Lankide:Ipamies11/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GAZ Arkitektoak estudioaren diseinatu egin zuen eraikin hau. Europa plazan kokatua dago. Donostiako Unibertsitate campusean dago, hiriko eraikinik puntakoenetakoa da.2016an Euskal Herriko Arkitekto Elkargoaren saria jaso zuten.

Egoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpotik ikusita ezaugarri bat du nagusi: mozketa zuzen eta garbien bidez eraikinaren pieza trinkoari eginiko hiru ebakiak. Ebaki hauek eraikinaren barneko distira hiri guztian erakutsi nahi dute.

Fatxada guztia aluminiozko xafla batez inguratuta dago, eta pertsonen kokapenaren arabera, modu batera edo bestera ikusiko dira eraikinaren aurpegiak: eraikinaren kanpo-azala xafla beltz, itsu eta leunek estaltzen dute; ebakitako guneetan, xafla horiek urre kolorekoak dira, zulatuak eta estanpatuak. Aluminiozko kanpo-fatxada beltz eta distiratsuak barne-fatxada urreztatuarekin kontraste bat egiten du.

Eraikin honen bihotza Auditorioa da, egoitzaren erdialdean kokatuta. Auditorioak 588 metro karratu ditu eta hiru areto desberdinetan banandu daitekeen gela honek 420 pertsonentzako gaitasuna du. Musikenek 13.096 metro karratu ditu eta eraikin hau sotoaz, behe solairuaz eta beste lau solairuz osatuta dago. Hauek dira instalazio garrantzitsuenak:

Irakazkuntza gunea

  • 55 ikasgela instrumental, 10 ikasgela (teoriarako), bakarkako entseguetarako 39 kabina ,elektroakustika gela bat eta grabazio gela batez osatuta dago gune hau

Liburutegi-mediateka

  • Auditorioa baino handiagoa (765 m²) den instalazio honetan partiturak, liburuak, hemerotekak, eduki multimediak, aldizkarien sailak,

ordenagailu gune bat eta ikasketa guneak aurkitu daitezke. Katalogazio Zerbitzuen bulegoa bertan kokatuta dago isolamendu akustiko eta proiekzio gelarekin batera.

Administrazio eta idazkaritza gunea (365m²)

Irakasleen gunea (540 m²)

Kafetegia (155 m²)