Lankide:Inigoarkauz/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bertsolaritza diskurtso neurtu, errimatu eta kantatuen artea da. Bigarren batek, bertsolariei gai bat proposatzen die, horren bidez bertso pentsa eta kantatu behar izango dute. Bertsolaria jendaurrean bat-batean jarduten duen abeslaria da.[1]

Bertsolariak neurri eta hoskidetasun arau zorrotzak bete behar ditu, eta bertso-paperen kasuan salbu, denbora-tarte laburra dauka gaia entzuten duenetik bertsoa pentsatu eta kantuan hasteko.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta ez jakin noiz hasi zen tradizio hau, aztarna asko daude XV. mendeko dama improbisatzaileen garaikoa gutxienez zela esateko, Garibayk aipatzen duen bezala. Baina Euskal Herrian ez zen XIX. menderarte garatu.[2] XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran euskal intelektualek bertsolaritza improbisatua txarto ikusten zuten. Martin Lekuona (1894-1987) pentsamendu tradizional hau aldatu zuen. Bergarako Eusko Ikaskuntzaren V. kongresuan herri poesiari buruz hitz egin zuenean. Adibideak eman zituen, bertsolaritzaren mekanika sistematizatu zuen, dauden generoak sailkatu zituen eta horrela finkaturik utzi zituen bertsolaritzaren azterketa zientifikorako oinarriak.[2] Berari zor diogu, neurri handi batean, ahozko literaturaren birgaitzea oro har, eta bat-bateko bertsolaritzarena bereziki.

Garaiko bertsolari batzuen izenak:

Txirritaren garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mende hasieran, Jose Manuel Lujanbio Txirrita (1860-1936) hernaniara izan zen bat-bateko bertsolari garrantzitsuenetakoa.Txirritaren bat-bateko bertso asko kontserbatzen dira, ia denak ere pasadizo xelebreak eta pertsonaiaren izaera bihurriarekin lotuak.[2] Honen bertsoak ez ziren beti bat-batekoak, idatzizkoak ere baziren, hobeto esan, diktatutakoak, Txirritak ez baitzekien idazten. Txirritak lehendabiziko bertsolari txapelketan parte hartu zuen, nahiz eta ez zuen irabazi. Baina hurrengo txapelketa irabaztearekin konformatu zen 1936an, hil baino hilabete batzuk lehenago. Normalean, parranda giroan botatzen zituen bertsoak.[2] Topiko bihurtu da garai hartako bertsolaritzari “sagardotegiko bertsolaritza” deitzea. Batzuetan txapelketetan ere parte hartzen zuen baina hau ez zen ohikoena, ez baitzen batere eroso sentitzen giro arranditsu hartan eta hori bere bertso askotan adierazten zuen.

Isiltasun aldia: (1936-1945)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sentimentu asko dauzkat nerekin
orain kontatu beharrak
ez dakit nola zuzenduko ‘iran
egin dituzten okerrak,
pazientzitik ez naiz atera
Jaungoikoari eskerrak;
leku askotan jarri dituzte
tristura eta negarrak,
lehen hamar lagun ginan etxean
ta orain hiru bakarrak.

1936ko Gerraren ondoren, gerraostea iritsi zen. Frankiestek Euskal Herria “Traidore” deklaratu zuten.[2] Aldi haren funtsa Juan Kruz Zapirainen bertso honen isiltasun deiadartsuan islatzen da;

Biziraupen bertsolaritza: (1945-1960)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregimenak euskaraz onartzen zuen jarduera bakarretako bat bertsolaritza zen. Bertsolaritzaren biziraupena segurtatzen jakin zuten, ondorengo garapenerako oinarriak finkatuz. Baldintza historikoak, jakina, oso desberdinak ziren Ipar Euskal Herrian.[2] Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, mediku gipuzkoar erbesteratu bat, Teodoro Hernandorena. Herriz herri abiatu zen iparraldeko hiru euskal probintzietan bertsolarien bila. Bertso-jaialdiak eta lehiaketak antolatzen, sarritan bere poltsikotik ordainduta.[2] Horrela agertu zen bertsolari talde aski ugari bat, horietariko batzuk hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan bertsolaritzaren gailur-gailurrean ibili zirenak, batez ere Xalbador eta Mattin.

