Lankide:Ane Astigarraga Oribe/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Karpoko tunelaren sindromea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoko tunelaren sindromea neuropatia periferiko bat da, zeina nerbio ertaina eskumuturraren mailan konprimitzen denean sortzen den.

Karpoko tunelaren irudi anatomikoa

Nerbio ertaina nerbio sentsitibo eta motorea da. Nerbio honek atzamar lodiaren ahurreko aldearen, erakuslearen, eminentzia tenarreren eta atzamar anularraren erradio aleko sentsibilitatea hartzen du. Horrez gain eskuko muskulu intrintsekoak inerbatzen ditu, batik bat eminentzia tenarrekoak. Karpoko tunela lotailu eta hezurren igarobide estu eta zurrun bat da eskuaren oinarrian kokatuta dagoena.Tunelaren barnealdean tendoiak eta nerbio ertaina daude. Alde proximalean hezur pisiformeak, semilunarrak, piramidalak eta eskafoidesak mugatzen dute karpoko tunela, alde distalean aldiz trapezioak, trapezoideak, handiak eta gakoak mugatzen dute. Karpoko tunelaren sabaia erretinakulu tolestatzailea deitzen den lotailuak sortzen du.Tunelean barrena eskuko atzamarren azaleko tolestatzaile komunaren lau tendoi igarotzen dira, eta horrez gain hatz lodiaren muskulu tolestatzaile luzea ere.

Karpoko tunelean dagoen espazioa gutxitzen duen edozein prozesuk nerbio ertaina harrapatuta geratzea eragiten du. Batzuetan, narritatutako tendoien inflamazioak edo beste hainbat inflamaziok eragiten dute tunelaren espazioaren gutxitzea. Ondorioz, mina sentitu daiteke bai eta esku eta eskumuturraren gogortasuna, hau ondoren beso osoan isladatu daiteke.


Nahiz eta deskribatutako mina beste hainbat patologia edo arazorengatik sor daitekeen, karpoko tunelaren sindromea konpresioagatik sortutako neuropatietatik ohikoena. Normalean karpoko tunelaren presioa 7-8mmHg-koa izaten da, baina batzuetan, patologia dagoenean, 30mmHg izatera hel daiteke, eta hau gertatzerakoan funtzioa kaltetu egingo da. Patologiaren kasuan eskumuturra luzatu edo tolestean 90mmHg-ra hel daiteke, eta honek vasa vasorumeko iskemia eragiten du. Presio igoerak gurpil zoro bat eragin dezake, izan ere edema basogenikoa agertzen da, eta honek presioa are gehiago igoaraziko du.


Epidemiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpresioagatik sortutako eskuaren neuropatia periferiko ohikoena. Intzidentzia handiena 40 eta 60 urte arteko emakumeengan izaten du[1]. Estatu Batuetan gaur egungo intzidentzia %0,1-ekoa da, eta populazio langileari dagokionez %15-tik %20-era.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoko tunelaren sindromearen diagrama

Normalean sintomak gradualki hasten dira (zenbait kasutan bat-batean) eta esku eta hatzetako bero edo kalanbre sentsazio bezala adierazten dira, batez ere hatz lodi, indize eta erdikoan sentitzen dira. Zenbait sintoma desberdin:

  • Karpoko tunelaren sindromea pairatzen duten paziente batzuek diote beraien hatzak puztuta eta alfer sentitzen dituztela, hantura ez aurkeztu arren.
  • Sarritan sintomak esku batean edo bietan agertzen dira gauean zehar, hatzen punten loaren sentsazioarekin, tolestutako eskumuturrekin lo egiteagatik sortzen dena. Pertsona hauek eskua astintzeko beharrarekin esnatuko dira.
  • Sintomak larriagotu ahala, pazienteak kalanbreak sentitzen hasten dira egunean zehar.
  • Eskuaren pultsua jaisten da eta honek ukabila ixtea, objektu txikiak heltzea edo eskuarekin gauzatzen diren beste zeregin batzuk egitea zail dezake.
  • Kasu kronikoetan edo tratamendurik gabeko kasuetan, hatz lodiaren oinarriko muskuluak ahuldu edo atrofia daitezke.
  • Halaber, ukimenaren bidez hotza eta beroa desberdintzeko zailtasunak izatea gerta daiteke.
  • Beste batzuetan esku eta eskumuturra “lo egiten” dira.

