eta depresioarekin harremandutako garuneko eremuaren arteko alderantzizko erlazio bat aurkitu zuten[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Kuwahara, T.; Yamashita, A.; Hirakawa, H.; Nakayama, H.; Toh, H.; Okada, N.; Kuhara, S.; Hattori, M. et al.. (2004-10-12). «Genomic analysis of Bacteroides fragilis reveals extensive DNA inversions regulating cell surface adaptation» Proceedings of the National Academy of Sciences 101 (41): 14919–14924.  doi:10.1073/pnas.0404172101. ISSN 0027-8424. PMID 15466707. PMC PMC522005. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  2. (Ingelesez) Chen, L. A.; Van Meerbeke, S.; Albesiano, E.; Goodwin, A.; Wu, S.; Yu, H.; Carroll, K.; Sears, C.. (2015-9). «Fecal detection of enterotoxigenic Bacteroides fragilis» European Journal of Clinical Microbiology & Infectious Diseases 34 (9): 1871–1877.  doi:10.1007/s10096-015-2425-7. ISSN 0934-9723. PMID 26173688. PMC PMC5001496. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  3. Gilmore, M. S.. (2003-03-28). «MICROBIOLOGY: The Thin Line Between Gut Commensal and Pathogen» Science 299 (5615): 1999–2002.  doi:10.1126/science.1083534. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  4. Peterson, Joanne L.; Phelps, Eric D.; Doll, Mark A.; Schaal, Shlomit; Ceresa, Brian P.. (2014-5). «The Role of Endogenous Epidermal Growth Factor Receptor Ligands in Mediating Corneal Epithelial Homeostasis» Investigative Ophthalmology & Visual Science 55 (5): 2870–2880.  doi:10.1167/iovs.13-12943. ISSN 0146-0404. PMID 24722692. PMC PMCPMC4008048. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  5. Moncrief, J. S.; Obiso, R.; Barroso, L. A.; Kling, J. J.; Wright, R. L.; Van Tassell, R. L.; Lyerly, D. M.; Wilkins, T. D.. (1995-1). «The enterotoxin of Bacteroides fragilis is a metalloprotease» Infection and Immunity 63 (1): 175–181. ISSN 0019-9567. PMID 7806355. PMC PMC172975. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  6. (Ingelesez) al, Wu S. , et. «Bacteroides fragilis enterotoxin cleaves the zonula adherens protein, E-cadherin. - PubMed - NCBI» www.ncbi.nlm.nih.gov PMID 9844001. PMC PMC24561. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  7. (Gaztelaniaz) Gil, Marielsa. (2018-11-14). «Bacteroides fragilis: características, morfología, patologías, cultivo» Lifeder (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  8. Brook, Itzhak. (2002-12). «Microbiology of polymicrobial abscesses and implications for therapy» The Journal of Antimicrobial Chemotherapy 50 (6): 805–810. ISSN 0305-7453. PMID 12460997. (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  9. «Environment and Public Health Research Unit» web.archive.org 2009-05-15 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  10. (Ingelesez) Strandwitz, Philip; Kim, Ki Hyun; Terekhova, Darya; Liu, Joanne K.; Sharma, Anukriti; Levering, Jennifer; McDonald, Daniel; Dietrich, David et al.. (2019-3). «GABA-modulating bacteria of the human gut microbiota» Nature Microbiology 4 (3): 396–403.  doi:10.1038/s41564-018-0307-3. ISSN 2058-5276. (Noiz kontsultatua: 2019-04-18).