Garaiko bertsolari batzuen izenak:

Erresistentziako bertsolaritza: (1960-1979)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak egundoko lana egin zuen euskal geografia guztia bertsolari bila korrituz, publikoan jardun zezaten animatuz eta probintzia mailako txapelketak antolatuz, gero onenen artean Euskal Herriko Txapelduna erabakitzeko.[2] Ahalegin horien emaitza da 1960ko bertsolari txapelketa. Aurrena probintzia mailako txapelketak egin ziren, eta txapelketa nagusira (1935ean hasi zen saileko hirugarrena, gerra zela eta, hainbat urtetan bertan behera utzia egon ondoren).[2] Basarrik irabazi zuen, nahiz eta hurrengo txapelketzan (1962) Uztapide izan zen txapeldun. Honekin erlazionatutako polemika baten ondoren Basarrik ez zuen gehiago parte hartu eta Uztapidek irabazi zituen 1965eko eta 1967ko txapelketak ere.[2]

Gaur egungo bertsolaritza eta bertsolariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, saio mota ezberdinei esker denen gusturako dago. Euskal Herriko bertso txapelketa nagusia, finalean 14000 pertsona elkartzen ditu. Datu batzuk atera ezkero, 1990 garren urtean 419 bertso saio egiten zirela eta 290 bertsolari zeuden.[2] 2015 garren urtean 1764 bertso saio egin ziren eta 859 bertsolarira emendatu zen. Horrek erakusten du bertsolaritzaren garrantzia ezin bestekoa dela euskal kulturan.[3]

Gainera beharrezkoa da azpimarratzea gure garai berrietan, bertso saioak hedabideen bitartez partekatzen direla eta bertso saio asko interneten aurkitzen ahal direla. Jende multzo zabalagoa hunkitzen du horrela.[2] Baita ere, bertso eskola berrien sortzeak eta handitzeak erakusten du sozializazio fase bat.

Bat-bateko lan hori, izan bertso-saio, bertso-kantaldi edo bertso txapelketetan. Gehienetan euskal kulturi, historiari eta mugimenduei erreferentzia egiten diote. Ahantzi gabe aktualitatea, bertso bat  testuingurua eta pasatako gertakariak kontuan hartzen du. Modu batean edo bestean erran liteke bertsolaritzari esker aktualitatea segitzen ahal dela.

Amurizaren garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belaunaldi berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertso-eskolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertso-eskoletan bertsoak sortzen irakasten da, bat-bateko edo idatzizko bertsoak. Bertsolaritzaren transmisioa belaunaldiz belaunaldi izan zen XX.[4] Mende bukaera arte. 80. hamarkadan bertsolaritza irakasteko lehen metodo didaktikoak argitaratu ziren, Xabier Amurizak eta Juanito Dorronsoronek idatzitako liburuetan. Metodo didaktiko hauekin batera bertso-eskolen mugimendua hasi zen. Bertsolaritza gune urbanoetarago zabaldu zen.[4] Gaur egungo bertsolaritzaren atal garrantzitsu bat dira bertso-eskolak, belaunaldi berriko bertsolari gehienak bertso-eskoletatik datoz. Bertso-eskolak sortu zirenetik hainbat topaketa antolatu dira, egitura antolatzeko, lanerako materiala partekatzeko eta berria sortzeko, datuak biltzeko…[4] Euskal Herrian, zazpi probintzietan, 130 bertso-eskola inguru daude.[5]

Emakumeak bertsolaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolaritza beti gizonen kontu bat izan da. Plazetan, tabernetan eta hainbat saiotan. Baina horrek ez du erran nahi ez dela bertsolari emakumerik izan.[6] Ez ziren agerian agertzen, modu ezkutuan egiten zuten. Gizarte kodigoen debekuengatik.[6]

Emakumeen lehen parte hartzea ahozko literatura edo bertsolaritza XV. mendean aurkitu da. Garai haietan eresiak egiten zituzten.[7] Dira ezkontzetan edo ehorzketetan kantatzen zutena emakumeek. Pertsonen historia kontatzen zuten barnean. Horrez gain, bertso haietan gizartearen kritikak ere egiten zituzten. Horren ondorioz gaira hartan zen botereak ohitura zahar hori gelditu zituen edo hein batean isilarazi egin zituen.