Sintoma hauek eskumuturreko mugimendu errepikakorrak jarduten dituzte langileetan agertu ohi dira, honek lotailuetako hantura eta nerbioen konpresioa eragin dezakeelako. Hala ere, haustura edo lesio bat pairatu duten pertsonetan ere ager daitezke. Klinika kaltetutako eskumuturraren gehiegizko aktibitatea dela-eta handitu daiteke. Aldiz, eskumuturra masajeatuz edo astinduz gutxitu daiteke.

Kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoko tunelaren sindromea, gehienetan, nerbioen eta zurda ertainen presioaren ondoriozkoa da; zuzenki nerbioen arazo bat izan beharrean. Asaldura honen arrazoia, nagusiki, sortzetikoa da: karpoko tunela, zoriz, pertsona batzuengan, besteengan baino txikiagoa da. Diagnostikoaren barnean, traumatismo edo eskumuturreko lesioak izanen dira hanturaren kausa nagusiak, hala nola, bihurdura edo haustura; glandula pituitariaren hiperaktibitatea; hipotiroidismoa (glandula tiroidearen funtzio murriztua); hezurretako artritisa; eskumutur elkarguneko arazo mekanikoak; lan estresak; besaurreko talde muskularraren erabilera errepikakorra; likidoaren erretentzioa haurdunaldi zein menopausian, edo kiste zein tumore baten agerpena karpoko tunelean. Zenbait kasutan, ezinezkoa izaten da gaixotasunaren zergatia antzematea.

Gaur egun, datu kliniko gutxi daude eskumuturraren mugimendu errepikatzaile eta bortxatuek sindrome honen agerpena azaleratu dezaketela frogatzen dutenik (nahiz eta, egia den, afekzio indizeak altu dirautela eskuzko lanak egiten dituztenen artean).

Laneko zein egunerokotasun barneko mugimendu errepikatzaileak, bursitis-a (muskulu eta tendoien hezur gaineko mugimendua errazten duen poltsaren hantura), tendinitisa (tendoien hantura) eta gehienbat, elastikotasun falta, txikitasun eta muskulu eta tendoien arteko elkarrekintza falta eragingo dute. Nerbio ertainaren puntu zanpagarriak honako hauek dira:

Idazlearen kalanbrea (koordinazio motorraren gabezia, min eta presio igoera adierazten dituen, mugimendu errepikatzaileen ondoriozko egoera) ez da karpoko tunelaren sindromearen ondoriozko sintoma.

Zerbitzari zein gitarrista lanbideak izan litezke adibide garbia, gaixotasun honi dagokionez.[2]

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagnostiko eta tratamendu goiztiarrak garrantzitsuak dira nerbio ertainaren kalte iraunkorra saihesteko. Eskuetako, besoetako, sorbaldetako eta lepoko azterketa fisikoak pazientearen kexak eguneko jarduerekin edo beste gorabeherekin erlazionatuta dagoen ikusteko lagungarriak izan daitezke. Medikuek proba espezifikoak erabil ditzakete karpoko tunelaren sindromearen diagnostikoa baieztatzen saiatzeko. Karpoko tunelaren sindromearen existentziarantz orientatzen dituzten datuen artean, karpoko tunelaren pasabidearen espazioa handitzen edo txikitzen duten zenbait maniobra existitzen dira, sintomatologia aldatzen den frogatzeko:

