Lankide:EliEider/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
EliEider/Proba orria
Deskribapena
Identifikatzaileak
Kondromalaziaren mailak

Kondromalazia kartilagoaren higadura eta biguntze gisa ezagutzen den patologia da. Ohikoena, kirolari gazteetan ematea da; baina, belauneko artritisia duten helduek pairatzea ere askotan gertatzen da[1].[2]

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintoma nagusia belauneko mina da. Mina handitu egiten da denbora luzez eserita edo zutik gaudenean, baita belaunean presioa eragiten duten kirolak egitean edota eskailerak igo eta jaistean. Gerta daiteke, belaunaren tolespen eta hedapen mugimenduetan hezurren karraska nabaritzea. Mina areagotzearen arrazoia belauna zapaltzen duten ekintzak burutzea da.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errotula, normalean, belauneko giltzaduraren gainean kokatzen da. Belauna tolestuta dagoenean, mugimenduak errotularen atzeko aldea izterrezuraren gainean irristatzea eragiten du. Lotailuek , errotula erdiratuta mantentzen dute izterrezurraren aurka. Hauetako edozein osagai ondo mugitzen ez denean, belauna izterrezurraren aurka igurtzea eragiten du; kartilagoaren higadura gertatzen da, eta, beraz, kondromalazia sortuko da.

Patologia hau arrazoi ezberdinengatik paira daiteke:

  • Giltzaduraren higadura izan ohi da eragile nagusia.
  • Sortzetiko malformazioak eragindako parekatze eza.
  • Iskiotibialen eta koadrizepsen ahultasuna.
  • Desoreka muskularra
  • Estres errepikakorra belaunetako giltzaduretan; adibidez, korri egitea, eskiatzea edo salto egitea.
  • Kolpe edo trauma zuzen bat errotulan.

Arrisku faktore nagusiak:

  • Adina: nerabe eta heldu gazteek gaixotasun hau pairatzeko arrisku handiagoa dute. Garapenean zehar, muskulu eta hezurrak azkar garatzen dira, honek desoreka muskularrak eragin ditzake epe laburrean.
  • Generoa: emakumezkoek gizonezkoek baino arrisku handiagoa dute, normalean gizonezkoek baino masa muskular gutxiago dutelako. Honek belaunaren posizio anormal bat eragin dezake; errotularen goi-alboaldeko presio bat eraginez, adibidez.
  • Oin laua: oin laua izatearen ondorioz, belauneko giltzaduretan presio gehiago egin daiteke.
  • Aurretiazko lesioak: luxazioak, kondromalazia garatzeko arriskua handitu dezake.
  • Aktibitate tasa garrantzitsua: belaunaren gainean presio handia eragiten duen aktibitate tasa handia bada edo ariketa fisiko asko egiten bada, belauneko arazoak izateko arriskua handitu dezake. Hau kontuan hartuta, kirola egitea onuragarria dela ondoriozta daiteke, betiere modu kontrolatu batean landuz gero.
  • Artritisa: kondromalazia, artritisaren sintoma bat izan daiteke. Hanturak, errotulak zuzenki funtzionatzea eragin dezake.
  • Ibilera: lurra zapaltzeko moduak edota txikitatik izan dugun ibiltzeko moduak eragin handia izan dezake kondromalaziaren garapenean.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuak, belauna aztertuko du hazitako edo sentsibilizaturiko edozein azaleraren bila. Horretaz gain, ea errotula femurrarekiko parekatua dagoen aztertuko du. Parekatua ez egotea, kondromalaziaren adierazlea izan daiteke. Bestalde, medikuak hedatuta dagoen errotularen gainean erresistentziazko presioa jarri dezake errotularen sentsibilitatea edo kondromalaziaren larritasuna zehazteko. Hortik aurrera, medikuak ondorengo edozein proba eskatu dezake diagnostikoari eta ebaluazioari laguntzeko:

  • Erradiografia: edozein hezur lesio, desalineazio seinaleak edo artritisa.
  • Erresonantzia magnetiko bidezko irudiak (ingelesez, MRI): kartilagoaren desgastea ikusteko.
  • Azterketa artroskopikoa: endoskopio eta belaunean intsertatutako kamara baten bidezko prozesua da.

Mailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau maila bereizten dira larritasuna kontuan harturik. Sailkapen honetan lehenengo maila izango litzakete larritasun gutxienekoa

  1. Maila: Errotularen kartilagoa biguntzen da.
  2. Maila: Maila honetan, errotularen kartilagoa biguntzen eta zimurtzen da giltzadura aurpegian. Honek, normalean ehunaren higaduraren hasiera adierazten du.
  3. Maila: Kartilagoa meheago bilakatzen da ehunean kaltea eraginez.
  4. Maila: Mailarik larriena da. Kartilagoan kalte handia gertatzen da. Hezurra agerian geratzen da, errotula hautsi daitekeelarik.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamenduaren helburua, errotularen eta giltzaduraren gaineko presioa murriztea da. Atsedenaldia, oreka eta giltzaduran izotza jartzea izango lirateke tratamenduaren lehen intentzioak. Medikuak, tratamendu antiinflamatorioa eman dezake, hala nola, ibuprofenoa. Honen helburua giltzaduraren inguruko hantura gutxitzea da. Hanturak, sentsibilitateak eta minak jarraituz gero, ondorengo tratamendu hauekin saiatu daiteke:

Fisioterapia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuadrizepsak, iskiotibialak, aduktoreak eta abduktoreak sendotzean fokatzen da, indar eta oreka muskularra hobetzeko. Oreka muskularrak belaunaren lerrokapen ezegokia aurreikusten laguntzen du. Honen harira, errehabilitazioa ere aipa daiteke. Honen helburua giltzadura lerrokatua egotea da eta horretarako ezinbestekoa da ikerkuntza biomekanikoa. Ikerketa hauek, giltzadurak lerrokatu daitezkeen ala ez adierazten du. Konpontzea posible den kasutan, plantilak erabiltzea irtenbide egokia izango litzateke.

Kirola egitea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolei dagokienez, esan ohi da balaztadak, biraketak edota abiada bortitzak eskatzen dituzten kirolek, hala nola, saskibaloiak, eragin handiagoa dutela txirrindularitzak edota igeriketak baino. Bestalde, esan ohi da, kirol motak baino gehiago, kirola egiteko ordu kopuruak determinatzen duela patologia, hots, astean hiru edo zazpi aldiz entrenatzeak eragin ezberdina izango duela. Era berean, ezaugarri garrantzitsu bat kirola egiteko eremua izango litzateke. Alde batetik, belarrezko zelaia bereiz daiteke eta bestetik, lurra. Lurzorua garrantzi handikoa da, belaunak zapaltzerakoan jasaten den kolpea xurgatzen duelako.


Infiltrazioa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartilagoa birsortzen ez dela esan ohi da. Honen arrazoia, kartilagoko zelulek mugatutako autokonponketa edo autoerreparazioa edukitzea da. Gaur egun, badira ikerketa batzuk kondrozitoak ezartzean zentratu direnak. Ikertzaileen arabera, zelula hauek mindutako eremua erreparatzeko gai dira. Azido hialuronikoaren edo plaketa kontzentrazio altuko plasmaren infiltrazioak eraginkorrak izan daitezke patologia honetan. Azido hialuronikoa labaingarri bat da. Uste da, honi esker haustura txikiagoa dela. Ez du sendatzen, baina sintomak arintzen ditu. Infiltrazio hauek beste tratamenduen osagarriak izan daitezke. Berdina gertatuko da plaketa kontzentrazio altuko plasmaren infiltrazioekin. Ez dute kartilagoa birsortuko baina ehunaren orbainketan lagunduko du. Beste aukera bat kolagenoa infiltratzea da. Kolagenoak infiltratua izan behar du, ahotik sartua bada ez du ezertarako balio.


Ebakuntza artroskopikoa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beharrezkoa izan daiteke giltzadura aztertzeko eta belaunaren lerrokapen desegokia dagoen zehazteko. Esku-hartze honetan kamara bat sartzen da giltzaduran mikroinzisio baten bidez. Ohiko esku-hartze bat alboko aldea askatzea da. Honetan, alboko lotailuak mozten dira tentsioa arintzeko eta mugimendu gehiago ahalbidetzeko

Beste soluzio kirurgikoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errotularen atzeko zatia leuntzea edo izterreko muskuluaren lotunea mugitzea izan daiteke. Dena den, kondromalazia duten pertsona askok inoiz ez dute tratamendurik jasotzen.

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondromalazia arriskua gutxitzeko ondorengo aholkuak jarraitzeak lagundu dezake:

  • Errotularen gaineko estres errepikakorra saihestu. Belaunikatuta luzaroan egon ezkero, belaunetakoak erabili.
  • Oreka muskular bat sortu koadrizepsak, iskiotibialak, aduktoreak eta abduktoreak indartuz.
  • Oinetako txantiloiak erabili oin lauak zuzentzeko arkua handituz. Honek, belaunean presioa gutxitu dezake eta errotula berriro lerrokatu dezake.
  • Pisu osasuntsu bat mantentzeak ere belaunean eta beste giltzaduretan presioa gutxitu dezake.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Condromalacia rotuliana: todo sobre la lesión por 'desgaste' de la rodilla» Salud más deporte. Expertos en medicina deportiva y deporte saludable 2018-06-26 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  2. (Gaztelaniaz) admin. Condromalacia rotuliana | El Blog del Hospital de Molina. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).