Garaiko emakume bertsolari batzuk:

Pixkanaka pixkanaka bertsolaritza munduan berriz sartu ziren gai-emaile moduan, gai-sortzaile moduan eta epaile moduan. Azken urratsa bertsolariak bilakatu arte. Horrek ez du erran nahi denbora tarte luze horretan ez dela emakume bertsolaririk izan.[6]

Gai jartzaile:

Bertsolariak:

Gaur egun normalizatu egin da. 1980. hamarkadatik goiti bertso eskoletan nesken emendatze bat sentitu da. Hiru probintzietan, bertsozale elkartearen lehendakari gehienak emazteak dira: Nafarroan Alaitz Rekondo, Gipuzkoan Saroi Jauregi eta Iparraldean Xumai Murua.[8] Duela gutxi Joana Itzaina zen iparraldean 2010 urtetik 2017 urtera. Euskal Herriko azken bertso txapelketa nagusian Maialen Lujanbiok irabazi du. Bere bigarren aldia da. Bera izan da, 2009an Euskal Herriko bertsolari txapelketa irabazi duen lehen emaztea. Erran zuen bezala 2009an "Kosta egiten da emakumeen lorpenak aitortzea, eta txapela irabaztea, sinbolikoki, pauso bat da".[8]

Txapelketa motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jendaurreko saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxienez bi eta gehienez zortzi bertsolariren arteko saioak dira. Hainbat formatu desberdin daude, herrietan egiten diren plaza saioak, pilota lekuetako saioak, bertso-afariak…[9]

Sariketa eta txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa formatuan egiten diren saioak dira. Epaimahai batek puntuen bitartez sariak banatzen ditu. Ezagunena: Euskal Herriko Txapelketa Nagusia.[9]

Txapelketa ezagunenak:

Inprobisazioa munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Huapangoko menditarra edo “konposizio menditarra”, poesia eta dantza nahasten ditu. Hamarreko bost ahapaldiz edo gehiagoz osatzen den poesia da. Lau bertso-lerroko oinarria du.[9]

Georgia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

_airi edo kopla, 8 edo 16 silabako bertso-lerroak errimatuz sortzen da forma tradizionala. Gai orokorrak jorratzen ditu.[9]

K’apia kopla inprobisatuek, gai satirikoak, umoretsuak eta amodiozkoak jorratzen ditu. Inprobisatua izaten da beti, bakarrizketa izan daiteke edo bi aurkariren arteko ika-mikan oinarrituta dagoen elkarrizketan.[9]

Maroko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amazigh-a kantuz adierazten den poesia da. Poeta gazteek arbasoek sortutako poema eta kantu guztiak ikasi behar dituzte, ogibidea ongi ikasteko. Amazigharen ezaugarririk garrantzitsuena inprobisazioa da, inprobisatze ez duen poeta ez da hoberenen artean egongo.[9]

Kurdistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Lawje” (“kelam” arabieraz) elezaharrak, ipuinak, eta istorioak doinuarekin elkartzean sortzen da, musika-tresnak erabili gabe.[9] “Dengbej” kantatzen duen profesionala, margolari edo beste edozein artista bezain profesionala da. Heroismoa, izadia eta maitasuna dira gehien lantzen diren gaiak.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Ahozko euskal literaturaren antologia = Antología de literatura oral vasca. Etxepare Euskal Institutua D.L. 2013 ISBN 9788469566923. PMC 881218648. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  2. a b c d e f g h i j k l 1953-, Garzia, Joxerra,. ([2012]). Bertsolaritza : euskarazko bat-bateko bertsogintzaren gaur egungo egoera, tradizioa eta etorkizuna = El bertsolarismo : realidad, tradición y futuro de la improvisación oral vasca = Bertsolaritza : the reality, tyradition and future of Basque orsl improvisation. Etxepare Euskal Institutua = Instituto Vasco Etxepare ISBN 9788461497638. PMC 857339605. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  3. Bertsozale Elkartea. .
  4. a b c Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  5. BDB Bertsolaritzaren datu-basea. .
  6. a b c «Emakumeak eta bertsolaritza - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  7. Eresiak – Ahozko euskal literatura. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  8. a b «Emaztea bertsularitzan — Euskal kultur erakundea» www.eke.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  9. a b c d e f g h Inprobisazioa munduan : Kulturarteko Topaketak 2003, txostenak. (1. argit. argitaraldia) Bertsolari Liburuak 2004 ISBN 8495697092. PMC 433837729. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).