Lankide:EUmineralbot

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mineralei buruzko euskarazko artikuluak automatikoki sortzeko robota, honen arabera: https://ca.wikipedia.org/wiki/Usuari:MineralBot

Prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalanezko Wikipediako Mineralbot robotak automatikoki sortu zituen hainbat artikulu Mindat webgunean dauden datuak automatikoki erauzita. 2018ko martxotik aurrera Informatika Fakultateko ikasle Xabier Garmendia Xagardi, Theklan eta Ksarasola artean ibili ziren katalanen programak egokitzen Euskal Wikipedian berdin egiteko.[1]

Hasieran EUmineralbot erabiltzailearen lantegian jarri izan ziren lortutako zirriborroak, gero nahi duenak banan-banan zirriborro horiek onartu, egokitu eta argitaratzen joateko. Geroago artikulu berriak sortu ziren (ikus "Mineral Mindat" kategoria). 500 mineral aukeratu ziren www.mindat.org webgune horretako 4.000ren artetik, zeintzuk? Wikidatarekin erraz lotu zitezkeenak; Wikidatan Mindat propietatea zituzten eta Euskal Wikipedian artikulua artean definituta ez zutenak izan ziren.

Artikuluak sortuta artikulu batzuetan oraindik hobekuntza batzuk egin behar izan ziren, Mindat webgunean ez baitzeuden beti espero ziren datu guztiak (formula, kristalak sortzeko modua edo mineral mota). Horrelakoak zuzentzeko, Mindat-en falta zen datua wikidatatik jaso izan zen geroago. Bestalde ‎Lainobeltzek hainbat mineral-izen zuzendu zituen eskuz.

Ondoren, sortutako proba orri guztiak behatu eta 2020an Theklanek terminologia zuzendu eta mineral guztiak igo zituen.

Programen kodea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kodea1 (hobeto dokumentatzeko): Mindateko mineralen zirriborroak sortzea (>4.000) edota Wikidatan zeudenak sortzea (9064559).
  • Kodea2 (hobeto dokumentatzeko): mineralen artikuluak zuzendu formula eta sistema kristalinoa wikidatatik hartzen saiatuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Adimen Artifiziala eta Euskal Wikipedia.» Informatika Fakultatea (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]