  • Phalenen zeinua: hau eskumuturraren flexioaren zeinua bezala ezagutzen da ere.  Honetan pertsonak eskuak 90 gradu bertikalki eta hatzak behera begira ipini behar ditu, bi eskuen dortsoak bata bestearengan presionatuz.
  • Tinelen zeinua: medikuak eskumuturra presionatu eta jotzen du pertsonaren nerbio ertainaren mailan erreflexu-mailu batekin. Proba positiboa da bigarren eta hirugarren hatzen (nerbio ertainak inerbatutakoak) inurridura edo shockaren antzeko sentsazioa gertatzen denean.
  • Zirkuluaren zeinua: pazientea lehen hatza bigarrenaren kontra ipintzen saiatzen denean (zirkulu bat edo OK nazioarteko zeinua eginez) , ezin ditu falangeak ondo flexionatu, ahate baten pikoa dirudien forma sortuz.  
  • Durkanen zeinua: medikuak pazientearen eskumuturraren aurpegi ahurra presionatzen du bere hatz lodiarekin, eminentzia tenar eta hipotenarren artean dagoen eremuan. Modu honetan, sintomak agertuko dira tunelaren estutasuna existitzen bada.[3]
  • Pyse-Phillipsen zeinua:  kaltetutako besoa jasoz mina desagertzea.

Sarritan beharrezkoa da elektrodiagnostiko frogak erabiltzea diagnostikoa egiaztatzeko:

  • Nerbio-garraioaren azterketan, elektrodoak eskuan eta eskumuterrean jartzen dira. Shock elektriko txikiak ematen dira eta nerbio-bulkadak transmititzen diren abiadura neurtzen da.
  • Elektromiografian, orratz fin bat muskulu batean barruan sartzen da; pantailan agertzen den jarduera elektrikoak nerbio ertainaren kaltearen larritasuna zehatz dezake.
  • Ultrasoinuaren bidez lortutako irudiek nerbio ertainaren ezohiko tamainak erakuts ditzakete.
  • Erresonantzia magnetiko bidezko irudiek eskumuturraren anatomia erakuts ditzakete[4]

Tratamentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoaren immobilizazioa ferula bidez

Karpoko tunelaren sindromea, bigarren mailakoa bada (hau da, beste gaixotasun baten ondoriozko sindromea), hau tratatu eta senda daiteke, jatorriari irtenbide bat ipiniz (diabetesa, obesitatea, hezurretako artritisa, infekzioren bat, hematoma bat…).

Kausarik edo honen zergati aipagarririk azaltzen ez den kasuetan, tratamenduak maila eta pausu ezberdinak izango ditu. Lehenik eta behin prebentzioa; ahal den heinean, eskumuturreko mugimendu ezberdin eta ez-errepikagarriak eginez eta deskantsuak emanez gure gorputzeko atal honi. Hau nahikoa ez balitz, eskumuturreko mugimenduak mugatuko genituzke, ferula baten bitartez; bertako tentsioa jaisten lagunduko digu eta antiinflamatoriek, nerbioaren gain eginiko presioa txikitzen lagunduko ligukete.


Azken Cochraneko berrikuspenen arabera, epe motzean, gaueko euslea eraginkorragoa da, tratamendu eza baino. Beharrezkoa denean, antiinflamatorio hauen infiltrazio lokal bat ere emango da (efikazia handieneko tratamentua da)[5].[6]

Tratamendu fisioterapeutikoak CHC (compresas húmedas calientes) eta parafinaren erabilera barneratzen dituzte. Mugimendu eta aktibitate espezifikoaren tratamenduek ordea, ez dute efikazia askorik erakutsi, beste tratamendu ez-kirurgikoekin alderatuz.[7] Ultrasoinu edo laserraren erabilera gomendatzen da, elektroterapian; baina azken berrikuspen zientifikoek, ez dute ziurtasunik azaldu sindrome honen hobekuntzari dagokionez[8]. Aurreratuagoko kasuetan zein tratamenduek funtzionatu ez duten pazienteetan, kirurgia proposatzen da. Hau, nerbioaren ibilbidearen zabalkuntzan oinarritzen da; hala nola, epe luzerako aukera onena bihurtuz[9].


