Lankide:AnneAODZ/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burruntzi eme gaztea (Aeshna cyanea)

Burruntziak paleopterak dira, hau da, hegalak sabelaldera tolestu ezin dituzten intsektuak dira. Bina hegal-pare oso ahaltsuk eusten diote gorputzari, eta kontrako haize indartsu batekin ere hegan egiteko prest daude. Odonatu ordenakoak dira eta sorgin-orratzen antzekoak dira. Baina burruntziek ezin dituzte hegoak sabelaren gainean tolestu, eta sorgin-orratzek, berriz, atsedenean, hegoak abdomenaren ondoan lerrokatzen dira.

NOLAKOAK DIRA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorgin-orratzaren hegoak gardenak izan arren, eta nahiko hauskorrak diruditen arren, lehen begiratuan dirudien baino askoz indartsuagoak dira.

Artropodo guztiek bezala, begi konposatuak dituzte, baina bereak espezializatuagoak dira (30 000 begi ditu); berezko harrapari batentzat egokiak, alegia. Ez dute zehazki ikusten, baizik eta sentitu. Edonork imajina lezakeen baino angelu zabalagoan sentitzen dute mugimendua, beren begiak bola motakoak baitira eta 360 gradutara iristen baitira. Horri esker, sorgin-orratzek inguruko edozein tokitan mugimendua senti dezakete.

Sorgin-orratza, eguzki-argiaren eraginaren arabera kolore ederrak islatzen dituen intsektu liluragarrienetako bat da.

Sorgin-orratzaren aurpegia.

ZER JATEN DUTE? ZEINEK JATEN DITU?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haien ingurutik aurkitzen ditizten eltxoez eta beste intsektu txikiez elikatzen dira; tximeletak, euliak eta sitsak, besteak beste.

Uretako larbak direnean, haien harrapari nagusiak ahateak, anfibioak, arrainak eta larba handiagoak izaten dira. Arriskua sentitzen dutenean harraparia saihesten saiatzen dira, hilda daudela itxurak eginez edo azkar urrunduz. Harrapariak haiei heltzean, ihes egin dezakete, eta haien gorputz-adarrak erortzen utzi.

Helduak direnen atzetik ibilten dira harrapari mota gehiago, batez ere artropodoak, narrastiak, arrainak, ugaztun txikiak, igelak eta beste intsektu batzuk. Erleak askotan joaten dira haien atzetik elikagai bila.

NOLA UGALTZEN DIRA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta burruntzien hegaldiak segundu gutxi batzuk iraun, hegan dauden bitartean ugaltzeko gai izaten diren intsektuak dira.

Haien ugalketa segizio batekin hasten da, non arrak ugalketa egiteko zonaldea aurkitu eta hegaldiekin markatzen duen (normalean ibai eta ur-ispiluetatik hurbil). Batzuetan beste lehiakide batzuei egin behar die aurre. Lurraldea zehaztu ondoren, emea bertan sartzen da eta arra hegaldi berezi bat egiten hasten da emeak ugalketa-prozesua onar dezan. Onartzean arra sabelaldean duen pintza bat askatzen du eta, horrekin, burutik eusten dio emeari. Horrela, sexu-organoak lotzen dituzte, arrak esperma emean uzten du.

Ernaldu ondoren, emeek uretatik uzten dituzte arrautzak, edo, batzuetan, ur azpian.

Sorgin-orratz arra eta emea ugaltzen.
Sorgin-orratzaren ugalketa.

Metamorfosia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektu gehienak bezala, sorgin-orratzak benetako metamorfosi-prozesu bat egiten du, arrautza eklosionatu ondoren hiru fasetan bana daitekeenak: ninfa, larba eta heldua. Sorgin-orratzak arrautzak uretan edo hezetasun handiko eremuetan jartzen ditu, eta espezie batzuk sakonean murgiltzen dira, leku babestuagoetan erruteko.

