Lankide:Ekhi Eizagirre/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arrazismo zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazakeria zientifikoa arrazaren ideia babestu eta justifikatzeko propio eraikitako sasi-zientzia izan zen.[1][2][3][4]XVI eta XX. mendeen artean gailendu zen pentsaera hori eta arrazakeria justifikatzeko banakoak goitik behera mailakatu, eta hierarkizatutako fenotipo eta arraza[5] desberdinetan banatu zituen. Gaur egun bestelako ikuspegi adostu bat dago ez dira sinesmen arrazialistak edo arrazistak babesten, arrazkak kategoria sozialak direla esaten da eta ez errealitate biologikoak.[6][7][8][9][10][11][12][13] Hala ere, Bigarren Mundu Gerra[3][4] bitarte, arrazismo zientifikoak komunitate zientifikoaren gehiengoaren babesa izan zuen.

Henry Chapmanen arraza sailkapena

Arrazakeria zientifikoak antropologia (bereziki antropologia fisikoa), antropometria, kraneometria eta beste diziplina edo sasi-diziplina batzuk erabiltzen ditu giza populazioak fisiologikoki eta psikologikoki bereizitako arrazetan sailkatzen lagunduko duten tipologia antropologikoak sortzeko, eta arraza horiek goragokotzat edo beheragokotzat jo daitezke. Arrazakeria zientifikoaren gorakada Inperialismo Berriaren garaian (1880-1914) gertatu zen, inperialismo europarra justifikatzeko. XX. mendearen erdialdetik, arrazakeria zientifikoa hipotesi zaharkitutzat hartzen da.[14][15]

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, arrazakeria zientifikoa gainbeheran sartu zen, eta formalki kondenatu zuten nazioarteko hainbat herrialde eta erakundek. Bereziki garrantzitsua izan zen 1950eko UNESCOren arrazakeriaren aurkako adierazpena: <<Arraza gertaera biologiko gisa eta "arrazaren mitoa" argi eta garbi bereizi behar dira. Praktika sozialean, arraza ez da fenomeno biologiko bat, mito soziala baizik. Arrazaren mitoak kalte humanoa eta soziala eragin du. Azken urteotan, sufrimendu izugarria eragin du eta bizitza asko galdu dira horren erruz>>. [16][17]Egun, giza genetika ebolutiboaren garapenek giza desberdintasun genetikoak ia erabat gradualak direla frogatu dute, eta, beraz, ​" izaera biologikoa "  jada ez da aintzat hartzen.

Eztabaida handia dago "arrazakeria zientifikoa" terminoa gutxiesgarria ote den hipotesi modernoetan aplikatzen denean, The Bell Curve (1994) izenekoan kasu, non arrazetan dauden koziente intelektual desberdinak ikertzen diren. Kasu horietan, genetikak gutxienez arrazen arteko desberberdintasunak azaltzen dituela ondorioztatu dute batzuek. Kritika asko jaso dituzte, ordea, lan horiek oinarri zientifikorik gabe eta aurreiritzi arrazistekin egiten direla argudiatuta. Arrazan fokuratutako Mankind Quarterly eta antzeko argitalpenei, arrazakeria zientifikoaz akusatu dituzte giza garapena, adimena, etnografia, hizkuntza, mitologia, arkeologia eta arraza-gaiei buruzko interpretazio polemikoak argitaratu izana egotzita.[18] "Arrazakeria zientifikoa" terminoa, adibidez, "Arraza eta adimenaren" arteko lotura ezartzen duten ikerketak kritikatzeko erabiltzen da, eta horrek arrazen arteko mailaketak (goi eta beheko mailakoak) sustatzen dituela esateko baliatzen da.[19][20]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klasizismoko pentsalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benjamin Isaac-ek The Invention of Racism in Classical Antiquity (2006) lanean dio arrazismo zientifikoak antzinaro greko-erromatarrean dituela erroak. [21] Adibide klasikoa da Hipokratesek K.a V.mendean plazaratutako Airs, Waters, Places tratatua. Hauxe esan zuen Pseudo Aristóteslesk idatzi horri buruz:[22]

« Azal iluneko jendea koldarra eta azal argia duena borrokalari ausarta delako ideia Airs, Waters, Placesen aurkitzen da. »


Bestalde, hindu zaharrek barbarotzat jotzen zituzten atzerritar guztiak. XIX. mendeko Al-Biruni akademiko musulmanak indiarrek kanpotarrei ezpuruak deitzen zietela idatzi zuen.[23] Urte batzuk beranduago, Duboisek behatu zuen indiarrek europarrak ohore eta hazkuntza baliorik ez duten basatitzat zituztela. Antza, indiarren ikuskeran, pariak (baztertuak) eta europarrak maila berean daude.

Txinatarrek ere europarrak mamu edo deabru itxurako gizaki mespretxagarritzat zituzten. Txinatar idazleek europarrak ere barbarotzat jotzen zituzten.[24]

Beste adibide bat Vitruvio idazle, arkitekto eta ingeniari erromatarra da (K.a 70-25). Posidoniok (c. 135 – 51 K.a.) greziar aditu estoikoaren arraza-teoriak jarraituz zera esan zuen:[25]

« ... ardatzaren hegoalde erditik hurbilen dauden arrazak txikiagoak dira, gorpuzkera beltzaranekoak, ile kizkurrekoak, begi beltzekoak eta, eguzkiaren eraginez, odol gutxikoak. Odol-urritasun horrek ezpatei aurre egiteko herabe bilakatzen ditu. Herrialde hotzetan jaiotako gizonak, ostera, prest daude arma-talka ausardiaz eta lotsarik gabe ezagutzeko. »


Ilustrazioko pentsalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilustrazioaren Aroan (K. a. 1650 eta K. a. 1780 bitartean), monogenismo eta poligenismo kontzeptuak ezagun egin ziren, nahiz eta epistemologikoki XIX. mendean sistematizatu. Monogenismoak arraza guztiek jatorri bakarra dutela ezartzen du, eta poligenismoak, berriz, arraza bakoitzak jatorri independentea duela. XVIII. mendera arte, "arraza" eta "espezie" hitzak trukagarriak izan ziren.[26]

