Lankide:Iñazio Irizar/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

August Wilson (1945eko apirilaren 27a - 2005eko urriaren 2a) antzerkigile estatubatuarra izan zen. "Amerikako Beltzeko antzerkiaren olerkari" deitu izan diote. Hogeigarre mendeko komunitate afroamerikarraren bizipenak eta ondarea kontatzen dituen Pittsburgh Zikloa izeneko hamar antzezlaneko seriarengatik da ezaguna da batez ere. Serieko antzezlanen artean honako hauek aipa daitezke: Jitney (1982), Hesiak (Fences) (1984), Ma Raineyren behealde beltza (Ma Rainey's Black Bottom) (1984), Joe Turnerren etorrera eta irteera (Joe Turner Come and Gone) (1986), Piano ikasgaia (The Piano Lesson) (1987), eta Hedley II.a erregea (King Hedley II) (1999). Bere bi antzezlanek Pulitzer Saria Antzerkian jaso zuten, eta beste bi lanek antzezlan onenaren Tony saria irabazi zuten. 2006an Wilson Amerikako Ospearen Antzerki Aretoan sartu zuten.

Bere obrek afroamerikarren esperientzia eta gizakiaren egoeraren azterketan sakontzen dituzte. Beste gai batzuk afroamerikarren esplotazio sistemikoa eta historikoa izan dira, baita arraza harremanak, identitatea, migrazioa eta arraza diskriminazioa ere. Bere lanak James Earl Jones, Denzel Washington, Viola Davis, Angela Bassett, Laurence Fishburne eta Samuel L. Jackson-en eszenatokietako hainbat emanaldi ikoniko marraztu ditu. Davisek Wilsonen idazkera honela deskribatu zuen, "gure umorea, gure ahultasunak, gure tragediak, gure traumak harrapatzen ditu. Eta humanizatu egiten gaitu. Eta hitz egiteko aukera ematen digu." Wilson hil zenetik bere antzezlanetako bi filmetara egokitu dira, Hesiak ( 2016), eta Ma Raineyren behealde beltza (2020). Denzel Washingtonek bideratu ditu filmak, eta bere ondarea jarraituko duela zin egin du gainontzeko antzezlanak filmetara egokituz publiko zabalago baterako, "Nire ibilbidean geratzen den zatirik handiena August zaindua izatea ziurtatzea da".

Bizitzako lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wilson Frederick August Kittel Jr. Pittsburgh-eko (Pennsylvania) Hill District auzo txiroan jaio zen, sei seme-alabetatik laugarrena. Bere aita, Frederick August Kittel Sr., alemaniar-bohemiar etorkina zen, lanbidez okina eta gozogilea. Ama, Daisy Wilson, Ipar Carolinako emakume afroamerikarra zen, etxeak garbitzen zituena bizitzeko. Wilsonen historia anekdotikoaren arabera, amaren amona Ipar Carolinatik Pennsylvaniara oinez joan zen bizitza hobe baten bila. Wilsonen amak seme-alabak bakarrik hazi zituen, bi logelako apartamentu batean, aita etxetik kanpo aritzen zelako ia beti. Gerora Augustek bere amaren Wilson abizenarekin sinatu zuen.

Ekonomikoki deprimituta zegoen auzoan hazi zen, eta bertan batez ere amerikar beltzak, juduak eta italiar etorkinak bizi ziren. August eta bere anai-arrebentzako bizitza oso gogorra izan zen, birazialak zirelako. Kultura jakin bateko kide izatearen zentzua aurkitzeko borrokatu zuen, eta ez zen sentitzen benetan afroamerikar kulturan edo kultura zurian sartzen zenik, bizitzak aurrera egin arte.

Wilsonen ama dibortziatu egin zen, eta David Bedfordekin ezkondu zen 1950eko hamarkadan. Familia auzoz aldatu zen orduan, eta Hazelwood nagusiki zurien langile klaseko auzora joan ziren bizitzera, bertan arraza etsaitasuna aurkituz: etxe berriko leiho batetik adreiluak bota zizkieten barrura. Laster atera ziren etxetik, baina hurrengo etxea ere uztea behartu zituzten. Hill District lehen auzoa Pittsburgh Ziklo ospetsuko antzezlan ugariren eszenatoki bihurtu zen. Matriarkatu sendo batekin hazi beharraren esperientziak, bere antzezlanak idazteko era moldatu zuen.

1959an, Wilson Central Institutu Katolikoko hamalau ikasle afroamerikarretako bat izan zen, eta handik urtebetera utzi zuen. Ondoren Connelley Lanbide Heziketa Eskolara joan zen, baina ikasgaiak apalegiak iruditu zitzaizkion. Gero Gladstone lizeoa 10. mailan utzi zuen 1960an, bere irakasleak Napoleon I.a Frantziakoari buruz idatzitako hogei orrialdeko testua plagiatu egin zuela leporatu ondoren. Wilsonek erabakia ezkutatu egin zion amari, ez baitzion atsekaberik eman nahi. Hamasei urte zituela, morroi-lanak egiten hasi zen, eta horrek askotariko jendea ezagutzeko aukera eman zion, gerora pertsonaia batzuk horiengan oinarrituz, hala nola The Janitor-eko Sam (1985).

Wilsonek Pittsburgheko Carnegie Liburutegia asko erabiltzearen ondorioz, ohorezko batxilergoko dplomarekin “saritu” zuten. Wilsonek lau urte zituela irakurtzen ikasi zuela esaten zuen, eta hamabirekin hasi zen liburutegian idazle beltzak irakurtzen. Bere nerabezaroaren gainerako urteak, Ralph Ellison, Richard Wright, Langston Hughes, Arna Bontemps eta horrelako idazleen liburuen bidez hezten eman zituen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wilsonek bazekien idazle izan nahi zuela, baina horrek tentsioa sortu zuen amarekin, abokatu bibilakatzea nahi baitzuen. Familiako etxea uztera behartu zuen, eta Estatu Batuetako armadan sartu zen 1962an hiru urtetarako, baina lehena igaro ondoren alde egin zuen eta atezain, sukaldarilagunzaile, lorezain, plater-garbitzaile eta beste hainbat lan bitxietan aritu zen.

Frederick August Kittel Jr.izatetik August Wilson izenera aldatu zeen, 1965ean aitaren heriotzaren ondoren ama omentzeko. Urte berean, bluesa aurkitu zuen Bessie Smith-en abestiakentzun ondoren..


Errepikatu duten saridunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pulitzer Saria Historia