Lankide:AndoJaio/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pottoka Urdinaren ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pottoka Urdinaren ibilbidea (edo Xareetako ibilbidea) Euskal Herrian kokatzen den Xareta bailarako lau herriak zeharkatzen dituen ibilbidea da. Ainhoa, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi herrietako plazetatik pasatzeaz gain eskualdeko hiru kobazulo garrantzitsuenak zeharkatzen ditu: Ikaburu (Urdazubi), Sorginen Lezea (Zugarramurdi) eta Sarako historiaurreko lezea.

Ibilbide zirkularra Pottoka Urdin baten bidez markaturik dago, guztira 36,4km izanik desnibel txikiarekin.[1]

Ibilbidearen zatirik ezagunena Urdazubi, Zugarramurdi eta Sarako lezeak elkartzen dituena da, Kontrabandisten Bidea bezala ezagutzen dena. Izen horren zergatia, Frantziar eta Espainiar estatuko muga gainditzen duelako bideak eta kontrabandorako erabili ohi zen. Ibilbide honek 7.2km-ko distantzia du eta haritz, gaztainondo eta pinuez osaturiko basoak zeharkatzen ditu.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pottoka Urdinaren sinboloa
Pottoka Urdinaren ibilbidearen mapa


Ibilbidea zirkularra den heinean hainbat abiapuntu izan ditzake. Osotara ibilbide osoa egiteko 8 ordu eta erdi - 9 ordu bitarte behar dira.Ibilbide osoan zehar pottoka urdinaren sinboloak topatuko ditugu eta haiek markatzen duten bidea.[2]


Urdazubi - Ainhoa: 7km (2 ordu inguru). Ibilbidearen zati honen hasiera errepidetik joan beharra dago tarte batez. Une batean errepidea utzi eta basora pasatzen da bidea.


Ainhoa-Sara: 12.5km (3 ordu t'erdi).


Sara- Zugarramurdi: Ibilbide zati honek bi tarte bereizi ditu. Lehena Saratik Sarako Lezeetara doana da (8,5km - 2 ordu t'erdi). Bigarrena Lezeetatik Zugarramurdira doana (3.5km - ordu bete).


Zugarramurdi-Urdazubi: 5.3km (ordu bete inguru). Ibilbideko zatirik motzena da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «NAVARRA/LABORT: Tramo Sendero Xareta o Ruta de la Pottoka Azul» Wikiloc | Rutas del Mundo (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  2. «RUTA DE LA POTTOKA AZUL» www.navarrincon.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).