Lankide:Eider sorga

Wikipedia, Entziklopedia askea


Gaztainondoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztainondoa.

Gaztainondoa (Castanea sativa) latinezko castanea hitzetik dator, eta hau grezierazko kastanon hitzetik dator. Gaztainondoa, fruta-arbola eta bizitza luzekoa da. Fagazeo familiakoa eta Castanea generokoa da, haren egurra oso preziatua da eraikuntzan, oso indartsua eta erresistentea delako. Horrez gain, gaur egun nahiz eta gaztainondo gehienak berezkoak ez izan, autoktonoa dela esan daiteke.

Gaztainondo
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Plantae
Familia Fagaceae
Ordena Fagales
Generoa Castanea

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz hauek hostorik gabe geratzen dira udazkenean, hosto erorkorreko zuhaitzak baitira. Gainera, urte askoan bizi den zuhaitza da, ehunka urtez zehazki; eta oso zuhaitz altua da 25-30 metroko altuera izatera irits daiteke.

Gaztainondoaren atalak.

Udaberrian, itxura bikainekoa da, adar ugariko kopa zabal eta borobil bat du. Gaztea denean, azala arre gorrizta eta leuna izaten da, baina denborarekin, arre grisaxka bihurtzen da, lodi eta sakon asurkatua zahartzen denean.

Eta loreak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare monoikoa da, hau da, ale bakoitzak bi sexuetako lorea dauka. Lore hori bat du, zeinek bi atal desberdin ditu. Alde batetik lore maskulinoak, kolore horiko eremuetan biltzen dira eta goiko aldean; eta beste aldetik,  lore femeninoak, gizonezkoen eremuen oinarrian kokatuta daude.

Udazkenerako lore emeek 3-7 hazi gordetzen dituzte, fruituak hazteko, hau da, gaztainak. Hauek trikua deitzen zaion arantzaz osatutako oskol batez bilduta daude.

Eta hostoak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztainondoaren hostoak erorkorrak eta handiak dira, 20 cm-ko luzera eta 5 cm-ko zabaleraraino iristen dira. Atzealdean kolore argiagokoak eta sortan berde ilunagokoak dira, berriz, udazkenean, horiak jartzen dira. Hazkundea gutxi gorabehera azkarra da eta 80 edo 90 urtera arte hazten jarrai dezakete erraz. Adin horretatik aurrera, hazkundea eten egiten da.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztainondoa udazkenean.

Gaztainondoa hazien bidez bakarrik ugaltzen den zuhaitza da. Jakina, udazkenean egur samurreko aldaxken bidez saia daiteke, baina oso zaila da: giro hezeari eutsi behar zaio, baina ez gehiegi, bestela onddoak ugaritu eta hondatu egin baitaitezke; gainera, lurrak oso drainatze ona izan behar du, eta, animatzen bazara, bermikulatxoa edo antzeko substratuak erabiltzea gomendatzen dizut.

Horrela, metodorik eraginkorrena haziak dira. Gaztainak udazkenean heltzen dira, baina, ernetzeko, hotz pixka bat pasatu behar dute. Hori kontuan hartuta, izozteak eta/edo elurteak gertatzen diren eremu batean bizi bagara, zuzenean loreontzi batean erein ditzakegu labore unibertsaleko substratuarekin, baina bestela, hozkailuan geruzatu beharko ditugu 3 hilabetez, tupperware batean sartuz, urez apur bat bustitako bermikulatxoarekin.

Gaztainondo guztiak berdinak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztainondoak haritzen eta pagoen familia berekoak dira: Fagaceakoak. Hiru talde nagusi daude, normalean gaztainondo europarrak, asiatarra (txinatarrak, japoniarrak) eta amerikarrak bezala ezagutzen direnak.

Hiru espezieak beren fruituengatik landatzen dira beren eremu naturaletan, eta, gainera, barietate ugari daude.

Zer behar dute bizitzeko?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trikua.
   Ba al dakizu   

Gaztainen (gaztainondoaren fruitua) % 52 ura dira.

Gainera, subsatantzia batzuk dituzte (kaltzioa, fosforoa eta magnesioa) hauek laguntzen digute gure hezur-sistema eta hortzak egoera onean mantentzen.

Oso gomendagarria dira estres fisikoa eta psikologikoaren eraginpean dauden pertsonentzat.

Gaztainondoa leku heze, klima epela edo fresko bat behar du. Urtean 1.000 mm inguruko prezipitazioak behar ditu, eta garrantzitsuak dira garapen begetatibo handieneko garaian.

Nahiz eta gaztainondoa lurzoru askotara nahiko ondo egokitzen den, nahiago ditu lurzoru arinak. Egonkorrago egongo da, buztin-tasa oso handia ez daukaten lurzoruetan, putzuak saihesteko, eta sakonak, hau da,  40-60 cm arteko lurzorua, sustraiek ondo sar daitezen.


Gu bezala gaixotzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztainondoak kaltetzen dituzten gaixotasun eta plaga asko daude, baina hiru hauek nagusienak dira:

"Tinta del castaño"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun hau "Phytophthora cinnamomi" onddoak sortzen du. Onddo honek lurrean dago eta erro-sistemari erasotzen dio, hau da, sustraiei. Lehenik, beltzez tindatzen ditu eta gero erabat usteltzen ditu gaztainondoa hil arte. Gaixotasuna, hain zuzen ere, erasotako sustraietan uzten duen kolore beltz urdinxkagatik ezagutzen da.

“Chancro del castaño"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztoinondoaren liztorra.

Gaixotasun hau onddo bat da, "Cryphonectria parasitica" deitzen dena. Onddoa ez da gai zauriak egiteko, horregatik zuhaitzak dauzkan zaurietatik sartzen da. Onddo hau zaurietan animalien edo haizearen bidez sartzen da, hau da gaztainondo batek gaixotasun hori badu eta intsekturen bat zuhaitz infektatutik igarotzen bada, eta gero beste zuhaitz baten zaurira joaten bada, kutsatu egiten du.

Onddo honek zuhaitzean sortzen dituen sintoma bereizgarrienak hauek dira: enborraren azala erortzen zaio eta izerdiaren zirkulazioa eragozten du (Izerdia odola bezalakoa da guretzat, beharrezkoa bizitzeko).

Ondorioz, kimuak edo adarrak lesioaren gainetik hiltzen dira, eta eragindako zuhaitzetan punta lehorrak ikus daitezke.

"Dryocosmus kuriphilus" gaztoinondoaren liztorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektu honek gaztainondoan kalteak eragiten ditu. Liztorra arrautzak jartzen ditu hostoen erdiko nerbioetan eta adar gazteetan, honen ondorioz konkorrak ateratzen zaizkie eta bere emankortasuna murriztu eta zuhaitzen heriotza eragin dezakete. Liztorrak zauria egiten duenez, zuhaitzak aukera gehiago ditu txankroa izateko.

   Ba al dakizu   
Gaztainondoa hazien bidez bakarrik ugaltzen den zuhaitza da.


Gehiago jakiteko:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelania): Esteka honetan, ezaugarri bereziak dituen milaka urteko zuhaitz honi buruzko guztia ezagutu ahal izango duzu, gure lurralde ia osoan banatua dagoena, erromatarren garaiko herentzia argi batean, eta bere fruitua, europar elikaduraren oinarri izan dena mendeetan zehar. https://www.fundacionaquae.org/castano/