Lankide:Iker Aguirre Pérez/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Garapen Jasangarrirako 10. Helburua: Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea edo GJH 10 Nazio Batuen Erakundeak 2015ko Mundu Gailurrean 2030 Agenda onartzerakoan martxan jarri zituzten 17 Garapen Jasangarrirako Helburuen artean hamargarrena da. Guzti hauek pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta oparotasun soziala bermatzeko xedearekin sortu ziren.

Desberdintasunak Murriztea helburuan, NBEk era guztietako gizarteetan dauden desberdintasunak ezabatzea sustatu nahi du, hala nola, etnia-, sexu-, adin- edota erlijio-desparekotasunak. Desberdintasunak neurtzeko, 3 aldagai hauek erabiltzen dira, besteak beste: Desgaitasuna pairatzen duten pertsonen enplegu-tasa, biztanle inmigranteen enplegu-tasa eta Giniren Indizea.[1]

Euskadin hainbat helmuga lortu nahi dira honen bidez:[1]

  • Zahartze aktiboa eta belaunaldiarteko elkartasuna bultzatzea.
  • Pertsonak zaintzeko zerbitzu publikoa optimizatzea, osasun-zerbitzuen eta gizarte-zerbitzuen arteko lotura estua sendotuz.
  • Hirugarren Sektore Soziala sostengatzea.
  • Boluntarioen lana bultzatzea.
  • Immigrazioaren aldeko eta arrazakeria eta xenofobiaren kontrako Gizarte Ituna bultzatzea.
  • Dibertsitate eta elkartasunaren kudeaketa positiboa, bizikidetzaren eta giza eskubideen alorrean sortzen diren erronka berrien aurrean (immigrazioa, pertsona errefuxiatuak, erlijio-aniztasuna…).
  • Bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatzea, giza eskubideen errespetua eta pluraltasuna oinarritzat hartuta.

Espainia-mailan, helburu hau babesten duten 1978ko Konstituzioaren bi artikulu nabarmentzen dira: Alde batetik Espainia Estatu sozial eta demokratikotzat aldarrikatzen duen 1. artikulua, eta bestetik, botere publikoek beharrean dauden biztanleei laguntza eta prestazio-sozialak eskaintzea bermatuko duen gizarte-segurantza mantentzea, 41. artikuluak esan bezala.[2]

Halaber, badira ere mundu-mailako hainbat erakunde helburua betetzen laguntzen dutenak, hala nola, Nazioarteko Diru Funtsa, Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundea, eta Munduko Ekonomia Foroa.

Bilakaera historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Globalizazioa: desberdintasunaren euskarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Globalizazioa hitz gutxitan esanda, mundu-ekonomia bateratzen duen prozesu ekonomiko, kultural, teknologiko eta sozio-politikoa da. Fenomeno honek bilakaera historiko bat izan du, 4 etapatan banatuta: 1820 baino lehen, faktore-fluxua eskasa zen eta distantzia handiko merkataritza luxuzko produktuek monopolizatuta zegoen, hala nola, zeramika eta urrezko koilarak. Gerora, industrializazioa medio, integrazio globalerako manifestazioak hasi ziren eta hainbat herrialde inportazioak gutxituz eta esportazioak handituz politika merkantilistak hartzen hasi ziren. Baina 1914an Lehen Mundu Gerrarekin gudu-garaia hasi zenean, globalizazioa alde batera utzi zen eta herrialde askok bere burua babesteko autarkia ekonomikoa jarri zuten martxan. 1945an Bigarren Mundu Gerra amaitzerakoan berriro hasi ziren globalizaziorako mugimenduak gaur arteko ekonomia integratua lortu arte.

Kapitalismoak duela 5 mende emandako lehen pausuetatik herrialde eta lurralde desberdinetan globalizazioak izan duen eragina heterogeneoa izan da, hots, desberdina izan da. Beraz, esan dezakegu zonalde batzuetan beste batzuetan baina inpaktu gehiago izan duela globalizazioak, nahiz eta orokorki azken 2 mendetan mundu osoan nabaritu den fenomenoa izan den, eta horrek desberdintasunak sortu ditu herrialde batetik bestera.