Lehenengo fasean, arrautzaren eklosioaren ondoren, ninfara deiturikoa sortzen da. Animaliaren bizitzako faserik luzeena da, intsektuak uraren azpian denbora guztia igarotzen du, uretan arnasteko brankiak dituzte. Han eltxo-larbak jaten ditu. Ninfa abiadura handian mugitzen da uretan, uzkitik abiatzen den ur-korronte baten bulkada dela eta.

Ninfa fasearen ondoren, larbaren etapa hasten da, 2 hilabete eta 3 urte bitartean iraun dezakeena. Fase honetan, heldu bihurtzeko eta betirako gaitasunak eskuratzeko prestatzen da. Horretarako, larba uretatik ateratzen diren landareetatik igotzen da, airetik arnasa hartzen hasten da, eta buruaren atzetik larba azala apurtzen hasten zaio.

Hortik aurrera, eulien, eltxoen, sitsen eta beste intsektu hegalari batzuen artean hegan egiten edo elikatzen hasiko da.

NON BIZI DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean ibai, erreka, putzu eta zingira inguruetan aurkitzen den animalia da, horregatik, ninfa akuatiko izenez ere ezagunak dira. Izan ere, mikrohabitatez osaturiko erreketan bizi ohi dira.

PH-aren aldaketen, tenperaturaren, kutsatzaileen presentziaren eta ur zirkulatzailearen kantitatearen aurrean oso sentikorrak direnez, ninfa fasean, bioindikatzaileak dira. Hau da, bizi diren eremu urtarreko ura garbia eta oxigeno kantitate altukoa dela adierazten du.

Animalia hauek, gainera, migratzaileak dira, hau da, animalia-espezie batzuek egiten duten habitat-aldaketa. Are gehiago, sorgin-orratza migrazio-bidaia luzeenak egiten dituzten intsektu garrantzitsuenetariko bat da.  

SORGIN-ORRATZAREN HEGALDIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorgin-orratzaren hegaldiaren trebezia arma hilgarria da harrapakinak harrapatzeko unean.' Ilusio optiko antzeko baten bidez, sorgin-orratzak bere hegaldiaren irudi estatikoa transmiti dezake eta. Horrek harrapakinak nahasi egiten ditu, eta, mugimendu azkarraren bidez, sorgin-orratzak harrapatzea lortzen du.

Sorgin-orratza hegan egiten.

Hegoak aldatuta, hegal bakoitza bere aldetik ateratzen da. Horregatik, intsektu honek norabide guztietan egin dezake hegan, gorantz, beherantz, aurrerantz edo atzerantz (kolibriaren antzera), eta airean gelditu ere.

BA AL ZENEKIEN SORGIN-ORRATZAK...?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ikusmen bikaina duela? Begi handiak dira animali honen ezaugarri nagusietako bat, oso handiak direlako gorputzarekin alderatuta. Izugarrizko ikuspegi panoramiko du eta haien garunaren %80-a ikusten duten informazioa aztertzeko erabiltzen du.
  • Aireko akrobata dela? Erraz lortzen du 72 kilometro orduko abiadura, kolibri baten antzeko abiadura. 30 bat uxaldi inguru egiten ditu minuturo, eta hori guztia haien dotorezia galdu gabe.
  • Uzkitik arnasa hartzen duela? Sorgin-orratzaren ninfak helduak dira eta haien brankiak sabelaldearen amaieran dituzte. Uzkian gas-trukea egiten du, arnasa hartzeko oxigenoa lortzeko.
  • Antzinako intsektua dela? Dinosauroak Lurrean agertu baino askoz lehenago, hegan egiten zuen. Sorgin-orratzaren jatorrizkoa karboniferoa da, duela 300 milioi urte inguru dituena.
  • Pikatu edo koskatzen duen? Ahoa koska egiteko egokituta dago eta ehiztari hilgarriak egiten dituzte; euli eta eltxoen populazioak kontrolatzen ditu. Hala ere, ez dituzte gizakiei koska egiten.


ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK

Avalos, Miguel Angel. 10 datos curiosos sobre las libélulas. Crónicas de un Amonite.

Novelo-Gutiérrez, R. (2011). Libélulas. Animales.

Libellula (2021). Wikipedia.