Robert Boyle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraza ikertzen lehenetariko zientzialaria izan zen Robert Boyle (1627 – 1691), filosofo, kimikari, fisikari eta asmatzaile britainiarra. Gaur egun 'monogenismo' deitzen diogun horretan sinesten zuen, hau da, arraza guztiak, hain desberdinak izan arren, iturri beretik zetozela, Adan eta Evaren garaitik. Boylek kolore desberdinetako albinoak erditzen lagundu zuten gurasoen zenbait istorio aztertu zituen, eta, horrela, Adan eta Eva jatorriz zuriak zirela eta kaukasiarrek kolore ezberdineko arrazak erditu zitzaketela ondorioztatu zuen. Robert Hooke eta Isaac Newtonen dispertsio optikoaren bidezko kolore eta argiari buruzko teoria fisikoak poligenesiari buruzko diskurtsoetan ere zabaldu zituen Robert Boylek, eta ezberdintasunak, beharbada, " semen inpresioaren" ondorio zirela proposatu.[26] Hala ere, Boyleren idazkien arabera, garai hartan, "Begirada europarrak", edertasuna ez zuen horrenbeste kolorearen arabera neurtzen, garaiera, gorputz atalen simetria jentila eta aurpegi trazaren arabera baizik.[27] Komunitate zientifikoko partaide askok arbuiatu zuten bere ikuskera.[28]

Henri de Boulainvilliers[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza arrazen lehen teorikotzat jotzen da Henri de Boulainvilliers. XVIII. mendearen hasieran, XVI. mendeko "bi arrazen" inguruko mito gatazkatsua berreskuratu zuen. Mito horretan, arraza frankoa edo germaniarra da gorena eta, galiarren edo galiar-erromatarren aurkako borroka irudikatzen da. [29]

Henri de Boulainvilliers "konkista eskubidearen" aldekoa zen eta ez zuen "arraza" biologikoki aldaezina zen zerbait bezala ulertzen, eraikuntza kultural (arrazista) gisa baizik. [Eskatutako aipamena] Frantziako historiari buruzko bere arraza-bertsioa ez zen guztiz mitikoa: nahiz eta Roldanen kantua (La Chanson de Roland, XII. mendea) bezalako poesia eta babeserako hagiografiak izan, berak desberdintasun arrazialak zilegitzeko oinarri zientifikoa Frantzian germanieraz edo latinez hitz egiten zuten pertsona genetikoetan arabera oinarritu zuen. Bere arrazakeria teorikoa desberdina zen Bere arrazismo teorikoa desberdina zen, ez zen oinarritzen gertakari biologikoak oinarri dituen XIX. mendeko arrazismo zientifikoan.

Voltaire[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Voltaire

Voltaire (1694-1778) Ilustrazio garaiko idazle, historialari eta filosofo frantsesa izan zen. Poligenista zen, arraza bakoitzak jatorri independentea zuela uste zuen. Voltaireri Bibliako monogenismoa komikoa iruditzen zitzaion:

Galdera serioa da afrikarrak tximinoen ondorengoak diren ala tximinoak afrikarrenak. Gure gizon jakintsuek gizakia Jainkoaren irudira sortua izan zela esan dute. Baina hemen daukagu Jainko Sortzailearen irudi eder bat: sudur lau eta beltza, eta adimen gutxi edo apenas duena. Zalantzarik gabe, iritsiko da animaliok lurra nola landu, etxeak eta lorategiak edertu eta izarren bideak ezagutzeko unea: norberak bere denbora behar du.[30]

Kaukasokoak beltzekin konparatzean, Voltairek txakur-arraza ezberdinekin zutenantzekotasuna adierazten zuen:

Arraza beltza gurearekin alderatuta, gizaki mota desberdina da, Spaniel arraza galgo ingelesarekiko ezberdina den bezala. Naturak muskulu eta azalean zabaldutako mintz mokosoa edo sare zuria da gurea eta beltza edo kobre kolorekoa haiena.[31]

Lord Kames[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henry Home, Lord Kames (1696-1782) abokatu eskoziarra  poligenista zen: Jainkoak lurreko eremu desberdinetan arraza ezberdinak sortu zituela uste zuen. Sketches on the History of Man (1734) liburuan, Homek giro, klima edo gizarte-egoerak ezin dutela arraza talde desberdinen erantzule izan esan zuen eta ezin zirela arraza-desberdintasunen erantzule izan, eta, beraz, arrazak talde independente eta desberdinetatik eratorritakoak zirela ondorioztatu zuen.[32]

Karlos Linneo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jules Dumont d'Urvilleren Homo monstrosus, edo Pangoniako erraldoiak, Voyage au pole sud et dans l'Océanie

Karlos Linneo (1707 – 1778) suediar mediku, botaniko eta zoologoak fauna eta florarako nomenklatura binomialaren oinarri taxonomikoak aldatu zituen eta giza arraza biologikoki definitzen eta ikertzen aitzindaria izan zen. Systema Naturae (1767) lanean, bost[33] giza espezie mota[34][35] katalogatu zituen. Horietako bakoitza, kultura eta lekuak zehaztutako ezaugarri fisionomikoen jabe zela esan zuen:[36]

  • Americanusa: gorria, suminkorra, justua; beltza, tentea, ile lodia; egoskorra, jeloskorra, askea; marra gorriz margotua eta ohituren arabera arautua.[37]
  • Europeanusa: zuria, odoltsua, browny; ile luze ugarikoa; begi urdinak; adeitsua, burutsua, asmatzailea; janzkera itxikoa; eta ohituren arabera arautua.[38]
  • Asiaticusa: horia, malenkoniatsua, tentea; ile beltza, begi ilunak; zorrotza, harroa, gutiziatsua; janzkera askekoa; eta iritziek arautua.[39]
  • Afer edo Africanusa: beltza, barea, erlaxatua; ile beltza eta kizkurra; azal leuna, sudur laua, ezpain hantuak; emakume lotsagabeak; bularreko guruinek esne ugari ematen dute; maltzurra, arduragabea; koipea igurzten du; eta nahimenak erregulatutakoa.[40]
  • Monstrosusa: Systema Naturae-ren lehen edizioetan agertu ez ziren gizaki mitologikoak ziren.