XVIII. mendeko bigarren zatitik, hau da, lehen industria-iraultzatik eman ziren garapen eta aurrerakuntza teknologikoek, esaterako garraioarekin zerikusia zutenak (lurrun-ontzia, trena, etab.),  erabat aldatu zuten mundu-merkataritza, hau erosotu eta azkartu baitzuten. Gauzak horrela, globalizazioa gaur egun ezagutzen dugun bezala izateko oinarriak garai hartatik datoz eta honakoak dira: Lehenik, nazio bakoitzean oinarritzen ziren ekonomia desberdinak, egoerara hobeto egokitu ziren herrialde hegemonikoek markatutako mundu-ekonomia integratu batera pasatzea; bigarrenik, aipatutako komunikazio- eta produkzio-aurrerakuntza berriak inplantatzea; hirugarrenik, bioteknologian emandako berrikuntzak gutxinaka erabiltzea; eta azkenik, enpresen kontzentrazio eta internazionalizazio prozesuak orokortzea.[3]

Bestetik, azken bi mende globalizatuetan zehar ez da egon herrialde-barneko desberdintasunen tendentzia finkorik. Horregatik, denbora honetan egon den irabazien desberdintasuna nazioen arteko desberdintasunak bultzatu du, eta ez nazio barnekoa. Aitzitik, hainbat dira gai honi buruzko iritziak. Ikuspuntu neoliberaletik begiratuta, globalizazioaren ondorioz, kapitalaren mugimenduen liberalizatzea dela eta nazioen arteko irabazien diferentzia hau leundu da, herrialde azpigaratuek honetaz baliatzeko politikak hartu baitituzte. Era berean, neoliberalismoarekin kritikoak direnek diote globalizazioak herrialdeen arteko dependentziak sortarazi dituela eta ondorioz, mundua herrialde irabazle eta galtzaileetan bereizi duela.[4]

Egia esan, herrialdeen arteko desberdintasuna neurtzeko hainbat adierazle erabil daiteke eta hauetako bakoitzarekin ateratako ondorioak zerbait aldatu daitezke. Adibidez, Banku Mundialak egindako Globalization, Growth, and Poverty. Building an Inclusive World Economy”  izeneko ikerketan, non Barne Produktu Gordinaren gaineko merkataritzaren araberako ratioa erabili zen eta herrialdeak “globalizatu berriak”, “gehien globalizatuak” eta “ez globalizatuak” bezala bereizten zituen, determinatu zen gehien globalizatuta zeuden nazioetan hazkunde ekonomikoa eta pobreziaren murrizketa azkarragoa ematen zela eta era berean, desberdintasunak ez zirela handitu. Hots, desberdintasuna behera egiteko indar murriztailetzat hartu zen globalizazioa.[4]

Laburbilduz, globalizazioa desberdintasun globalaren kausa den ala ez onartzerako orduan ez dago adostasunik, eta gaur egun pil-pilean dagoen kontua izaten jarraitzen du. Baina logikoki, globalizazioa ez da gaur egungo desberdintasunaren arrazoi bakarra, eta beste fenomenoekin batera (gizartearen bilakaera, herrialde bakoitzeko kultura …) herrialde bakoitzeko irabaziek eta hauen arteko parekotasunak gora edo behera egiten dute.

Kapitalismoaren inpaktu sozial eta ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desberdintasun sozialaren beste kausa nagusietako bat ideologia eta morala barneratzen dituena da. Princeton-ko Harry G. Frankfurt filosofoak abiapuntu zehatz bat hartzen du desberdintasun soziala ikertzeko orduan: igualitarismo ekonomikoa benetako ideia moraltzat hartzea ez da zuzena. Bere aburuz, guztiok ez ditugu gauza berdinak izan behar, baizik eta bakoitzak bere premiak asetzeko beharrezkoa izan behar du.

Edonola ere, kapitalismoa Lurra planeta osoa menperatzen hasi zenetik eta II. Mundu Gerratik are eta gehiago, mendebaldeko kezka nagusiena sistema kapitalistaren eraginkortasuna komunismoaren gainetik dagoela frogatzea eta ziurtatzea izan da. Helburu hau aurrera eramateko, ekonomialariek makroekonomia keynesiarra besarkatu dute, desberdintasun soziala hazkunde ekonomikoaren lehen faseko ezaugarri bat dela esanez. John Maynard Keynesek bere teoria hau 29ko Depresio Handia eta geroko krisialdi ekonomikoari irtenbide bat emateko sortu zuen. Honetan, Estatuak gastu publikoa igo behar zuen gutxiegizko eskaria orekara bideratzeko.[5]

Simon Kuznetsek ere, bere kurba famatuaren bitartez, hazkunde ekonomikoaren hasieran desberdintasunak gora egingo zutela zioen, baina garapen honek aurrera joan ahala, estruktura soziala aldatzen joango zela eta desparekotasunak gradualki behera egingo zutela. Baina horrela azalduta, sistemak enpresei desberdintasun sozialei jaramonik egin gabe hazteko esaten ari ziela zirudien.

