Lankide:Group1DHum/Proba orria/Humanitate digitalak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Humanitate digitalak (HD) konputazioa eta teknologia digitalak eta gizarte-zientziak batzen dituen esparru akademiko bat da. Gizarte Zientzietan baliabide digitalen erabilera sistematikoa eta euren aplikazioaren inguruko ondorioak aztertzen ditu[1][2]. Ikasketa prozesu akademikoaren barnean ikerketa, irakaskuntza eta argitaratze-prozesuan konputazioarekin lotutako tresna kolaboratibo eta diziplina-artekoak barneratzen ditu. Tresna eta metodo digitalak gizarte zientzien ikasketara ekartzen ditu, onartuz hitz idatzia jada ez dela ezagutzaren sorrera eta sakabanatze medio nagusia[3].

Aplikazio eta teknika berriak sortuz eta erabiliz, HDren barruan ikerketa eta ikasketa modu berriak erabiltzen dira, aldi berean honek ondare kulturalean eta kultura digitalean duen inpaktua ikertuz eta kritikatuz[2].Beraz, HDk bi norabideko harremana sortzen du humanitateen eta erabiltzen den teknologiaren artean: akademikoki erabiltzen da teknologia humanitateen ikasketa eta ikerketan, eta teknologia hori ikerketa esparrua da ere gizarte zientzien ikuspegitik. Askotan, aldi berean gertatzen dira bi prozesuak.


Contents
1 Definizioa

2 Historia

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakintsuak eta profesionalak Humanitate Digitalen definizioa etengabe eraldatzen ari dira. Alorra jarraiki aldatzen eta garatzen ari denez, definizio espezifikoak azkar zaharkitu daitezke edo etorkizunerako garapena murriztu dezakete.[4] Debates in the Digital Humanities-eko (2016) bigarren aleak alorra definitzeko zailtasuna onartzen du: “Artxibo digitalekin, analisi kuantitatiboekin, eta tresna-eraikin-proiektuekin batera behin bereizgarri izan zirenak alorrean, orain HDek metodoen eremu zabal bat kontuan hartzen du: imajina-sorta handien bistaratzeak, tresna historikoen modelotza 3Dn, 'natibo digitalen' hitzaldiak, hashtag-aktibismoa eta horren analisia, txandakako errealitate-jokoak, makerspace mugikorrak, eta abar."[5]

Historikoki, humanitate digitalak humanitate informatikoetatik kanpo garatu ziren eta informatika humanistikoarekin, informatika sozialarekin, eta komunikabide-ikasketen alorrarekin erlazionatu egin zen. Termino zehatzetan, humanitate digitalek gai anitzak barne hartzen dituzte, iturri primarioen bildumak antolakuntzatik (nagusiki testual), datu kulturalen sorta handien datu-meatzaritzara eta gai-modelotzara.

Humanitate Digitaletan bai material digitalizatuak (egokituak) bai berez digitalak diren materialak sartzen dira. Bi metodologia elkartzen ditu: alde batetik, humanitatezko diziplina tradizionalak (historia, filosofia, hizkuntzalaritza, literatura, arte ederrak, arkeologia, musika eta kultura azterbideak) eta beste alde batetik, gizarte zientziak[6], informatikarako tresnekin (hypertext-a, hypermedia, datu-bistaratzea, informazio-berreskuratzea, datu-meatzaritza, estatistika, testu-meatzaritza, mapping digitala), eta argitaratze digitala.

Humanitate digitalekin erlazionatutako azpiarlorrak sortu dira: software-ikasketak, plataforma-ikasketak, eta kode-ikasketa kritikoak, esate baterako. Humanitate digitalak parekatzen dituzten beste alorren artean, komunikabide (ikasketa) berriak, informazio-zientziak edota konposizioari buruzko komunikabide teoriak topa ditzakegu, joku ikasketak, bereziki humanitate digitalen diseinu eta produkzioarekin erlazionaturikoak, eta kultura ikerketak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Humanitate Digitalek Humanitate Informatikoen alorran dute jatorria, eta hauen hasiera XX.mendeko 40 hamarkadaren bukaeran izan zen, Roberto Busa eruditu jesuitak eta enplegatu zituen emakumeek sustatutako lanarekin.[7][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «1A. Introduction | Introduction to Digital Humanities» dh101.humanities.ucla.edu (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
  2. a b Melissa. (2012-01-20). «Melissa Terras' Blog: Infographic: Quantifying Digital Humanities» Melissa Terras' Blog (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
  3. Digital humanities. MIT Press 2012 ISBN 9780262312097. PMC 819446318..
  4. (Ingelesez) Warwick, Claire; Terras, Melissa; Nyhan, Julianne. (2012). Digital Humanities in Practice. Facet Publishing ISBN 9781856047661..
  5. (Ingelesez) F. Klein, Lauren; K. Gold, Matthew. (2016). Digital Humanities: The Expanded Field. University of Minnesota Press.
  6. (Ingelesez) «Cambridge Digital Humanities» University of Cambridge (Noiz kontsultatua: 2018-06-7).
  7. (Ingelesez) Svensson, Patrik. Humanities Computing as Digital Humanities. (Noiz kontsultatua: 2018-06-7).
  8. (Ingelesez) Hockney, Susan. (2004). The History of Humanities Computing. Blackwell Publishing ISBN 1405103213..