Lankide:Gartzi1959/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zebra-muskuiluaren jatorria

Zebra-muskuilua ur gezan bizi den animalia-erreinuko izaki bizidun bat da, hain zuzen ere, espezie inbaditzaile bezala sailkatuta dagoen molusko bat da. Izan ere, espezie inbaditzailea ekosistema batean sartu eta bertako oreka ekologikoa suntsitzen duen espezieari deritzo. Tamaina txikiko espezie bat da, 5 zentimetroko luzera maximora irits daitekeena eta 3 eta 9 urteen arteko biziraupena daukate. Muskuilu mota hau, jatorriz, Itsaso Beltza eta Kaspiar Itsasoarekin lotzen diren ibai eta lakuetan aurkitu ziren, Ekialdeko Europan eta Mendebaldeko Asian, hain zuzen ere.


Zebra-muskuilua

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zebra-muskuilua ez bururik ez begirik dituen espezie inbaditzailea da. Errazak dira ezagutzeko orduan, bere oskola forma triangeluarragatik eta dituen marra zuri-ilunengatik (hortik datorkio zebra izena).

Nork jaten ditu eta nola defendatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taxonomia

Zooplanktona jaten duen ia harrapari orok jaten ditu. Kategoria honetan, arrain txikiak sailkatuta daude edo beste zooplakton mota batzuk, kopepodoak, adibide bezala. Baina, zebra-muskuiluen oskola oso gogorra denez, arrain gehienek ezin dute hura zatitu, hortzetan indar nahikorik ez dutelako. Gainera, arrainak alde batera utziz, badaude beste espezie batzuk molusku hauetaz elikatzen direnak, hala nola, ur ingurunetan bizi diren hegaztiak (ahateak, antxetak...) edo karramarroak.

   Ba al dakizu   

Zebra-muskuilua munduko 100 espezie exotiko inbaditzaile kaltegarrienen zerrendan agertzen da.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorki, ur gezako guneetan bizi dira baina ur gazian ere bizi daiteke. Gainera, ur lasaietan edo mugimendu moteleko uretan bizi dira eta eremu googorretan finkatzen dira; adibidez, arroketan, zuretan edo metaletan. Gehienak, 2-12 metroko sakonerako uretan bizi dira eta 20ºC-25ºC graduko ur tenperaturara egokituta daude. Tenperatura gutxiagorekin, haien hazkuntza oztopa daiteke eta tenperatura handiagoa izanez gero, hil daitezke.

Zer jaten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zebra-muskuilua uretan bizi diren espezietaz elikatzen dira. Batez ere, zelulabakarreko organismoak jaten dituzte, hala nola, bakteriak, algak eta protozooak.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muskuilu zebrak sortzen dituen arazoak

Zebra-muskuilu helduak udaberrian hasten dira ugaltzen, urte osoan ura epel dagoen habitatetan. Emeek arrautzak uretara askatzen dituzte, eta arrek esperma askatzen dute. Azken hauek, 40.000 arrautz askatzeko aukera daukate lote bakoitzetan, urtero guztira 1 milioi arrautz askatuz.

Espezie inbaditzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko eremu askotan zebra-muskuiluak sartzeak arazo ekonomiko handiak sortu ditu, muskuilu hauek era guztietako egitura artifizialetan hazten baitira uretan.

Zer kalte eragiten dituzte?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Estatu Batuetan, azken hamar urte hauetan, zebra-muskuiluak sorturiko galera ekonomikoak 1.600 milioi eurotik gorakoak izan dira.

  • Zebra-muskuiluak gai dira hodiak edo ur-biltegiak blokeatzeko, eta horrek eskatzen du espezie hau ingurune fisiko bidez deuseztatzea, kloroa bezalako produktu kimikoekiko erresistenteak baitira. Gainera, sistema horiek erabiliz ezabatzeak kalte egingo lioke inguruneari.
  • Uretan dagoen fitoplankton-kopurua murrizten du, eta horrek eragin negatiboa du gainerako espezieetan.
  • Itsasontzien kaskoetan hazten dira, motelduz eta motorraren hozte-sarrerak oztopatuz.
  • Beste espezientzako egokia den habitat-a guztiz aldatzeko gaitasuna dute. Adibidez, bizidun batzuentzako beharrezkoa den oxigeno kopurua murriztuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Martinez, Jose Luis Soler. (2017-05-03). «El Dreissena polymorpha. Lo que debes conocer de esta especie invasora» iAgua (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  2. (Gaztelaniaz) «Especies invasoras (VIII): el mejillón cebra una de las más peligrosas» Ciencia y Biología 2017-05-23 (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  3. (Gaztelaniaz) «El mejillón cebra ha ocasionado daños por valor de 1.600 millones de euros» ELMUNDO 2018-03-07 (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
  4. (2014-10-27). «Zebra muskuilua» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-31.