Hori dela eta, Branko Milanovic edo Emmanuel Atkinson bezalako autoreek beste jarrera bat hartu zuten. Beraien ustez, desberdintasun soziala kontuan hartzeko ekonomiaren beste faktore bat da, eta ezin da alde batera utzi. Ekonomialarien hauen tesiek gaur egun egundoko garrantzia hartu dute, historia ekonomikoko ikerketa enpirikoetan oinarrituta baitaude. Halaber, desparekotasuna salatzen duten horrelako teoriak erabiliz, errealitatea zehatzago azaltzeko adierazleen bitartez, Thomas Pikettyren gisako ondorioetara iritsi dira adituek: Bizi garen sistemak desberdintasun soziala sortzen du eta Kuznetsenak baino doiagoak diren adierazleak erabilita neurgarria da.

Haatik, ekonomialari berri hauek bilatzen duten errenten berdintasunaren beste aldean, hasieran aipatutako Frankfurt filosofoak nahikotasuna proposatzen du. Honek zionez, gehiegizko berdintasunak alienazioa dakar, hots, pertsonek beraien errealitatetik banatzea eta behar ez dituzten premiak izatera pasatzea. Beraz, bere iritziz banako bakoitzak besteen beharrak kontutan hartu gabe ezarri behar ditu bereak.

Frankfurt baino lehen, alienazioaren kontzeptua Karl Marxek ere erabili zuen desberdintasun ekonomiko eta sozialak errebindikatzeko eta klase-kontzientzia esnatzeko. Marxen ustez, lana eta produkzioa gizakiaren berezko ezaugarriak dira eta pertsona gisa errealizatzen dute. Baina kapitalismoaren ondorioz, produkzioa gutxi batzuen eskuetan geratzen da eta ekoizpena materializatutako giza-lana bilakatzen da. Beraz, enpresari kapitalista besteen lanaren bitartez etekina atera dezakeela ohartzen da, langileen lanarekin ateratzen duen balioa hauen kostua baino handiagoa delako. Orduan, langilea esplotatzen du bere etekinak maximizatzeko. Ondorioz, gizakia gizaki bezala jokatzeari utzi eta makina bat balitz bezala aritzen da produkzio-katean, eta honi gizakiaren alienazioa deritzo.[6]

Urteak aurrera joan ahala eta gaur egunera hurbiltzen joan garen heinean kapitalismoak sortu dituen desberdintasunetaz jabetzen joan gara. Globalizazioaren eta kapitalismoaren ondorio den kontsumismoak agerian utzi du Frankfurtek defendatzen zuen nahikotasuna ez duela lekurik gaur eguneko gizartean, fenomeno honek inkonformismoa sortu duelako, alegia, behar berriak konstanteki azaltzea eta hauek asetzeko nahia izatea. Horrela, gizartea bitan desberdindu da: premia horiek ekonomikoki asetzeko gai direnak eta gai ez direnak. Bestetik, XIX. mendeko bigarren erdian azaleratu zen langile-mugimenduak, hala nola langilearen oinarrizko eskubideei esker, enpresarien eta proletarioaren arteko desparekotasuna baretzen joan da, teorikoki behintzat, oraindik lurralde asko baitaude non aipatutako eskumenak ez diren betetzen.

Gizartearen helburua: Arrazionaltasuna edo errentagarritasuna?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko eskubide hauei buruz hitz egin zuen entzun handiko lehendabiziko pertsonetako bat  Jean Jacques Rousseau izan zen 1755an idatzitako “Discours sur l’origine et les fondements de l’inégalité parmi les hommes” obran. Garaiko instituzioak eta gizartea salatzen zituen gizarte askearen figura usteltzeagatik. Honetan zioen jabetza pribatua eta lanaren zatiketa desparekotasunaren kausa zirela, gizartea menperatzaile eta menpekoetan bereizten baitzuen. Rousseau-k bere pentsamendu erlijiosoa, erlijio zibila zeritzona, arrazoian eta naturan oinarritzen zuen, eta honetan legearen eta hezkuntzaren garrantzia azpimarratzen zuen, adibidez Du Contrat Social” izeneko liburuan. Bere iritziz, gizaki guztiak aske jaiotzen gara eta beraz, eskubide arrazionalak berdinak ditugu, hots, berdinak gara. Beste era batera esanda, askatasunak berdintasuna dakar. Aitzitik, denborarekin indar zapaltzaileek berdintasun hau beraien interesetarako puskatzen dutela zioen, eta horrela, lehen aipatutako desberdintasun soziala sortzen dela.[7] Aipatzearren, filosofoaren pentsaera honek garrantzi handia izan zuen XVIII. mende bukaerako Iraultza Frantsesan, bere eta Locke edo Kant bezalako pentsalari batzuen teorien bidez garaiko pentsamenduaren baseak jarri baitzituzten, demokrazia, askatasuna eta berdintasuna bezalako baloreak goraipatzearen ondorioz, biztanlerian kontzientzia erabat piztuz.[8] Ideia honek hainbat etsai izan zituen, Eliza Katolikoa adibidez, baina hurrengo belaunaldiko teoria askoren oinarria ere izan zen, hala nola Karl Marxen teorietan.

