Lankide:Danivillanueva13/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sodio sulfatoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disodio sulfatoa, disodio tetraoxosulfatoa, sodio sulfatoa edo, antzina, sulfato sodikoa (Na2SO4), substantzia kolorge kristalinoa da. Uretan ondo disolbatzen da eta disolbatzaile organiko gehienetan, berriz, ez da ondo disolbatzen, glizerinan izan ezik.

Sodio sulfatoa disolbatu egiten da uretan, efektu entropikoaren bidez disoluzioa hozten denean. Gatz deshidratatuek, ordea, energia askatzen dute (erreakzio exotermikoa), hidratatu eta disolbatzen denean. Disoluzio ase bat hoztean, askotan, gainasetasuna nabaritzen da.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodio sulfato anhidroak propietate higroskopikoak ditu, eta, beraz, lehorgarri gisa erabiltzen da laborategian edo industria kimikoan.

Zelulosa egiteko eta beira eta plastikoa fabrikatzeko gehigarri gisa erabiltzen da.

Hautsezko detergenteei ere gehitzen zaie, haien portaera mekanikoa hobetzeko. Sodio sulfatoa detergentearen pisu totalaren zati handi bat izan daiteke. Desinfektatzeko ere erabiltzen da, baina narritadura eragiten du denbora-tarte txiki baten ondoren.

Toxikologiaren alorrean, heste-igarotzea azkartzeko erabiltzen da (katartikoa), ikatz aktibatuarekin batera. Modu horretan, hartutako produktu toxikoen absortzioa murriztu egiten da. Elikagai batzuetan ere azidotzaile gisa erabiltzen da.

Sintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, sodio sulfato gehiena glauberita meatzetatik eta laku gazien ustiapenetik lortzen da. Ekoizle handienak Txinako Jaungsu eta Sichuan probintziak dira, Espainiaren aurretik, Cerezo de Río Tirónen (Burgosen) aurkitzen baita munduko glauberita meategirik handiena. Industria-prozesu askotan ere lortzen da azpiproduktu gisa, azido sulfurikoa sodio baseekin neutralizatzean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodio sulfatoa ur-mineral askotan aurkitutako mineralen osagai nagusietako bat da eta propietate lehorgarriak ditu. Johann Rudolph Glauberrek (1604-1670), kimiko eta botikari herbeheretar/alemaniarrak, 1625. urtean aurkitu zuen Austriako iturburuetako uretan. Bere propietate sendagarriak zirela eta, sal mirabilis (mirarizko gatza) izendatu zuen. Erabilera orokorreko laxante gisa erabili zen, 1900.eko hamarkadan beste aukera sofistikatuagoak sortu ziren arte.[1][2]

1650. eta 1660. urteen artean, gatz arrunta (NaCl) eta azido sulfuriko kontzentratua erabiliz sintetizatzen zen. Prozesu hau industria kimikoaren hasieratzat kontsideratuta dago. Hasiera haietan, bere izen sistematikoaz gain, alemanez ''Glaubersalz'' eta ingelesez ''Glauber's salt'' izenekin (Glauberren gatza, euskaraz) ezagutzen zen.

XVIII. mendean, Glauberren gatza lehengai gisa erabiltzen hasi zen sosa errautsak (sodio karbonatoa) sintetizatzeko, potasarekin (potasio karbonatoarekin) erreakzionatuz. Sodio karbonatoaren eskaera handitu egin zen eta horren ondorioz, sodio sulfatoaren hornidura proportzionalki handitu behar izan zen. Horregatik, XIX. mendean, Leblanc prozesua erabili zen eskala handian sosa errautsak ekoizteko metodo nagusi gisa. Prozesu honetan sodio sulfato sintetikoa lortzen da, baina ez da prozesuaren produktu nagusia, baizik eta erreakzioan beharrezkoa zen bitarteko bat.[3]

Analitika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sodioa normalean sugarrean igortzen duen argi horiaz baliatuz determinatzen da. Sulfatoa, berriz, bario sulfato moduan hauspeatuz determinatu ohi da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Clericuzio, Antonio. (1996-10). «Zbigniew Szydlo, Water which does not wet hands: the alchemy of Michael Sendivogius, Warsaw, Polish Academy of Sciences, Institute for the History of Science, 1994, pp. xiv, 300, illus., £14.95 (83-86062-45-2). (Distributed by White Eagle Publications, 24B Broadlands Road, London N6 4AG).» Medical History 40 (4): 520–521.  doi:10.1017/s0025727300061883. ISSN 0025-7273. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  2. Soto Barrientos, Francisco. (2013-01). «El referéndum en latinoamérica: Un análisis desde el derecho comparado**Artículo recibido el 18 de noviembre de 2011 y aceptado para su publicación el 31 de julio de 2012.» Boletín Mexicano de Derecho Comparado 46 (136): 317–346.  doi:10.1016/s0041-8633(13)71129-3. ISSN 0041-8633. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  3. Aftalion, Fred. (1991). A history of the international chemical industry. University of Pennsylvania Press ISBN 0-8122-8207-8. PMC 23179057. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).