Lankide:AritzPoxito/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Web orrien editoreak HTML edo XHTML dokumentuen sorrera eta edizioa errazteko diseinatutako aplikazioak dira. Web orri bateko HTML markaketa edozein testu editorerekin kontrola daitekeen arren, HTML editore espezializatuek erosotasuna eta funtzionaltasun erantsia eskain dezakete. Adibidez, HTML editore askok ez dute soilik HTML erabiltzen, CSS, XML eta JavaScript edo ECMAScript bezalako teknologia erlazionatuak ere erabiltzen dituzte. Kasu batzuetan urrutiko web zerbitzariekin ere kudeatzen dute komunikazioa, FTP eta WebDAV bidez, eta bertsioak kontrolatzeko sistemak, Subversion edo Git kasu.



Testu editore motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi mota daude: formatu gabeko testu editoreak eta WYSIWYG (What You See Is What You Get) editoreak.[1]

Formatu gabeko testu editoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testu lauen editoreak ere deituak, testu editore hauek ez dute lehenago ezarritako formatu finkorik, adibide garbi bat Bloc de Notas (Windows-ek dakar) da, ez da oso erabilia web orrien ediziorako. Testu editore hauetan zuzenean has zaitezke web-orri bat diseinatzeko beharrezkoak diren aginduak idazten.

Testu editore mota honen barruan, badaude beste aplikazio batzuk sintaxia nabarmentzen[2] dutenak. Beste batzuek, gainera, txantiloiak, tresna-barrak, edota teklatu-lasterbideak eskeintzen dituzte HTML elementu eta egitura komunak azkar txertatzeko. HTML sistemarako erabili ohi diren testu-editoreek kanpoko tresnekin integratutako funtzioak izan ohi dituzte bertsioak kontrolatzeko, loturak egiaztatzeko eta baliozkotzeko, kodeak garbitzeko eta formateatzeko, zuzenketa ortografikorako, FTP edo WebDAV bidezko kargarako eta proiektu gisa egituratzeko. Funtzio batzuek, estekak egiaztatzea edo baliozkotzea kasu, sareko konexioa eskatzen duten lineako tresnak erabil ditzakete.

Testu editoreek bearien betebeharra betetzeko erabiltzaileak HTML eta bestelako hizkuntzak ondo ulertu behar ditu, CSS eta JavaScript esaterako. Horretarako, editore batzuek aukera ematen dute berrikuspen-marka kolore-nabarmenketa soila baino modu antolatuagoetan editatzeko. Editore horiek paleta-leihoak edo elkarrizketa-koadroak erabiltzeko aukera izan ohi dute, hautatutako objektuen testuan oinarritutako parametroak editatzeko. Paleta horiek aukera ematen dute eremu indibidualetan parametroak editatzeko, edo etiketa berriak txertatzeko, inprimaki bat pantailan betez, eta widget gehigarriak sar ditzakete parametroak editatzean aukerak aurkezteko eta hautatzeko (adibidez, irudi baten edo testu-estilo baten aurretiko ikuspegia) edo objektuak eta HTML propietateak hedatu eta uzkurtzeko testuinguru-editore bat.

WYSIWYG HTML editoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WYSIWYG, What You See Is What You Get-en akronimoa da, euskaraz "Ikusten duzuna da lortzen duzuna". Mota honetako editoreak une oro azken emaitza erakuste dute, adibide garbiena Word.

HTML WYSIWYG editoreek edizio interfaze bat eskaintzen dute, editatzen ari zaren bitartean aurretiko bista ikusteko. WYSIWYG editore baten erabilerak HTML ezagutzarik behar ez duenez, askotan esperientziarik gabeko ordenagailu erabiltzaile batentzat erabiltzen errazagoak dira. Erabiltzaileak ez du zertan markatze-lengoaiaren etiketak tekleatu behar. Horren ordez, erabiltzaileak testua idatzi, formalizatu eta irudiak nahi dituen lekuetan txertatzen ditu, Writerrekin edo Wordekin egingo lukeen bezala lan eginez.