Gai honen inguruan, diferentzia eta desberdintasuna terminoak ondo bereizi behar dira. Gizakiak diferenteak gara, hots, bakoitza bere kultura, arraza, izaera… du, baina horrek ez digu sozialki desberdinak egiten. Hau da, diferenteak izatea naturala da, baina desberdintasuna antolaketa sozialaren araberakoa da, eta honek bilakaera bat izan du besteak beste industrializazioa dela eta.

Kontutan hartu behar dena da hazkunde ekonomikoa desberdintasunak murriztuz eman daitekeela, baina baita ere hauek handituz. Beraz, ezinbestekoa da jakitea gizarteak zer helburu lortu nahi duen. Garapena ekonomia soilaren esku edo hezkuntza eta moraltasunaren esku ematea nahi duen. Esanak esan, hemen daukagu desberdintasun sozialaren kausetako bat: Azken mendeetako hezkuntza-sistema erakunde kapitalista boteretsuenen esku egon denez, jakinduria, arrazionaltasuna eta etikaren lekua errentagarritasuna eta efizientzia ekonomikoa bezalako ideiak hartu izana, eta horren ondorioz, kapitalismoak sortzen dituen desberdintasunak gizarteak normaltzat hartzea eta denboran zehar mantentzea.

Horrenbestez, alde batetik aniztasuna ontzat eta desberdintasuna txartzat hartzen duen ideia dugu, eta bestetik, aniztasuna desegokitzat eta desberdintasuna arrazoitutzat hartzen duena. Hortaz, desparekotasun soziala perspektiba ekonomikotik edota ideologikotik ikusi daiteke. Bestetik, gaur egungo mundu dibertsifikatu eta globalizatuan, nahiz eta gizarte bezala desberdintasun sozialei buruz gizartea zerbait kontzientziatu den, kapitalismoa dela medio ekonomiak indar asko izaten jarraitzen du. Nazio batzuetan, Estatu Batuetan esaterako, etekin ekonomikoak maiz lehenesten dira pertsonen ongizatearen kalterako, agintarien eta langileen arteko desparekotasunak sortuz.

Bilakaera ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desberdintasun ekonomikoa zerbait berria da ikuspuntu historikotik begiratuta. 1800 baino lehen, errenta per capitak oso baxuak ziren. Zertxobait aldatzen ziren herrialde edo eskualde batetik bestera eta garai batetik bestera, baina, ez zen inon ikusten epe luzerako goranzko joerarik. Biztanleria oso pobrea zen eta hazkunde ekonomikoa bezala ezagutzen duguna oso ahula  zen. Ondorioz, bere bizitzan biztanleriak apenas nabaritzen zuen bizitzaren baldintza materialen aldaketarik (jantziak, janaria, etxebizitza, energia iturriak.. ondasun garrantzitsuenen izaera apenas aldatu zen mende askotan zehar) [9]. Guzti hau Industrial iraultzarekin aldatu zen. Industria Iraultza "Big Bang" gisa har daiteke, herrialde batzuk diru-sarrera handiagoak lortzeko bidean jarri zituena, eta beste batzuk diru-sarrera oso baxuetan utzi zituena.[10]

BPG per capita:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BPG per capita 1820tik 2018ra[11]

Gaur egun desberdintasun handia dago herrialdeen artean eta baita herrialdeen barruan ere.  Adierazpen hauek datuekin adierazteko BPG per capita adierazle oso on bat da. BPG per capita lurralde edo herrialde baten BPGa biztanleko zatitzen lortzen da. Herrialde edo eskualde bateko biztanleen bizi-mailaren adierazle ona da, bakoitzak sortutako ondasun eta zerbitzuen balioa adierazten baitu.