Desadostasunak daude Linneoren giza taxonen oinarria zein izan zen zehazteko. Bestalde, kritikarik gogorrenek diote sailkapena ez zela etnozentrikoa, azalaren kolorean oinarritutakoa zela baizik. Bestalde, Quintynek adierazi zuen autore batzuen ustez sailkapena banaketa geografikoan oinarritzen zela, kartografikoki eta ez hierarkikoki.[41] Stephen Jay Gould paleontologoak (1994) argudiatzen duenez, taxonak "ez zeuden tradizio arrazistan europar gehienen ordena gustukoenean sailkatuta", eta Linneoren banaketa humoreari buruzko teoria medikoaren eraginpean zegoen. Teoria horren arabera pertsonen jiteak fluxu biologikoekin du harremana.[42][43] Kenneth A. R. Kennedyren ustez (1976), Linneok bere kultura propioa hobea zela uste zuen, baina giza barietateak sailkatzeko zituen arrazoiak ez ziren arrazan oinarritzen.[44] Londreseko gizarte linnearraren hitzetan, Linneoren ikuspegia "eurozentrikoa" zen, eta ez zuen arrazakeria sustatzea helburu, ezta arraza hitza erabili ere.[45] Stanley A. Rice akademikoaren ustez ere, Linneoren sailkapenak ez zuen "gizatasunaren edo nagusitasunaren hierarkia aditzera eman" nahi,[46] baina, kritiko modernoek sailkapena estereotipatua eta okerra dela diote, ez dituelako ezaugarri antropologiko, eta ez biologikoak aintzat hartzen, adibidez, ohiturak eta tradizioak.

David Hume[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Humek (1711-1776) De los caracteres nacionales saiakeran honako oin orri eztabaidagarria idatzi zuen:

David Hume

Uste dut naturalki beltzak zuriak baino gutxiago direla. Ez da ia existitu azal kolore horretako nazio zibilizaturik, ezta ekintzan edo espekulazioan gailen den gizabanakorik ere. Horien artean ez dago fabrikatzaile burutsurik, eta ez dituzte arteak eta zientziak lantzen. Bestalde, zurien artean zakar eta barbaroenek, hala nola antzinako germaniarrek eta gaur egungo tatariarrek, bikaintasuna dute: ausardia, gobernu-era edo beste zerbait. Hain ezberdintasun uniformea eta etengabea ez litzateke hainbeste herrialde eta garaitan batera gertatuko, naturak giza leinu horien artean jatorrizko ezberdintasun bat ezarri izan ez balu. Gure kolonietan egoteaz gainera, esklabo beltzak daude Europa osoan zehar barreiaturik, eta horietako inork ez du inoiz inolako buru-argitasunik erakutsi; gure artean, ordea, jende apala, heziketarik gabea, lanbide guztietan bereizten da. Jamaikan, talentuzko gizon beltz bat aipatzen da. Baina litekeena da lorpen txikiagoengatik mirestea, hitz ulergarri batzuk esaten dituen loroekin gertatzen den bezala.[47]

Arazakeria ohikoa zen Humeren garaiko europar kulturan. Hori dela eta, "bere garaiko semea" izan zitekeen, edo are, ohar hau idatzita dagoen modu espekulatiboagatik, kausalitateari buruzko bere gogoeta propioen adibide bat aplika zezakeen, gorago jorratutakoa: ezagutzen zituen beste arraza batzuetako pertsonen eta horien lorpenen arteko "etengabeko elkarketa".

Humeren tesien aurka agertu ziren, besteak beste, James Ramsay eta James Beattie, bai Essay on the Nature and Immutability of Truth (Naturari eta egiaren aldaezintasunari buruzko saiakera, 1770) eta ondorengo Elements of Moral Science (1790-1793) lanean ere, non Dido Elizabeth Bell-en gaitasun intelektualaren etsenpluarekin argudiatu eta esklabotza erakundea borrokatu zuen.[48]

Ondorengo pentsalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samuel Stanhope Smith[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samuel Stanhope Smith (1751-1819) Estatu Batuetako ministro prebisterianoa izan zen eta 1787ko Essay on the Causes of Variety of Complexion and Figure in the Human Species saiakeraren egilea. Smithek zioenez, beltzen pigmentazioa peka handi bat besterik ez zen, gorputz osoa estaltzen zuena, klima tropikalek eragindako behazun gehiegikeria baten emaitza.[49]

Georges Cuvier[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georges Cuvier (1769 – 1832) naturalista eta zoologo frantziarraren arraza-ikerketek poligenismo eta arrazakeria zientifikoaren eragina izan zuten. Cuvierrek hiru arraza ezberdin zeudela uste zuen: kaukasoarra (zuriak), mongoliarra (horiak) eta etiopiarra (beltzak). Bakoitza bere garezurraren edertasun edo itsusitasunaren eta zibilizazio kalitatearen arabera kalifikatu zuen. Cuvierrek honakoa idatzi zuen kaukasoarrei buruz: "Arraza zuria, aurpegi obalatua, ile liso eta sudur zuzena dituena, guztiontza Europako pertsonak ederrenak dirudite bere jarduerengatik eta besteak baino handiagoak, trebeagoak, ausartagoak direlako".[50]


Beltzei buruz, Cuvierrek honako hau idatzi zuen:

Arraza beltza... bere gorpuzkera ilunak, ile kizkurrak, burezur konprimatuak eta sudur lauak markatzen dute. Aurpegiko parte baxuen eta ezpain lodien proiekzioa tximinoen tribura hurbiltzen da argi eta garbi: berau osatzen duten hordak beti egon dira barbarotasun betean.[51]

Adam eta Eva kaukasiarrak eta gizateriaren jatorrizko arraza zirela uste zuen. Beste bi arrazak, ostera, lurretik, duela 5.000 urte, norabide ezberdinetan ihes egin zuten iheslarienk sortu zituztela. Bere teorien arabera, biziraun zutenak, guztiz isolatuta eta modu independentean garatu ziren.[52][53]

