Lankide:Haizea Elorriaga/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Biologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karl von Fristch etologoak etxe-erleen mugimendua ikertu, eta frogatu zuen erleak erlearen dantzaren bidez komunikatzen direla. Izan ere, erle langile batek elikagai-iturri bat aurkitzen duenean, mugimendu horren bidez jakinarazten die beste erleei. Erleak hiru modutara orienta daitezkeela frogatu zuen: eguzkiaren, argi-izpien polarizazioaren eta Lurraren eremu magnetikoaren bidez. Aukera horietatik, eguzkiak emandako informazioa nahiago dutela frogatu zuen. Eguna lainotuta dagoenean, ordea, beste mekanismo batzuetara jotzen dute. [1][2] Bi dantza-era erabiltzen dituzte: dantza zirkularra, elikadura-iturria berrogeita hamar metrora baino gertuago badago, eta zortzi itxurako mugimendua, aldiz, elikagaia urrunago dagoenean.

Erleen garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrean, gizarte-ongizatea sostengatzen eta hobetzen da naturak ahalbidetutako prozesu ekologikoei esker. Giza elikagai asko polinizazio entomofiloaren menpe daude hein handi batean: erleek eta beste polinizatzaile batzuek ekosistemari eskaintzen dioten zerbitzu gakoa da polinizazioa. Funtsezko prozesu hori egingo ez balute, kontsumitzen ditugun nekazaritza-produktuen laborantzetako herena gutxi gorabehera beste baliabide batzuen bidez polinizatu behar lukete.[3]

Frutari, barazkiei eta haragi edo esne laborantzarako erabilitako kultiboei larriki eragingo lieke, zalantzarik gabe, intsektu polinizatzaileen jaitsierak.[4] Etxe-erle espezieak, bereziki, Apis mellifera, polinizatzaile nagusietakoak dira zenbait eskualde geografikoetan ikuspuntu ekonomikotik. Hala ere, azken urteetan, hainbat gaixotasun, pestizida eta beste ingurumen-presioak eraginda ikusi dira. [5]

Landareetako polen-transferentzia hazi- eta fruitu-ekoizpenerako behar duen landare-espezie askok inpaktu larria jasan lezakete populazioak aldatzen direnean. Ugalketarako funtsezko baldintza ez denean ere, erleek polena garraiatzen dutenean hazi gehiago eta fruitu handigoak ekoitz ditzatela. Izan ere, polinizazio hobe batek eragin zuzena dauka loraldiaren eta emankortasunaren arteko denboran. [6]

Polinizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erleak loredun landareen edo magnoliofiten polinizatzailerik garrantzitsuenak dira. Intsektuek giza elikagaien herena polinizatzen dutela kalkulatzen da, eta intsektu polinizatzaile gehienak erleak dira.

Erle gehienek gorputz bilotsua eta ile lumaduna dute eta, horri esker, horrela karga elektrostatikoa eramaten dute. Ezaugarri horrek laguntzen du polena haien gorputzari atxikitzen. Haien hanken bitartez polena polen-saskietara transferitzen dute polen-eskuila edo sarotroaren bidez. Erle-espezie batzuk oso espezializatuak dira eta landare-espezie gutxi batzuen polena biltzen dute. Beste batzuek, aldiz, orotariko lore-landareetatik biltzen dute polena. Hala ere, erle horiek ere, denboraldi batez loredun landare-espezie bakarra bisitatzen dute. Jokaera hori onuragarria zaie landareei, ernalketa gertatzeko espezie bereko polena behar dute. Landarearen ernalketa gertatzeko, espezie bereko polena behar da eta, beraz, landareentzako onuragarria da intsektuen jokaera. Erleek usaimen-organo modura erabiltzen dituzten bi antena dituzte, loreak aurkitzeko baliagarriak zaizkienak. Horrez gain, hego pare oso meheak dituzte. Horiek, ahalbidetzen diete espezie batzuei hegaldi luzeak egitera, 12km-rainokoak.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  1. Munz, Tania. (2016). The Dancing Bees. University of Chicago Press ISBN 9780226020860. (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
  2. (Ingelesez) Menzel, R.; Greggers, U.; Smith, A.; Berger, S.; Brandt, R.; Brunke, S.; Bundrock, G.; Hulse, S. et al.. (2005-02-22). «Honey bees navigate according to a map-like spatial memory» Proceedings of the National Academy of Sciences 102 (8): 3040–3045.  doi:10.1073/pnas.0408550102. ISSN 0027-8424. (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
  3. Kremen, Claire; Williams, Neal M.; Aizen, Marcelo A.; Gemmill-Herren, Barbara; LeBuhn, Gretchen; Minckley, Robert; Packer, Laurence; Potts, Simon G. et al.. (2007-04). «Pollination and other ecosystem services produced by mobile organisms: a conceptual framework for the effects of land-use change» Ecology Letters 10 (4): 299–314.  doi:10.1111/j.1461-0248.2007.01018.x. ISSN 1461-023X. (Noiz kontsultatua: 2019-11-27).
  4. Spivak, Marla; Mader, Eric; Vaughan, Mace; Euliss, Ned H.. (2011-01). «The Plight of the Bees†» Environmental Science & Technology 45 (1): 34–38.  doi:10.1021/es101468w. ISSN 0013-936X. (Noiz kontsultatua: 2019-11-27).
  5. Garibaldi, L. A.; Aizen, M. A.; Klein, A. M.; Cunningham, S. A.; Harder, L. D.. (2011-03-21). «Global growth and stability of agricultural yield decrease with pollinator dependence» Proceedings of the National Academy of Sciences 108 (14): 5909–5914.  doi:10.1073/pnas.1012431108. ISSN 0027-8424. (Noiz kontsultatua: 2019-11-27).
  6. United Nations Environment Programme. United Nations Environment Programme. Division of Eary Warning and Assessment.. (2010). Global honey bee colony disorders and other threats to insect pollinators.. UNEP PMC 729549195. (Noiz kontsultatua: 2019-11-27).