Grafikoak erakusten du XIX. mendearen hasierarako bazegoela desberdintasun zabal bat mendebaldeko Europa eta mendebaldeko adarren (Estatu Batuak, Kanada, Australia eta Zelanda Berria) eta gainerako munduaren artean. Puntu honetan bi herrialdeen multzo hauek beste herrialdeen BPG per capitaren bikoitza zeukaten gutxi gora behera. Gaur egun aldea askoz handiagoa da. Kasu onenetan BPG per capita hirukoitza da eta kasu okerrenetan hamarkoitza.  

BPG per capitaren hazkunde tasak:                                                                                                                                   [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tauletan ikusi dezakegu lehen 100 urtetan BPG per capita bikoitzarekin hasi arren hazkunde tasa askoz ere handiagoak dituztela mendebaldeko Europak eta adarrek.  1960 ekialdeko Asiak hazkunde tasak nabarmenki igotzen ditu eta urte batzuetan aurretik aipatutako tokietan baino hazkunde handiagoa daukate. Datu hauek batez ere Txinaren hazkeneko hamarkadetako boomagatik dira. Gaur egun munduko toki askotarako ekoizten dute eta hori BPG per capitan nabari da. Ekialdeko Asiak ez bezala, Afrika sub-sahararriak ez ditu hazkunde tasak nabarmenki handitu eta geldialdi ekonomiko iraunkor batean daudela dirudi 1820tik.

BPG per capitaren hazkunde tasak 1820tik 2018ra

Sarreran aipatu den bezala desberdintasuna herrialdeen artean nabarmenki handitu zuena Industria iraultza izan zen. Bi herrialdeen multzo hauek onura handia atera zuten. Baino zergatik bi hauetan nabarmendu zen industria iraultza?

Egoera ezin hobea zen Ingalaterran Industria Iraultza gertatzeko. Langile asko zeuden lanean asteko, nekazal iraultza egon zen teknika (Enclousures) berriak aplikatzen eta eraginkortasuna ikaragarri handitzen, banku sistema on bat zegoen proiektu industrialak finantzatzeko, kanpo merkataritza asko hedatu zen, politika liberalista bat zegoen Ingalaterran kapitalismorako oso ona suertatu zena, garraioan aurrerapen handiak egon ziren lehengaiak hobeto eta merkeago garraiatzen utzi zituenak eta guztietan garrantzitsuena aurrerapen teknologiko izugarriak egon ziren (garrantzitsuena lurrun makina).

Segituan estatu batuak eta Europa osoak Ingalaterra eredu bezala hartu zuten eta bertan egiten ziren aurrerapenak beraien herrialdeetara eraman zituzten Industria Iraultza munduan zehar zabaltzen. Jokaera hauek aberastasun asko sortu zuten eta momentu horretan hasi zen desberdintasuna nabarmentzen. Industrial Iraultzak desberdintasun handiak sortu zituen herrialdeen artean  baino globalizazioak hau asko azkartzen ari da. Ekonomialari gehienek bat datoz  globalizazioak jende pobrea asko lagundu duela esaten denean. Ala ere, oraindik gehiago lagundu du jende aberatsa. Richard Freeman Hardvardeko ekonomialariaren hitzetan: "Globalizazioaren eta merkatu-kapitalisten garaipenak milaka milioiren bizi-maila hobetu du, gutxi batzuen artean milaka milioi biltzen dituen bitartean". Honekin esan nahi duena jende askoren bizi-maila asko hobetu duen arren desberdintasun ekonomikoa asko areagotu dela globalizazioaren ondorioz.

Giniren Indizea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gini indizea 1969tik 2014ra[12]

Beste adierazle esanguratsu bat desberdintasun ekonomikoz hitz egiten dugunean Giniren indizea da.  Giniren indizea edo Giniren koefizientea lurralde bateko, normalean herrialde bateko, herritarren artean dagoen diru-sarreren desberdintasuna kalkulatzeko balio duen adierazle ekonomiko bat da. Indize hau 0tik 1era joaten da, non 0 berdintasun osoa den eta 1 desberdintasun osoa.  Giniren indizearen balioa 0 eta 1 artean dago, eta zero da berdintasun handiena (herritar guztiek diru-sarrera berberak dituzte) eta 1 desberdintasun handiena (diru-sarrera guztiak herritar bakar batek ditu). Desberdintasunaren kontzeptu hori bera grafikoki uler daiteke Lorenzen kurbaren bidez.

