Wikipedia, Entziklopedia askea

Enaragoiko/Proba orria

Txantxiku arrunta Iberia apo pintatua eta Hegoaldeko apo pintatuaren familiako apo bat da. Anfibioen multzokoa da. Anfibioak  uretan eta uretatik kanpo bizi daitezkeen animaliak dira; horregatik, euskaraz urlehortarrak ere deitzen zaie.

Txantxikuaren kasuan, nagusiki urlehortarra dela esango genuke, ugalketa garaian besterik ez delako uretara hurbiltzen. Tamaina txikia eta azal pikortsua du, hau da, bere azala ez da leuna. Europa mendebaldean eta Maroko iparraldean aurki daiteke edozein inguruneetan.

Alytes obstetricans

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantxiku arrunta anfibio txiki bat da, 4,2-4,6cm neurtzen ditu.

Sortu berri diren zapaburuek 14-17mm-ko luzera izan ohi dute. Hilabete batzuk pasata 40-80mm izatera iritsi daitezke. Baina baldintza klimatikoek txantxikuen garapena luzatu dezakete.

Arren kantua erraz identifikatzen da. Zapaburuak identifikatzea erraza da, izaten duten tamaina handia delako. Ezkutuko teknika erabiltzen dute, zizare, intsektu, araknido eta tamaina txikiko bestelako ornogabeak (bizkarezurrik ez duen animalia) ehizatzeko.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrautza ==> Zapaburua ==> Apoa/Igela

Ugalketa garaia martxotik urrira bitartean izaten da.

   Ba al dakizu   

-Ugalketa garaian ia egunero entzuten da txantxikuaren kantua.

-Ba al zenekien Oñatiarrei Txantxiku arrunta deitzen zaiela batzuetan?

Zapaburuen garapena 2-3 hilabetekoa izan ohi da.

Arrautz barruko enbrioien iraupena tenperaturaren araberakoa da, eta 24-44 egunez luza daiteke. Arrak, enbrioiak arrautzatik atera aurretik uretan askatzen ditu.

Txantxiku arrunta eta bere arrautzak
Map

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa mendebaldean eta Maroko iparraldean aurkitu daitezke. Leku epeletan eta ur gezetan bizi dira.

Euskal Herriaren kasuan, klima hezea aurkitu dezakegunez, lurralde osoan aurkitu daitekeela esan daiteke, Nafarroako hegoaldean izan ezik.

Nola bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gauez ibiltzen da, eta egunean zehar harrien azpian gordetzen da edo koba txikiak egiten ditu lurrean.

Txantxiku arrunta, babestutako espezie bat da gaur egun, desagertzeko arriskuan dagoelako. Medialdean arrantzarako ezarritako arrainek kalte egiten dieta, baita giza jarduerek ere, beraien habitata/bizilekua suntsitzen dute eta.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ugalketa garaian ia egunero entzuten da txantxikuaren kantua.
  • Babes modura pozoina erabiltzen du.
  • Txantxikuak ez ditu arrautzak uretan uzten, hanketan itsatsita eramaten ditu.
  • 20-100 arrautza izan ditzazke ernalketa batean.
  • Pirinioetan, 2.400 m-tan kokatutako ibai batean aurkitutako zapaburuen adina 20 urtekoa zela frogatu da!


      Entzun!