WYSIWYG ikuspegia diseinu-motor bat txertatuz lortzen da. Hori pertsonalizatua edo web nabigatzaile batean erabilitako batean oinarritua izan daiteke. Helburua da, edizioan zehar, emaitza errenderizatuak gerora web nabigatzaile tipiko batean ikusiko dena irudikatzea.

WYSIWYM (ikusten duzuna esan nahi duzuna da) paradigma alternatiboa da WYSIWYG editoreentzat. Dokumentuaren formatuan edo aurkezpenean zentratu beharrean, elementu bakoitzari eman nahi zaion esanahia gordetzen du. Adibidez, orri-buruak, atalak, paragrafoak, etab. halakotzat hartzen dira edizio-programan, eta behar bezala erakusten dira nabigatzailean.

Baliozko HTML markaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HTML egituratutako markaketa  lengoaia bat da. HTML idazteko moduari buruzko zenbait arau daude, World Wide Web-erako W3C estandarrak betetzea nahi bada. Arau horiek jarraitzeak esan nahi du webguneak eskuragarri daudela ordenagailu-mota eta -marka guztietan, ezintasunak dituzten eta desgaitasunik ez duten pertsonentzat, baita haririk gabeko gailuetan ere, hala nola telefono mugikorretan eta PDAetan, beren banda-zabalerekin eta pantaila-tamaina mugatuekin. Hala ere, sarean dauden HTML dokumentu askok ez dute arau guztiak errespetatzen, 2011n 350 webgune ezagunenetan (Alexa indizeak hautatuak) egindako azterlan batean, webguneen %94k.

W3C balidazioa


Sintaktikoki zuzenak diren dokumentuak ez dira eraginkorrak izan, errepikapena behar ez delako edo urte batzuetan zaharkituak izan diren arauetan oinarrituta daudelako. W3Cren egungo gomendioak, CSS HTMLrekin erabiltzeari buruzkoak, W3Ck formalizatu zituen lehen aldiz 1996an , eta ordutik berrikusi eta findu egin dira. Ikus CSS, XHTML, W3Cren egungo CSS gomendioa eta W3Cren egungo HTML gomendioa.


Jarraibide horiek edukia (HTML edo XHTML) eta estiloa (CSS) bereiztea azpimarratzen dute. Horrek abantaila bat du: estilo-informazioa behin bakarrik ematen da leku oso baterako, orrialde bakoitzean errepikatu gabe, eta are gutxiago HTML elementu bakoitzean. WYSIWYG editorearen diseinatzaileak, ordutik, euren erabiltzaileei kontzeptu horiek aurkezteko modurik onenarekin aritu dira borrokan, azpiko errealitatea azalduz nahastu gabe. WYSIWYGko editore moderno guztiek dute arrakasta puntu bateraino honetan, baina horietako inork ez du erabat izan.


Desgaitasun fisikoak, bisualak edo bestelakoak dituzten pertsonek web orrien eskuragarritasuna izatea ez da ideia ona bakarrik, webguneak gizarte modernoan duen lekua eta garrantzia kontuan hartuta, legez ere derrigorrezkoa baita, herrialde batzuetan, AEB eta Erresuma Batua adibidez, existitzen dira jada horretarako legeak.

Web-orriak diseinatzeko, sortzeko eta mantentzeko erabiltzen den software-tresna edozein dela ere, azpiko HTMLaren kalitatea orrialdean lan egiten duen pertsonaren trebetasunaren araberakoa da. HTML, CSS eta beste scripting lengoaia batzuen ezagutza batzuek, baita W3Ck arlo horietan gaur egun dituen gomendioekiko ezagutza batek ere, edozein diseinatzaileri web orri hobeak ekoizten lagunduko diote, HTML WYSIWYG editore batekin eta hura gabe.