Grafiko honetan ikusten da nola herrialde pobreenek esate baterako ezberdintasun handiagoa daukate diru sarreretan eta 0,4 baino handiagoa da koefizientea. Herrialde aberatsago edo garatuagoetan desberdintasun koefizientea txikiagoa da eta 0.3aren inguruan dago ikusi dezakegunez.

Hortaz esan dezakegu zenbat eta Giniren indize altuagoa izan orduan eta okerrago joaten dela edo pobreagoa dela herrialdea? Jende askok horrela uste du baino egia esan ez da guztiz horrela. Ez delako beti okerrago bizi desberdintasun handiagoa dauden herrialdeetan. Hau azaltzeko adibide bat.

Adibidea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukraina eta Luxenburgoren kasua. Denok dakigu Luxenburgo herrialde aberatsenetarikoa dela. Luxemburgok BPG per capitako rankingean 2. da Qatarren atzetik[13] eta Ukraina aldiz ez da ezta top 25ean ateratzen. Honekin, desberdintasun handiagoa pobrezia handiagoa edota bizi-kalitate txikiagoaren logika jarraituz, Luxenburgo Giniren indizean zenbaki txikiago bat eduki beharko luke Ukrainak baino. Baino ez da horrela logika hau ez delako beti betetzen.

Desberdintasun ekonomikoa Luxenburgo eta Ukrainaren artean[14] / Luxenburgo eta Ukrainaren giza garapenerako indizeak.  [15]

(Giza garapenaren indizeak herrialde bakoitzaren garapen-maila neurtzen du, bizi-itxaropena, hezkuntza edo per capita sarrera bezalako aldagaiak kontuan hartuta.)

Bi grafiko hauetan ikusi dezakegu nola desberdintasun handiago bat duen herrialde batek giza garapen handiago bat du, hau da, bizitza-kalitate edo garapen maila handiagoa duen. Honekin aurretik aipatutako logika gaizki dagoela ikusten dugu. Ez delako beti gertatzen. Gainera hau ez da kasu edo adibide honetan bakarrik gertatzen baizik eta beste konparaketa batzuetan ere.

Garapenerako laguntza eta inbertsioko adierazlea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desberdintasunarekin bukatzeko edo gutxienez ezberdintasuna murrizteko garrantzia handia dauka herrialde aberats edo garatuek txiro edo ez hain garatuei laguntzea. Hau neurtzeko adierazlea garapenerako laguntza eta inbertsioko adierazlea da. Adierazle honek garapenerako baliabideen guztizko fluxuak neurtzen ditu, Garapenerako Laguntza Ofiziala, beste fluxu ofizial batzuk eta fluxu pribatuak barne.                                                                                                                                      

Garapenerako laguntza eta inbertsio emaileen[16] eta hartzaileen[17] adierazlea
Estatu Batuen eta Frantziaren emandako laguntzen zenbaki indizeak.

Mapetara begiratuta hazkeneko bi hamarkadetan herrialde aberatsek herrialde txiroei emandako laguntzen aldaketa nabaria egon dela ikusi dezakegu. XXI. mendearen hasieran jasotako laguntzen mapa askoz ere urdinagoa dago gaur egun baino. Honek esan nahi duena adibidez Afrikako herrialdeei batez beste 400 millioi dolar ematen zitzaien urtero. Aldiz, gaur egun Afrikako oso herrialde gutxik ez dute bilioi bat dolar edo inguru jasotzen gutxienez urtero. Adierazle honekin Afrikako herrialdeek 2000 urtean jasotzen zutenaren diru laguntzen bikoitza jasotzen ari direla herrialde garatuetatik konturatzen gara.

Txanponaren beste aurpegiari begiratuta laguntza emaileei. Ikusten da gaur egun herrialde gehiagok garapenerako laguntza eta inbertsioak egiten dituztela. Nola grafikoan ez den oso ondo ikusten arren, bilioi bat dolar baino gehiago ematen duten herrialde guztiek kolore berdina daukatelako (berdin da bilioi bat eman edo 300) zenbaki indizeen taulan aldaketa oso handia egon dela diru laguntzen kantitateetan ikusi daiteke. Hona hemen adibide batzuk. AEBk 2000 urtean 19 bilioi USD ematen zituen eta 2017an 122 bilioi USD eman zituen. 17 urteetan sei aldiz handitu da eman dituzten diru laguntzak. Beste adibide bat jartze arren Frantziaren kasua ikusiko dugu.   2000 urtean 4 bilioi USD ematen zituen eta 2017an 18 bilioi USD eman zituen. Bigarren adibide honetan diru laguntzen kantitatea lau aldiz handitu da.

