Lankide:Jaiitz

Wikipedia, Entziklopedia askea

PERIMETROA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perimetroa irudi geometriko baten kanpoko aldeen luzeraren batrurak sortzen du.

Perimetroa irudi geometriko baten kanpoko aldeen luzeraren batura da, eta horien distantzia unitateetan neurtzen da, hala nola; metro, zentimetro... Aldeen neurriak ez dute zertan berdinak izan behar perimetroa kalkulatu ahal izateko. Perimetroa aldeen erpinak askatuz sortzen duten zuzenkiaren luzeraren bitartez kalkulatzen da.

Nola kalkulatu irudi ezberdinetan perimetroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi ezberdinen perimetroa modu berdinean neurtzen da, hau da, nahiz eta irudiek itxura ezberdina izan, perimetroa beti irudi horiek dituzten alde guztien luzera gehituz lortuko dugu.

Perimetroa kalkulatzeko erraminta ezberdinak erabili ditzazkegu, horien artean, erregela, konpasa, ... Hala ere, erabilgarriena erregela izango da.

Egunerokotasunarekin praktikan jarriz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perimetroaren kontzeptua landu eta ezagutzeko, gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun objektuen perimetroa kalkulatuz praktikan jarri dezakegu. Adibidez, klaseko arbelaren perimetroa kalkulatuz, mahaien tableroen perimetroa kalkulatuz, koadernoen edo agenden tapen perimetroa kalkulatuz, edota zakarrontziaren goiko zirkunferentziaren perimetroa kalkulatuz.