Lankide:Gabrivallejo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Margolan honetan Van Gogh-en logela ikus dezakegu, konkretuki, Arlésen, (Bocas del Rondano), Frantzian zuen Etxe Horiko logela. Van Gogh-ek berarentzat izan zuen lehen logela zen. Etxe horretan urte bat eman zuen 1888tik 1889ra, eta Paul Gauguin etxe horretara heldu baino lehen margoztu zuen.

Eskuineko aldean zegoen atea goiko solairura igotzeko eskaileretara ematen zuen eta ezkerreko ate batek, Gauguinentzat egindako gonbidatuen logelara. Logela honetan, aurreko horman leiho bat zegoen, eta honen azpian mahai txiki bat. Leiho honetatik La Place Lamartine parkea ikusten zen eta honen lorategi publikoak. Logela honen forma ez zen laukizuzena baizik eta trapezoidala, eta egurrez eginda dagoela dirudi. Ez ditu objektu askorik bere barruan (Ohe bat eskuineko aldean, eskegileku bat, bi ahulki, egurrezko mahai txiki bat eta zenbait margolan hormetatik eskegita).

Perspektiba gogor eta nabari batek agerian usten du artista honek pintura eta artearekiko zuen pentsamendua.