Askotan pentsatzen dugu desberdintasun ekonomikoa txarra dela eta berdintasuna ona dela. Baino konturatu behar gera hau ez dela horrela. Errenta berdin banatuko baliteke biztanle guztien artean ez lirateke medikurik egongo edo gutxienez askoz ere mediku gutxiago egongo lirateke. Zergatik norbaitek medikuntza ikasiko luke 6 urtez gero zerbitzari batek bere soldata berdina edukiko badu. Zergatik egingo litzateke medikua horrek suposatzen duen arriskuarekin (jendearen bizitzak zure eskuetan daude eta zerbait gaizki egiten baduzu ondorioak oso larriak dira) garbitzaile batek inolako arriskurik gabe zure soldata berdina badu.  Hau bakarrik adibide bat da baino kasu askotara eraman daiteke. Bukatzeko esan nahi dudana desberdintasuna ez dela txarra gehiegizko desberdintasuna da benetan txarra dena eta egoera penagarriak sortzen dituenak pobrezia, gosea edo analfabetismoa bezalakoak.

Desberdintasunak irudietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dakigunez, azkeneko mendeetan zehar, beti egon da desberdintasun sozial eta ekonomikoa pertsonen artean. Urteak pasa ahala, desbersintasunak geroz eta gehiago murrizten joan dira.

Gaur egun, mundu guztiak deitoratzen du desberdintasuna: aita Santutik hasi eta Nazioarteko Diru Funtseraino. Sozialdemokrazia krisian egon daiteke baina grina berdinzalea, ustekabeko esparruetara zabaldu da. Horrer, itxaropen bat izateko arrazoia izan beharko luke, jende asko oso hondatuta bizi baita baldintza-materialetan. Baina, horregatik, saihestu egin behar ditugu errukariak diren saiakerak, herrikoia delako soilik, hitzen abusu erretorikoetan.[18]

Industria iraultza[19], XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran hasi zen. Gertaera honek eragin ekonomiko eta sozial izugarria izan zuen eta berrikuntza ugari ekarri zituen lurrun makina adibidez.

Jean Francoise Millet(1814-1875) - La siesta (1866)

Lehen irudian, 1866 margotutako La siesta margolanean, bi baserritar zelai batean botata ikus ditzakegu. Argazkia XIX mendearen erdialdean dago kokatua bertan. Bertan industria iraultza geroz eta gehiago hazten hasi zen baino herrialde gutxi batzutan soilik. Herrialde gehienak oraindik landa eremutan nagusitzen ziren eta biztanle ugari nekazariak eta abeltzainak izaten jarraitzen zuten. Hala ere geroz eta jende gehiago hirietara mugitzen hasi ziren. hori bera ikusiko dugu hurren urteetan.  Lehen esan dudan bezala, industria iraultzarekin batera, desberditasun ekonomikoa hasten da. Gutxi batzuk aberatsak dira eta beste guztiak horientzat egiten dute lan. Beraz pobrezia nabarmena da.

Henry Mayhew (1812ko azaroak 25 - 1887ko uztailak 25)

Bigarren irudia, XIX mendeko bukaera erakusten digu. Desberdintasun sozial eta ekonomikoa argi ikusten da bertan. Irudian ikusten dugunez, burgesa ume pobreataz paso egiten du. Hau oso nabarmena zen gaia horietan. Herritarrak oso esplotatuak zeuden, umeak oso gazte hasten ziren lan egiten hiltze tasa oso altua zen. Aldiz aberatsak eskoletara joan zezaketeen ikastera baina herritar gehienak pobreak zirenez analfabetoak ziren. Beraz, familia aberats baten jaiotzea pribilejio izugarria zen.