Cuvierren ikasleetako bat, Friedrich Tiedemann, arrazakeriari erantzun zientifikoa ematen lehenetarikoa izan zen. Munduko eta hainbat tokitako jende beltzen burmuinen kraneometria eta neurketa oinarri hartuta argudiatu zuen Europako pentsamendu orokorrak, beltzek burmuin txikiagoa dutela eta, beraz, intelektualki gutxiago direla ziotenak, ez zutela euskarri zientifikorik eta esploratzaile eta bidaiarien aurreustetan oinarritua zegoela.[54]

Franz Ignaz Pruner[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franz Ignaz Pruner (1808-1882) mediku doktoreak Egiptoko beltzen arraza-egitura ikertu zuen. 1846an idatzitako liburu batean, beltzen odolak egiptoarren izaera moralean eragin negatiboa zuela adierazi zuen. 1861ean beltzei buruzko monografia bat argitaratu zuen. Tximinoekin zuten harremanaren ondorioz, hezurdura beltzaren ezaugarri nagusia prognatismoa dela baieztatu zuen. Halaber, beltzek tximinoen garun oso antzekoak zituztela esaten zuen, eta oinik motzenaren hatz handia zutela, bere ustez tximinoekin asko lotzen dituen ezaugarria.[55]

Arraza-teoriak antropologia fisikoan, 1850–1918[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carl Linneok ezarritako sailkapen zientifikoa ezinbestekoa da giza arrazaren sailkapenaren edozein eskema egiteko. [56] [57]XIX. mendean, teoria soziologiko eta antropologikoen nahasketa bati lotuta, lineal baten eboluzioa (eboluzio sozial klasikoa ere deitua) irudikatu eta Europa mendebaldeko kultura giza eboluzio sozial eta kulturalaren adierazle goren gisa proposatu zuten. Gizarte-maila lerro batekoa izatearen proposamena — primitibotik zibilizaziora, eta nekazaritzatik industrialera — ezaguna bihurtu zen hainbat filosoforen artean, Friedrich Hegel, Immanuel Kant eta Auguste Comte adibidez. Biblia kristaua esklabotza zigortzeko interpretatua izan zen, baina 1820tik 1850era, Estatu Batuetako Hegoaldeko Gerra baino lehen, Rev Richard Furman eta Thomas R. Cobb bezalako idazleek beltzak gainontzekoak baino gutxiago zirela, eta, beraz, esklabotzarako egokiak zirela esateko baliatu zuten.[58]

Charles Darwin

Charles Darwin

Charles Darwinen 1859koEspezieen jatorria liburu esanguratsuak ez zuen gizakiaren jatorria eztabaidatzen. Hautespen naturalaren bidez edo biziaren aldeko borrokan gailendutako arrazei buruzko bere proposamenean, "arraza" terminoa "ugaritasun" hitzarekin parekatu daiteke, eta ez dakar berekin giza arrazen konnotazio modernoa. "Aza arraza ugariak" hizketagai dituen lanean, adibidez, "gure animalia eta etxeko landareetatik heredatu daitezkeen barietateak edo arrazak" aipatzen eta eztabaidatzen ditu.[59]

Zalantzan jar daiteke edozein ezaugarri izenda daitekeen, arrazen arteko ezberdintasuna dena eta konstantea dena... bata bestearekin nahasten dira, eta... ia ezinezkoa da horien arteko ezaugarri argi eta ezberdinak aurkitzea... Litekeena ez denez ugaria eta hutsala, gorputzaren egituran gizakiaren arraza ezberdinen eta adimen-ahalmenen arteko antzekotasun-puntuak (antzeko ohiturei erreferentzia egin gabe) denak bereiz eskuratu izana, ezaugarri horiek zituzten gurasoengandik heredatuak izan behar zuten.[58][60]

Richard Weikarten 2004ko From Darwin to Hitler: Evolutionary Ethics, Eugenics and Racism in Germany liburuan honakoa dio:

Darwinek argi eta garbi uste zuen gizakien biziraupenerako borroka arraza sarraskitzea izango zela. Gizakiaren jatorrian esan zuen, "Etorkizunean, mende gutxi barru, gizakiaren arraza zibilizatuek ziurrenik mundu osoko bestelako arraza basatiak suntsitu eta ordezkatuko dituzte".[61][62][63][64][65]

Talk.origins-en arabera, kreazionisten ohiko testuingurutik kanpo dagoen aipamen bat da [66] eta argudiatzen dute Darwinek "arraza" esaten zuenean "barietateak" esan nahi zuela, ez giza arrazak, aurretik aipatutako aza bezala.[67] Hitzen esanahi xumeaz gain, beraien ustez, Darwinek ez du aditzera ematen 'basa-arrazak' edo 'azpikoak' suntsitu behar zirenik (bere bizitzarekin kontraesan handia litzateke). Bere ustez objektiboa zena baino ez zuen adierazten, europarren inperialismo eta garaiko konkista kolonialen ebidentzian oinarrituta ".[68] Testuinguruari lotuta, hauxe dio pasarteak:

Gizakiaren eta hurbileneko bere aliatuen arteko kate organikoan dagoen banaketa handia, espezie iraungi edo bizidun bakar batek ere batu ezin duena, gizakia beheragoko forma batetik jaisten dela dioen ideiaren aurkako objekzio handi gisa proposatu da, baina objekzio hori ez zaie oso baliotsua irudituko, arrazoi orokorrak tarteko, eboluzioaren printzipio orokorra babesten dutenei. Banaketak seriearen zati guztietan gertatzen dira, batzuk handiak, indartsuak eta definituak, beste batzuk maila ezberdinetan; orangutana da horren adibide bat. Baina bereizketa horiek iraungi diren forma erlazionatuen kopuruan baino ez daude lotuta. Etorkizunean, mendebatzuk barru, gizakiaren arraza zibilizatuek ziurrenik mundu osoko arraza basatiak suntsitu eta ordezkatuko dituzte. Aldi berean, tximino antropomorfoak, Schaaffhausen irakasleak esan bezala, suntsituak izango dira. Gizakiaren eta bere aliatu hurbilenen arteko banaketa handiagoa izango da orduan, gizakiaren artean esku hartuko baitu, estatu zibilizatuago batean, espero dezakegun bezala, nahiz eta kaukasiarra izan, eta babuinoa bezain txikia den tximino bat, gaur egun beltzaren edo australiarraren eta gorilaren artekoa denaren ordez.