HTML-k izan ditzakeen arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HTML lengoiaren bidez ez dago informazio ona eta txarra bereizteko modurik, bilatzaileek lehenengo agertzen duten ez baita beti kalitatea ziurtatzen. HTMLko etiketa gehienak testuaren egitura eta itxura deskribatzeko dira, gizaki batek testua modu egokian ikusi eta ulertu ahal izateko. Ez daude pentsatuta makinen tratamendu automatikoa hobetu edo errazteko.[3]

Bilatzaileak makinak dira eta etiketetan oinarritzen dira informazio egokia eskuratzeko, ez dute informazio nahikorik lan ona egiteko. Hori dela eta, izen bera duten bi gauzen artean egokia aukeratzea oso zaila izan daiteke. Bilatzaile batek ezin du jakin Java hitza agertzen denean uharteari buruz edo programazio-lengoiari buruz hitz egiten ari den. World Wide Webaren sortzailea bera ari da konponbidea bilatu nahian. Hain zuzen ere, web semantikoarena da Tim Berners-Leek zuzendutako World Wide Web Consortium nazioarteko erakundea azkenaldian gehien lantzen ari den gidalerroetako bat: hasierako diseinu haren akatsak zuzendu nahi dituen egitasmoa. HTML formatuaren etiketatzeak dokumentuak eta haien arteko loturak deskribatzeko balio du. Web semantikoan, aldiz, objektuak, pertsonak eta horrelakoak, eta haien arteko erlazioak deskribatzen dira. Etiketek orriaren itxura eta egitura azaldu beharrean, orriko elementuen esanahia etiketatzen da. Web semantikoan etiketa jakin batzuk leudeke, adibidez, musika-taldeak deklaratu eta deskribatzeko, beste batzuk pertsonak deklaratu eta deskribatzeko, beste batzuk pertsona batzuek musika talde bat osatzen dutela deskribatzeko, eta horrela gauza guztiekin. Beraz, web semantikoa izango litzateke pertsonentzat kodetzen den HTML sarearekin batera existituko litzatekeen sare paralelo bat, makinek ulertzeko moduko ezagutza-base bat, semantika adierazteko formatuetan kodetua. Lengoaia naturaleko webaz gain, testu egituratuko beste bat izango genuke. Ezagutzaren errepresentazio hori makinek ulertu ahal izango lukete, modu eraginkorrean tratatu, ezagutza berria inferitu...

Teknologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarean dauden kontzeptu guztiak definitzeko, etiketatze semantikoko eskema eta formatuak behar dira. W3Ck formatu horiek definitu ditu hainbat estandarretan; RDF eta OWL dira garrantzitsuenak eta ezagunenak.

RDF ( Resource Description Framework ) baliabideak deskribatzeko balio duen formatu bat da, XMLn oinarritua. Hiru elementutan oinarritzen da: baliabideak, propietateak eta propietateen balioak. Baliabidea deskribatuko den hori da, eta URL batez (web identifikatzaile edo helbide batez) identifikatzen da. Propietatea baliabidearen ezaugarri bat da, deskribatu nahi dena. Eta balioak deskribatu nahi diren ezaugarrien balio konkretuak dira, horrela nahi duguna deskriba dezakegu. RSS ( Really Simple Syndication ) formatua izatez RDF mota bat da (jatorrizko izena RDF Site Summary da), albisteak deskribatzen espezializatutakoa. Blogak teknologia honetan oinarritzen dira.

OWL ( Web Ontology Language ) lengoaiak gauza-mota bakoitza (pertsonak, musika taldeak, liburuak...) deskribatzeko erabili beharreko etiketetan ados jartzen laguntzen du. OWLk ezagutza-arlo edo bizitzaren esparru jakin bateko objektu edo entitateak nola deskribatuko diren definitzea ahalbidetzen du.

Ikus baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) HTML editor. 2019-08-28 (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).
  2. (Ingelesez) Syntax highlighting. 2019-09-12 (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).
  3. «Web semantikoa: Interneten benetako ahala iristeko dago oraindik - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).