XIX. mendeko Europan langileen lanorduen kopurua oso aldakorra izan zen, eta haien lan-baldintzak oso eskasak, garatutako jardueraren arabera. Kotoi-lantegietan lanaldiaren iraupena 15 ordukoa izan zitekeen. Jardunaldiaren iraupena murrizten joan zen XIX. mendean zehar. 1870 inguruan, langile ingelesek, batez beste, hamabi ordu inguru lan egiten zuten egunero, eta atseden egun gutxirekin. 1980ko hamarkadan, lanaldia hamarrak edo bederatziak arte murriztu zen. XIX. mende osoan eta XX. mendearen lehen urteetan langileen elkarteek egin zuten aldarrikapen handienetako bat zortzi orduko lanaldia izan zen, astean sei egunetan. Europako herrialde batzuetan hamarkadak behar izan ziren hori lortzeko.[20]

Lunch atop a Skyscraper (1932ko irailak 20 RCA eraikinean)

Hirugarren irudia, Lunch atop a Skyscraper (1932), XX. mendeko langileen egoera erakusten digu. Bertan, 11 langile agertzen dira habe batean eserita merienda jaten 260 metroko altura batera. Argazkia baino 3 urte lehenago ezaguturiko 1929ko kraxa[21] gertatu zen, XX. mendeko burtsaren erorialdi handiena. Alde batetik langabetuen kopurua izugarri igo zen Europan eta Estatu Batuetan. Bestetik goseak eta miseriak gogor astindu zuen gizartea, bere barnean oso tentsio larriak sortaraziz. Langile mugimenduarekin, langileak antolatzen eta elkartzen hasi ziren eta azkenean protestak eta grebak eginez beraien bizi baldintzak hobetzea lortu zuten gaur egun arte.

Gaur egun, herrialde askotan Hego Amerikan eta Afrikan adibidez pobrezia handia jarraitzen du egoten.

Gaur egun, mundu aberatsago batean bizi gara, baina baita inoiz baino desberdinago ere. Eskubide sozial eta ekonomikoak ukatzen ari zaizkie mundu osoan, baita muturreko pobrezian bizi diren 800 milioiei ere ", adierazi dute.

"Desberdintasuna eta diskriminazioa dira egungo mundua definitzen duten erronketako batzuk. Garapenerako eskubidea gauzatzeko oztopo izateaz gain, mundu osoko bakearen, segurtasunaren eta giza eskubideen aurkako mehatxu nagusien artean daude. Hala, migraziorako bultzatzaile indartsuenen artean daude ", esan dute.[22]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Agenda Euskadi Basque Country. , 40-41 or..
  2. «Agenda2030 - Objetivo 10. Reducción de las desigualdades» www.agenda2030.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  3. La década ganada en América Latina : una mirada analítica a las luchas populares = Irabazitako hamarkada Latinoamerikan : herri borrokei begirada analitikoa. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua D.L. 2015 ISBN 978-84-9082-208-1. PMC 933579266. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  4. a b Vilas Castro, Aleixo. (2007). “Analizando la desigualdad global: La evolución de las desigualdades internas y entre países en el contexto de la globalización”, Revista Galega de Economía, 16(1).. Universidad de Santiago de Compostela (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  5. Josu Barrena eta Aitziber Etxezarreta. (2020). Ekonomiaren sarrera II: Makroekonomiaren oinarriak. Euskal Herriko Unibertsitatea, Donostia, 42-43 or..
  6. Sossa Rojas, Alexis. (2010). “La alienación en Marx: El cuerpo como dimensión de utilidad”, Revista de Ciencias Sociales Universidad Arturo Prat, 25. , 38-42 or..
  7. Sanz, José María. (1979). “Rousseau y la religión”, Revista de estudios políticos, 8. , 185-187 or. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  8. Gantiva Silva, Jorge. (1989). “La ilustración, la escuela pública y la revolución francesa” Revista de la Universidad Nacional, 21, 27-29 or..
  9. Clark, Gregory. (2007). A farewell to alms : a brief economic history of the world. ISBN 978-0-691-12135-2. PMC 123029809. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  10. (Ingelesez) «Finance and Development» Finance and Development | F&D (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  11. «GDP per capita» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  12. «Gini of disposable household income» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  13. (Gaztelaniaz) «​Los 25 países más ricos del mundo (PIB y PIB per cápita)» psicologiaymente.com 2017-02-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  14. «Economic inequality – Gini Index» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  15. «Human Development Index» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  16. «Total assistance for development given» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  17. «Total assistance for development received» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  18. (Gaztelaniaz) Maravall, José María. (2017-03-29). «Tribuna | Desigualdad y pobreza» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  19. Industria Iraultza. 2020-09-07 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  20. (Gaztelaniaz) «Las condiciones laborales de los obreros» Los ojos de Hipatia 2014-06-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  21. Ruiz, Luken. (2017(e)ko urriakren 12(a), osteguna). «Ekonomia ezagutzen: 1929ko kraxa» Ekonomia ezagutzen (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  22. (Gaztelaniaz) «El mundo de hoy es más rico, pero también más desigual que nunca» Noticias ONU 2018-12-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).