El origen del hombre (1871), I. liburukia, VI. kapitulua: "Sobre las afinidades y genealogía del hombre", 200 – 201 orr.

"Garapen intelektualari eta ahalmen moralei buruz antzinako garai zibilizatuetan" kapituluan, Darwinek honako hau adierazi zuen: Europa mendebaldeko nazioek, aurrekari primitiboei gainjartzen direnek eta zibilizazioaren gailurrean daudenek, gutxi zor diote, edo batere ez antzinako greziarren zuzeneko herentziari beren nagusitasuna" .[69]

Giza espezie bakarra proposatzean, Darwinek "arraza zibilizatuak" eta "arraza basatiak" kontrastatu zituen. Bere garaikide askok bezala, Alfred Russel Wallace naturalistak izan ezik, ez zituen "arraza biologikoa" eta "arraza kulturala" bereizi. Are gehiago, esan zuen arraza basatiak desagertzeko arrisku handiagoa zutela kolonialismo europarraren ondorioz, eboluzioaren desegokitasunarengatik baino.[58][70]

Aplikazio ideologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nordizismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madison Grant

Joseph Denikerren arraza-teoriaren ekarpena La Race Nordique (arraza nordikoa) izan zen, arrazaren deskribapen generiko bat, Madison Grant eugenista estatubatuarrak (1865 – 1937) munduko zibilizazioaren arraza-motor zuritzat aurkeztu zuena. Ripleyko hiru arraza europarren eredua hartuz, baina "Teutonica" arrazaren izena gorrotatuta, La Race Nordique "The Nordic race"ra transkribatu zuen, bere arraza-sailkapenaren teorian oinarritua, 1910 eta 1920ko urteetan herrikoia izan zena.

Arraza Biologiaren Institutua eta hango Suediako zuzendaria arraza ikerketan aktiboak ziren. Gainera, hizkunta uralo-altaikoei buruzko ikerketeta askok, Suediako ekialdeko europar populazioa asiarrak azpiko arraza zirela justifikatzeko saiakeraz beteta zeuden, beraz, kolonialismoa, eugenesia eta arraza-higienea justifikatzeko modua ere bazen.

Estatu Batuak: esklabotza justifikatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetan, arrazakeria zientifikoak afrikar beltzen esklabutza justifikatu zuen atlantikoko esklaboen merkataritzaren aurkako oposizio morala baretzeko. Alexander Thomasek eta Samuell Sillenek gizon beltzak soilik esklabutzarako egoki bezala deskribatu zituzten, euren "antolakuntza psikologiko primitiboa" zela argudiatuta.[71]

Samuel Cartwright

1840ko Estatu Batuetako erroldaren arabera, iparraldeko beltz libreek hegoaldeko esklabuek baino buru gaixotasun gehiago zituzten. Erroldaren bidez, beranduago, American Statistical Association elkarteak, John Quincy Adams eta beste batzuk datuak manipulatu zutela jakin zen. Abolizionisten aurkako arma politiko bihurtu zen. Hegoaldeko esklaboek ondorioztatu zuten ihes egiten zuten Beltzek "nahasmendu mentalak" zituztela.[72][73]

Ameriketako Estatu Batuetako gerra zibilaren garaian (1861-65), mestizajeak kaukasiar eta beltzen arteko desberdintasun fisiologiko nabarien azterketak bultzatu zituen. Lehen antropologoek, Josiah Clark Nott, George Robins Gliddon, Robert Knox eta Samuel George Morton kasu, zientifikoki frogatu nahi zuten beltzak espezie zuriaz bestelako giza espezie bat zirela, antzinako Egiptoko agintariak ez zirela afrikarrak, eta arrazen nahasketen ondorengoak (mestizajearen emaitza) ahultasun fisikoa eta antzutasuna pairatuko zutela. Gerra zibilaren ondoren, hegoaldeko medikuek (Konfederazioa) arrazakeria zientifikoari buruzko testuliburuak idatzi zituzten, beltz askeak (aurretik esklaboak zirenak) gizon aske izateko eskaera desegokiaren ondorioz desagertzen ari zirela zioten ikerketetan oinarrituta.

Hegoafrikako arraza-segregazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazakeria zientifikoak garrantzi handia izan zuen Hegoafrikan arraza-bereizkeriaren ezarpenean. Hegoafrikan, 1904an The essential Kafir argitaratu zuen Dudly Kidd bezalako zientzialari zuriek "Afrikako adimena ulertzea" bilatu zuten. Horien ustez Hegoafrikako zurien eta beltzen arteko desberdintasun kulturalak garunaren desberdintasun psikologikoen ondorio izan zitezkeen. Afrikarrak "ume handiegiak" zirela iradoki beharrean, esploratzaile zuriak bezala, Kiddek afrikarrak "mendekuz hazi" zirela uste zuen. Afrikarrak "halabeharrez eskasak", baina era berean "oso trebeak" zirela esan zuen.[74]

Carnegie Commission on the Poor White Problem in South Africa ikerketa funtsezkoa izan zen Hegoafrikako segragazio arrakala ezartzeko.

Arrazakeria zientifikoa Hegoafrikan arrazakeria instituzionala justifikatu eta babesteko oso garrantzitsua izan zen arren, Hegoafrikan ez zen Europan eta Estatu Batuetan bezain garrantzitsua izan. Hori, neurri batean, "Zuri pobreen arazoa" ri zor zaio, nagusitasun zuriari buruzko zalantza handiak sortu zituelako.[74] Horrela, arrazakeriaren justifikazio zientifikoak ez ziren baliagarriak izan Hegoafrikan.[74]

Eugenesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus: Eugenesia

Stephen Jay Gouldek Madison Granten The Passing of the Great Race (1916) liburua "AEBetako arrazakeria zientifikoaren forma eraginkorrena" bezala deskribatu zuen. Hogeiko hamarkadatik hogeita hamarreko hamarkadara arte, Alemaniako arraza garbitasun mugimenduak Granten teoria eskandinaviarra onartu zuen. Alfred Ploetzek (1860 – 1940) Rassenhygiene terminoa sortu zuen Bases de la higiene racial (1895) lanean, eta Arraza Higienerako Alemaniako Elkartea sortu zuen 1905ean. Mugimenduak hazkuntza selektiboa, derrigorrezko esterilizazioa eta eugenesia bidezko osasun publikoaren jarraipen zorrotza bultzatzen zituen.

Arraza higienea, historikoki, osasun publikoaren nozio tradizionalekin lotua zegoen, baina Michel Foucault filosofo eta historialariak estatu arrazakeria deitu zuen. 1869an, Francis Galtonek (1822 – 1911) bere lehen neurri sozialak proposatu zituen ezaugarri biologikoak zaintzeko edo hobetzeko, eta geroago "eugenesia" terminoa sortu zuen. Galton, estadistikoa zen, eta giza ezberdintasunak eta adimenaren herentzia metodo estatistikoekin aztertzen lehena izan zen. Galdetegi eta inkestak baliatu zituen lan genealogiko eta biografikoetarako eta azterketa antropometrikoetarako behar zituen populazio-taldeen informazioa lortzeko. Galtonek psikometria ere sortu zuen, ahalmen mentalak neurtzen dituen zientzia, eta psikologia diferentziala, pertsonen arteko ezaugarri komunen ordez, desberdintasun psikologikoetan oinarritutako psikologia adar bat.

Arrazakeria zientifikoa bezala, eugenesiaren ospea hazi egin zen XX. mendearen hasieran, eta bi ideia horiek eragina izan zuten nazien arraza-politiketan eta eugenesian. 1901ean, Karl Pearsonek (1857-1936) eta Walter F. R. Weldonek (1860-1906) Biometrika aldizkari zientifikoa sortu zuten, herentziaren biometria eta analisi estatistikoak sustatzeko. Charles Davenportek (1866 – 1944) aldizkarian parte hartu zuen. Race Crossing in Jamaikan (1929), argudio estatistikoak eman zituen mestizajeak degradazio biologiko eta kulturalera eramaten zuela esateko. Davenport Alemania nazira atxikituta zegoen Bigarren Mundu Gerran. 1939an, Otto Recherentzat (1879 – 1966) festschriftari egindako ekarpen bat idatzi zuen, Alemania ekialdeko "beheragoko" populazioak desagerrarazteko planean figura garrantzitsua bihurtu zena.[75]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sánchez Arteaga, Juan Manuel. (2007). «La racionalidad delirante: el racismo científico en la segunda mitad del siglo XIX» Revista de la Asociación Española de Neuropsiquiatría 27 (2) doi:10.4321/s0211-57352007000200011. ISSN 0211-5735. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  2. Smith, Roger. (2004). «Theodore M. Porter and Dorothy Ross (Eds.).The Cambridge History of Science: Volume 7: The Modern Social Sciences. Cambridge: Cambridge University Press, 2003. 762 pp. $125.00 (cloth). ISBN 0-521-59442-1.» Journal of the History of the Behavioral Sciences 40 (3): 337–339. doi:10.1002/jhbs.20033. ISSN 0022-5061. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  3. a b Gould, Stephen Jay. (1981). The mismeasure of man. (1st ed. argitaraldia) ISBN 0-393-01489-4. PMC 7574615. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  4. a b De San Luis, Revista de El Colegio. (2018-11-07). «Primera época - Año VI, Número 18, septiembre-diciembre de 2004» Revista de El Colegio de San Luis 6 (18): 297. doi:10.21696/rcsl61820041080. ISSN 2007-8846. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  5. Cavalli-Sforza, L. L.. (2000). Genes, peoples, and languages. (1st ed. argitaraldia) North Point Press ISBN 0-86547-529-6. PMC 39379699. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  6. Fuentes, Agustín. (2012-06-12). Race, Monogamy, and Other Lies They Told You. University of California Press ISBN 978-0-520-95167-9. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  7. Ruse, Michael. (2016-11-03). «Race and Class» Darwinism as Religion (Oxford University Press): 128–147. ISBN 978-0-19-024102-5. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  8. «Race and Ancestry: Operationalizing Populations in Human Genetic Variation Studies» What's the Use of Race? (The MIT Press) 2010 ISBN 978-0-262-26601-7. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  9. «Figure 3. The relationship between genetic and geographic distance.» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  10. Bryc, Katarzyna; Durand, Eric Y.; Macpherson, J. Michael; Reich, David; Mountain, Joanna L.. (2014-09-18). «The genetic ancestry of African, Latino, and European Americans across the United States» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  11. Rosenthal, Eric T.. (2008-04-10). «More Changes to SPORE Program as Transparency Grows Murkier» Oncology Times 30 (7): 35–36. doi:10.1097/01.cot.0000317234.32197.3b. ISSN 0276-2234. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  12. Little, Michael A.. (2014). «American Association of Physical Anthropologists (AAPA)» Encyclopedia of Global Archaeology (Springer New York): 182–184. ISBN 978-1-4419-0426-3. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  13. Losos, Jonathan B., ed. (2016-07-26). How Evolution Shapes Our Lives: Essays on Biology and Society. Princeton University Press doi:10.2307/j.ctv7h0s6j.26. ISBN 978-1-4008-8138-3. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  14. «Ideology and the Consolidation of Racial Prejudice in “Scientific” Racism» African Images : Racism and the End of Anthropology (Bloomsbury Academic) ISBN 978-1-85973-196-3. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  15. Sánchez Arteaga, Juan Manuel. (2007). «La racionalidad delirante: el racismo científico en la segunda mitad del siglo XIX» Revista de la Asociación Española de Neuropsiquiatría 27 (2) doi:10.4321/s0211-57352007000200011. ISSN 0211-5735. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  16. Sánchez Arteaga, Juan Manuel. (2007). «La racionalidad delirante: el racismo científico en la segunda mitad del siglo XIX» Revista de la Asociación Española de Neuropsiquiatría 27 (2) doi:10.4321/s0211-57352007000200011. ISSN 0211-5735. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  17. The race question. .
