Lankide:Joane Ceberio/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Biriketako minbizia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biriketako minbizia

Biriketako minbizia izaera gaiztoa duen eritasuna da eta ohikoenetariko minbizi mota da mundu mailan. Europan eta Estatu Batuetan, biriketako minbizia heriotz kausa nagusia da gizon eta emakumeetan[1]. Biriketan agertzen da, biriketako ohiko zelulen kontrolik gabeko hazkuntza gaiztoaren ondorioz.  Normalean, hazkuntza horrek biriketako zelula epitelialetan izaten du jatorria, baina gorputzeko beste organoetara zabal daiteke[2]. Minbizien artean beldurgarrienetarikoa da 2 arrazoi nagusiengatik:

  1. Alde batetik, biriketan sortzen diren tumoreak gorputzeko urruneko organoetara erraztasunez hedatzen dira. Hau da, minbizi zelulek urruneko organoak inbaditzean metastasia eratzeko gaitasun handia dute. Hala ere, beste organoetan jatorria duten tumoreek biriketan sortutako metastasiak ez dira biriketako minbizitzat hartzen.
  2. Bestetik, garaiz diagnostikatzeko oso zaila da. Izan ere, minbizi honen lehenengo estadioak sintomarik gabekoak izaten dira normalean[2]. Hori dela eta, maiz, biriketako minbiziaren diagnostikoa beste arrazoi bategatik egidako bularraldeko erradiografia baten ondorioz ematen da[1].
Giza biriken toraxeko mozketa

Biriketako minbiziaren seinaleak eta sintomak gaixotasuna aurreratuta dagoenean agertzen dira. Minbiziak honako sintomak izan ohi ditu[3]:

·       Estul iraunkorra

·       Denborarekin txartu egiten den disnea (arnasa hartzeko zailtasuna)

·       Bularreko min jarraia

·       Hemoptisia (estulean odola botatzea)

·       Txistuak arnastean

·       Ahots zakarra

·       Errepikazko pneumoniak edo bronkitisak

·       Lepoa, aurpegia edo besoak handituta

·       Buruko mina

·       Sukarra

·       Hezurretako mina

·       Apetitu galera eta pisu galera

·       Nekea

Birika minbiziak zelula gaiztoen tamainaren eta agerreraren arabera 2 mota nagusietan sailkatzen dira: mikrotikoa (zelula txikien biriketako minbizia) eta ez mikrotikoa (txikiak ez diren zelulen biriketako minbizia). Azken mota hau ohikoena da[3]. Bakoitzaren garapena desberdina denez tratamendua ere desberdina izaten da. Gainera, gaixotasunaren estadioak eta gaixoaren adinak ere eragina dute, besteak beste. Normalean, lehenego kimioterapia eta erradioterapia bidezko tratamendua ematen da zelula minbizidunak hiltzeko eta gero, tumoreak kentzeko, kirurgia.[1]

Diagnostiko goiztiarrak tratamenduaren arrakastan eragin handia du. Minbiziaren detekzioa lehenengo estadioetan gertatzen bada kirurgiaren bidez tumorea atera daiteke eta gaixoa sendatzeko probabilitatea handiagoa da. Halaber, gaixotasun honen birulentzia eta detekzio goiztiarra egiteko zailtasunaren ondorioz, kasu gehienetan metastasia jada gertatu da. Kasu horietan, gibeleko, areako eta hestegorriko minbiziekin batera biriketako minbiziak pronostiko txarrena du[2]. Diagnostiko berantiarraren kasuan bizi-itxaropena batezbesteko 8 hilabetekoa da.

Epidemologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu mailan, biriketako minbizia intzidentzia eta heriotza-tasa altuak dituen gaixotasuna da, minbizien artean heriotz gehien eragiten dituena da, hain zuzen ere. 1.3  miloi heriotz eragiten ditu eta, Europan eta Estatu Batuetan bereziki, heriotza tasa altuagoa da[1]. