Wikipedia, Entziklopedia askea

Orein Arrunta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arra (Adarrak dituena) eta bere atzean emeak (Adarrak ez dituztenak)

Orein arrunta ugaztun bat da, Asiako mendebaldetik penintsula iberikora eta Britainia Handira hedatzen dena. Badira beste orein-espezie batzuk ere, hala nola Kanadako oreina, baina orein arrunta handiagoa da. Espezie hau 20 urtera arte bizi daiteke, baina kasu gehienetan 10 urte izaten dira.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orein handia da (Altzeak eta Uapitiak bakarrik gainditzen dute), 160 cm-tik 250 cm-ra bitarteko luzera du eta 200 kg inguru pisatzen du arrak. Dimorfismo sexuala duen espezie bat da (emeak txikiagoak dira eta ez dute adarrik; arrek, berriz, urtero berritzen dituzte).

Zein da bere ekosistema mota?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar hemisferioko eskualde gehienetan aurki daiteke espezie hau. Nahiz eta planetako eskualde batzuetan desagertu egin den, kirol-ehiza eta bere habitat naturalaren suntsipena dela eta, orein arrunta ez dago desagertzeko arriskuan.

Iberiar penintsulan orein arrunta dagoen lekuak

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikadurari dagokionez, orein arrunta belarjalea da, eta hostoz, adarrez, azalez, tuberkuluz eta sustraiz elikatzen da; batzuetan, frutak eta haziak gehi diezazkiokete dietari.

Orein arruntaren harrapari nagusiak hartza, tigrea, katamotza eta lehoinabarra bezalako haragijaleak dira.

Zer nolako ohiturak ditu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Oreinek, gizakiok baino 1000 aldiz hobeto detektatu ahal dezakete usainak eta ilunpean ikusi dezakete, baita mugimendua hobete detektatu ere.

Egunsentian eta iluntzean aktiboagoa da orein mota hau, nahiko lotsatia eta beldurgarria baita. Gainera, bere portaera aldrebesa eta jarraitzeko zaila izaten da, ez baitu egun bat baino gehiago leku berean pasatzen eta gaua egiten denean dagoen tokian egiten baitu lo.

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emeak zortzi hilabetez ernaltzen dira. Jaio eta denbora gutxira altxatu egiten dira eta amei jarraitzen diete. Hala ere, ohikoena landaretzaren eta bularra ematen dutenen artean gordetzea da (egunean behin baino gehiagotan ematen baitiete), hiru hilabete bete arte.

Gehiago jakiteko:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://misanimales.com/ciervo-comun-caracteristicas-comportamiento-habitat/

https://semillaverde.elnortedecastilla.es/especies/ciervo-comun-ciervo-europeo-venado#:~:text=CIERVO%20COM%C3%9AN%20O%20VENADO&text=Se%20trata%20de%20un%20ciervo,las%20cuales%20renuevan%20cada%20a%C3%B1o).

https://revistajaraysedal.es/9-cosas-que-no-sabias-de-los-ciervos/