  18. Genoves, S.. (1961-12-08). «Racism and "The Mankind Quarterly"» Science 134 (3493): 1928–1932. doi:10.1126/science.134.3493.1928. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  19. Arteaga, Juan Manuel Sánchez; El-Hani, Charbel N.. (2011-08-24). «Othering Processes and STS Curricula: From Nineteenth Century Scientific Discourse on Interracial Competition and Racial Extinction to Othering in Biomedical Technosciences» Science & Education 21 (5): 607–629. doi:10.1007/s11191-011-9384-x. ISSN 0926-7220. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  20. H., Tucker, William. (2007). The Funding of Scientific Racism : Wickliffe Draper and the Pioneer Fund.. Univ of Illinois Pr ISBN 978-0-252-07463-9. PMC 148704865. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  21. .
  22. , 356 or..
  23. Harper, Steven C.. (2019-08-22). «The Golden Age of That First Great Revelation» First Vision (Oxford University Press): 141–158. ISBN 978-0-19-932947-2. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  24. Thompson, Alvin O.. (2015-02-24). The Haunting Past: Politics, Economics and Race in Caribbean Life. doi:10.4324/9781315699653. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  25. , 83 or..
  26. a b Boyle, Jen E.. (2017-03-02). Anamorphosis in Early Modern Literature. Routledge ISBN 978-1-315-26259-8. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  27. Boyle, Robert. (1999-01-01). «Experiments touching Colours» The Works of Robert Boyle, Vol. 4: Colours and Cold, 1664–5 (Oxford University Press) ISBN 978-1-138-76471-2. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  28. Palmeri, Frank, ed. (2020-07-09). Humans and Other Animals in Eighteenth-Century British Culture. Routledge ISBN 978-1-315-25289-6. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  29. Taguieff, Pierre-André. (1988). «Les métamorphoses du racisme» Hommes et Migrations 1114 (1): 114–129. doi:10.3406/homig.1988.1204. ISSN 1142-852X. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  30. Howells, Robin. (2008-10-01). «Processing Voltaire's Amabed» Journal for Eighteenth-Century Studies 10 (2): 152–162. doi:10.1111/j.1754-0208.1987.tb00012.x. ISSN 1754-0194. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  31. McBride, R.. (2001-07-01). «Voltaire: The Complete Works of Voltaire. Volume 9. 1732-1733. Edited by Haydn Mason. Oxford, Voltaire Foundation, 1999. 531 pp. Hb  95.00.» French Studies 55 (3): 392–392. doi:10.1093/fs/55.3.392. ISSN 0016-1128. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  32. Mehler, Barry. (2006-07). «Race, Racism and Science: Social Impact and Interaction» History: Reviews of New Books 34 (4): 133–133. doi:10.1080/03612759.2006.10526967. ISSN 0361-2759. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  33. «PM 7/121 (1)‘CandidatusLiberibacter africanus’,‘CandidatusLiberibacter americanus’ and‘CandidatusLiberibacter asiaticus’» EPPO Bulletin 44 (3): 376–389. 2014-12 doi:10.1111/epp.12161. ISSN 0250-8052. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  34. «Flying after Linnaeus: Diptera Names since Systema Naturae (1758)» Systema Naturae 250 - The Linnaean Ark (CRC Press): 91–98. 2010-02-26 ISBN 978-0-429-09291-6. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  35. Banton, Michael. (1979). «The Idea of Race and the Concept of Race» Race, Education and Identity (Macmillan Education UK): 15–30. ISBN 978-0-333-24535-4. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  36. «Flying after Linnaeus: Diptera Names since Systema Naturae (1758)» Systema Naturae 250 - The Linnaean Ark (CRC Press): 91–98. 2010-02-26 ISBN 978-0-429-09291-6. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  37. van Schooten, Frans. (1657). «De rectis lineis, quæ in plano ex motu implicato describuntur» Exercitationum Mathematicarum (Elsevier): 303–309. ISBN 978-1-4933-0404-2. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  38. Pilis, Karol; Miarczyński, Damian; Pilis, Anna; Stec, Krzysztof; Letkiewicz, Sławomir; Pilis, Wiesław. (2017-06-30). «Soccer players' injuries at Different Levels of the sport» HIGHER SCHOOL’S PULSE 11 (2): 10–16. doi:10.5604/01.3001.0010.1583. ISSN 2080-2021. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  39. Severus, Cornelius. (1993-03-04). «Cornelius Severus» The Fragmentary Latin Poets (Oxford University Press): 320–320. ISBN 978-0-19-926579-4. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  40. «Sinus Niger» Brill’s New Pauly (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  41. Green, Karen. (2015-02-27). «Frege on Existence and Non-existence» Theoria 81 (4): 293–310. doi:10.1111/theo.12066. ISSN 0040-5825. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  42. Sacks, Michael H.. (1982-04). «THE MISMEASURE OF MAN—Stephen Jay Gould; Norton, New York, 1981, 352 pages, $14.95» Psychiatric Services 33 (4): 314–315. doi:10.1176/ps.33.4.314. ISSN 1075-2730. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  43. Hastings, Rachel N.. (2015). «Western Genders, African Bodies» Radical Philosophy Review 18 (1): 93–114. doi:10.5840/radphilrev201531033. ISSN 1388-4441. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  44. Kennedy, J.B.. (2014-12-18). Space, Time and Einstein. doi:10.4324/9781315710600. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  45. GREEN, LONGMANS. (1897-11). «LONDON: SOLD AT TILE SOCIETY'S APARTMENTS, BURLINGTON HOUSE, PICCADILLY» Journal of the Linnean Society of London, Botany 33 (229): 155–155. doi:10.1111/j.1095-8339.1897.tb00658.x. ISSN 0368-2927. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  46. Barker, Nicolas; Sutcliffe, Peter; Hill, Mary; Cochran, Wendell; Rice, Stanley; Rice, Stanley. (1978-06). «Book Publishing» Communication Booknotes 9 (10): 154–155. doi:10.1080/10948007809488950. ISSN 0748-657X. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  47. Hume, David. (2011). Ensayos morales, políticos y literarios. Trotta ISBN 978-84-9879-169-3. PMC 732339258. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  48. «Four Merchants and Philosophers in 1783» The Business of Abolishing the British Slave Trade, 1783-1807 (Routledge): 13–33. 2013-11-12 ISBN 978-1-315-81021-8. (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