Teklatuaren aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dvorak teklatu espainiarra

Sindromearen kausetako bat teklatuaren erabilpena denean, teklatuaren aldaketa gomendatzen da; Dvorak teklatura hain zuen, zeina edozein sistema operatiboetan eskura daitekeen. Teklatu honetan, teklen banaketa optimizaturik dago, atzamarren mugimendua murriztu arren, testu berdina idatzi ahal izateko. Karpoko tunelaren sindromea zein mugimendu errepikakorren gaitza jasaten duten paziente askok sentitu izan dute lasaitu eta deskantsu bat (batzuk sendatzerainokoa), honen erabileren ondorioz[10].[11]

Ohitura aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teklatu, mouse eta mousepad- a elementu ergonomikoengatik aldatzeaz gain, aulki ergonomiko bat beharrezkoa izango da, jarrera egokia mantentzeko (epe luzeko arazoak prebenitzeko). Bestetik, besaurrea mahai gainean sostengatu behar da mouse-a erabiltzerako garaian (jarrera honek eskuarengan dagoen presioa murriztuko du).

[12]


Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Atroshi, Isam. (1999-07-14). «Prevalence of Carpal Tunnel Syndrome in a General Population» JAMA 282 (2): 153.  doi:10.1001/jama.282.2.153. ISSN 0098-7484. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  2. Silva Cimma, Enrique. (1964-01-01). «El estado de derecho y el derecho público» Revista de Derecho Público 0 (2)  doi:10.5354/0719-5249.1964.31545. ISSN 0719-5249. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  3. Macfarlane, DianaG.; Williams, T.G.. (1990-03). «Efficacy of provocative tests for diagnosis of carpal tunnel syndrome» The Lancet 335 (8691): 727.  doi:10.1016/0140-6736(90)90843-t. ISSN 0140-6736. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  4. «Síndrome del túnel carpiano : National Institute of Neurological Disorders and Stroke (NINDS)» espanol.ninds.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  5. Marshall, S; Tardif, G; Ashworth, N. (2002-10-21). Local corticosteroid injection for carpal tunnel syndrome. John Wiley & Sons, Ltd (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  6. Page, Matthew J; Massy-Westropp, Nicola; O'Connor, Denise; Pitt, Veronica. (2012-07-11). «Splinting for carpal tunnel syndrome» Cochrane Database of Systematic Reviews  doi:10.1002/14651858.cd010003. ISSN 1465-1858. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  7. Page, Matthew J; O'Connor, Denise; Pitt, Veronica; Massy-Westropp, Nicola. (2012-06-13). «Exercise and mobilisation interventions for carpal tunnel syndrome» Cochrane Database of Systematic Reviews  doi:10.1002/14651858.cd009899. ISSN 1465-1858. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  8. Page, Matthew J; O'Connor, Denise; Pitt, Veronica; Massy-Westropp, Nicola. (2012-01-18). Therapeutic ultrasound for carpal tunnel syndrome. John Wiley & Sons, Ltd (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  9. Verdugo, RJ; Salinas, RS; Castillo, J; Cea, JG. (2003-07-21). Surgical versus non-surgical treatment for carpal tunnel syndrome. John Wiley & Sons, Ltd (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  10. Ortega García, Ramón. (2014-09). «Ley suprema y derechos humanos en méxico**Artículo recibido el 15 de agosto de 2013 y aceptado para su publicación el 12 de marzo de 2014.» Boletín Mexicano de Derecho Comparado 47 (141): 965–985.  doi:10.1016/s0041-8633(14)71181-0. ISSN 0041-8633. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  11. Wieviorka, Michel. (2015-05). «Ulrich Beck (1944-2015)11La primera versión de este homenaje fue publicada en el diario Liberation, el 5 de enero de 2015. Disponible en: <http://www.liberation.fr/debats/2015/01/05/hommage-a-ulrich-beck_1174370> [Consultado el 10 de abril de 2015. Traducción del original en francés, Lorena Murillo.»] Revista Mexicana de Ciencias Políticas y Sociales 60 (224): 349–352.  doi:10.1016/s0185-1918(15)30013-1. ISSN 0185-1918. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  12. del Corral, Julio; Gómez-González, Carlos. (2017-06-07). El uso de datos en la Economía del Deporte. Mirando hacia el futuro.  doi:10.18239/jor_11.2017.03. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).