Lankide:Erana1/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Alfabetatze metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metodo tradizionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guillaumek[1] bi metodo banatu zituen: sintetikoa eta analitikoa. Guillaumeren sailkapenak kontzeptuak argitzeko baliagarria izateaz gain, historikoki, alfabeto grafematikoak sortu zirenetik, metodoek izan duten bilakaerara egokitzen da.

Metodo sintetikoak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Alfabetikoa edo letraz letrakoa

Letretan edo grafemetan oinarritzen da. Metodo honetan, letraz letra ikasten da alfabetoa. Gero letrak konbinatzen dira, silaba posibleak ikasteko, eta, azkenik, hitzak ikasten dira. Beraz, metodo alfabetikoak letren izena irakasten du, eta ez soinuak, hau da, ele, eme, ese, jota, pe eta abar irakurtzen irakasten du, eta horregatik, ez da loturarik egiten hitzeko letren eta soinuen artean.

Braslavskyk aipatzen du,[2] metodo alfabetikoa ez dela egiazki alfabetatze metodo bat. Letrak alfabetoak ezarritako ordenaren arabera irakasteko bat-bateko prozedura bat besterik ez da. Alfabetatzen irakasteko saiakerak izan zirela, eta horien emaitza protometodo bat besterik ez zela izan, baina ez zuten inolako loturarik izan haurraren behar psikologikoekin, ezta didaktikako beste ezein baldintzarekin ere.

2. Fonetikoa

Fonemetan oinarritzen da. Metodo honetan, lehenengo, bokalak konbinatzen dira, adibidez: ai, ie, ua, aio, aia, aie; gero konbinazioak kontsonante batekin irakasten ziren, adibidez: li, lu, lui, ali, ala, lila, etab. Horrela, hitzak, esaldiak eta perpausak konbinatzen dira.

Metodo honek alde onak baditu ere, hainbat kritika izan ditu: kontsonante isolatuen ahoskera, zailtasunak hizkuntza bakoitzean aplikatzeko orduan,...

Metodo analitikoak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Globala

Metodo hau natural eta ideobisual bezala ere ezagutzen da. Esaldiaren edo hitzaren irakurketatik abiatzen dira, eta batzuetan haren elementuak, silaba edo letrak ezagutzera iristen dira. Metodo honek proposatzen du ikaslea bere kabuz iristen dela ikaskuntzara, alfabetatzaileak edo irakasleak analisia zuzendu gabe.

Metodo honen alde onen artean, honakoak azpimarratu izan dira: metodoaren ikuspegi globala, ikusmen-pertzepzioaren garrantzia eta irakurketa globalean inplikatutako prozesuaren izaera naturala, besteak beste.

Metodo modernoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza integrala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntzaren eta psikologia kognitiboaren arloan egin diren ikerketei esker, asko aurreratu da alfabetizazioaren eremuan. Horrela, garapen handia izan da teorietan, metodoen berrikuspenetan eta irakaskuntza proposamenetan. Joera horrekin lotuta, Emilia Ferrreiro eta Ana Teberoskyren ekarpenak nabarmendu behar dira. 80ko hamarkadan hizkuntza totala edo hizkuntza integrala bezala ezagutzen den proposamen-ildo bat hasi zuten eta.[3] Ezaugarri hauek dituzte:

- Haurra subjektu aktibotzat daukate

- Aurretiko jakintzak abiapuntu gisa hartze dituzte

- Ezagutzaren ikusketa eraikitzailean oinarritzen dira

- Irakurketa ez da letrak deszifratzea

- Idazmena zentzumenen eraikuntza da

- Diseinua esperimentala da

- Ikerketa psikologikoetatik sortzen da

- Irakurketa-idazketa etapak haurraren hipotesien arabera sailkatzen dituzte: silaba aurrekoa, silabikoa eta alfabetikoa.

Alfabetizazio digitala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknologia digitala erabiliz informazioa aurkitu, aztertu, antolatu, ulertu eta ebaluatzeko trebetasuna da. Alfabetizazio digitala IKTekin jarduteko behar diren gaitasunekin lotuta dago. Alfabetatutako pertsonek modu eraginkorragoan komunikatu eta lan egin dezakete, batez ere ezagutza eta trebetasun berberak dituztenekin. Gainera, hizkuntza ulertzeko eta ingurune digitaletan hedatzen diren komunikazio-prozesuak eraiki ahal izateko gaitasunak dituzte.

  1. Guillaume, James. (1911). «Lecture» Nouveau dictionnaire de pédagogie et d’instruction primaire. .
  2. a b c Braslavski, Berta. (2014). La querella de los métodos en la enseñanza en la lectura. http://biblioteca.clacso.edu.ar/Argentina/unipe/20200415060701/La-querella-de-los-metodos-en-la-ensenanza.pdf. UNIPE: Editorial unibersitaria..
  3. Los hijos del analfabetismo : propuestas para la alfabetización escolar en América Latina. (1. ed. argitaraldia) Siglo Veintiuno Editores 1989 ISBN 968-23-1529-8. PMC 30978311. (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).