  49. Mair, Lucy; Harris, Marvin. (1969-03). «The Rise of Anthropological Theory: A History of Theories of Culture.» Man 4 (1): 144. doi:10.2307/2799288. ISSN 0025-1496. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  50. Cuvier, Georges. (1798). Tableau élémentaire de l'histoire naturelle des animaux.. Baudouin, an 6 (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  51. Cuvier, Georges; Griffith, Edward. «EXTERIOR OF FISHES» The Animal Kingdom (Cambridge University Press): 47–50. ISBN 978-1-139-22700-1. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  52. Mehler, Barry. (2006-07). «Race, Racism and Science: Social Impact and Interaction» History: Reviews of New Books 34 (4): 133–133. doi:10.1080/03612759.2006.10526967. ISSN 0361-2759. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  53. Kidd, Colin. (2006). The Forging of Races. Cambridge University Press ISBN 978-0-511-81785-4. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  54. «XXIII. On the brain of the negro, compared with that of the European and the orang-outang» Philosophical Transactions of the Royal Society of London 126: 497–527. 1836-12-31 doi:10.1098/rstl.1836.0025. ISSN 0261-0523. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  55. Jahoda, Gustav. (2018-10-03). Images of Savages. doi:10.4324/9781315787909. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  56. Sánchez Arteaga, Juan Manuel. (2007). «La racionalidad delirante: el racismo científico en la segunda mitad del siglo XIX» Revista de la Asociación Española de Neuropsiquiatría 27 (2) doi:10.4321/s0211-57352007000200011. ISSN 0211-5735. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  57. D'Atri, Andrea Marina. (2020-09-21). «Sobre la literaturización de las ciencias sociales o cómo las teorías se convierten en débiles. Una crítica a los estudios culturales» Anuario (Facultad de Ciencias Humanas, Universidad Nacional de La Pampa) 16 (16): 48–60. doi:10.19137/an1604. ISSN 2314-3983. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  58. a b c Cremona, Florencia. (2020-06-04). «Ensayo general de mis sentimientos» Question/Cuestión 1 (junio): e399. doi:10.24215/16696581e399. ISSN 1669-6581. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  59. Burkhardt, Frederick, ed. «1859» Origins (Cambridge University Press): 212–225. ISBN 978-0-511-72205-9. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  60. Darwin, Charles. (1875). The descent of man : and selection in relation to sex / by Charles Darwin.. D. Appleton and Company, (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  61. Weikart, Richard. (2004). «Conclusion» From Darwin to Hitler (Palgrave Macmillan US): 229–233. ISBN 978-1-4039-7201-9. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  62. Weikart, Richard. (2004). «Conclusion» From Darwin to Hitler (Palgrave Macmillan US): 229–233. ISBN 978-1-4039-7201-9. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  63. Weikart, Richard. (2013). «The Role of Darwinism in Nazi Racial Thought» German Studies Review 36 (3): 537–556. doi:10.1353/gsr.2013.0106. ISSN 2164-8646. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  64. «LEY 3/2020, DE 18 DE SEPTIEMBRE, DE MEDIDAS PROCESALES Y ORGANIZATIVAS PARA HACER FRENTE AL COVID-19 EN EL ÁMBITO DE LA ADMINISTRACIÓN DE JUSTICIA (parcial)» Esquemas Proceso contencioso-administrativo. Ley 29/1998, de 13 de julio, reguladora de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa (incorpora la reforma operada por Ley 3/2020, de 18 de septiembre, de medidas procesales y organizativas para hacer frente al COVID-19 en el ámbito de la Administración de Justicia) (Dykinson): 179–188. 2020-12-01 ISBN 978-84-1377-182-3. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  65. Korstanje, Maximiliano. (2009-05). «Comprender el 11 de Septiembre. ¿Y su impacto en el turismo?» Gazeta de Antropología doi:10.30827/digibug.6861. ISSN 0214-7564. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  66. EDI. Message. Quote message (QUOTES). BSI British Standards (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  67. Clery, D.. (2008-09-26). «SCIENCE EDUCATION: Misjudged Talk Opens Creationist Rift at Royal Society» Science 321 (5897): 1752–1753. doi:10.1126/science.321.5897.1752. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  68. Imhof, Peter. (2002). «„Die Quote im Kopf“» Talk auf allen Kanälen (VS Verlag für Sozialwissenschaften): 261–269. ISBN 978-3-531-13709-4. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  69. Darwin, Charles. (1874). The descent of man, and selection in relation to sex. By Charles Darwin.. A.L. Burt, (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  70. EDI. Message. Quote message (QUOTES). BSI British Standards (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  71. Slater, Eliot. (1972-08). «Racism and Psychiatry. By Alexander Thomas and Samuel Sillen. New York, Brunner/Mazel. Pp. xvi + 176. Price $7.50.» British Journal of Psychiatry 121 (561): 221–222. doi:10.1192/bjp.121.2.221-a. ISSN 0007-1250. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  72. Gibbons, Luke; Higgins, Michael D.. (1994). «The Circa Interview: Michael D. Higgins T.D.: Ministering Art» Circa (70): 32. doi:10.2307/25562735. ISSN 0263-9475. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  73. Dudley, Paul; Thornton, John Wingate. (1857). English definitions of Indian terms. Published for the Society (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  74. a b c Dubow, Saul. (1995). Scientific racism in modern South Africa. Cambridge University Press ISBN 0-521-47343-8. PMC 30892857. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  75. «Stefan Kühl. <italic>The Nazi Connection: Eugenics, American Racism, and German National Socialism</italic>. New York: Oxford University Press. 1994. Pp. xviii, 166. $22.00» The American Historical Review 1995-10 doi:10.1086/ahr/100.4.1236. ISSN 1937-5239. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).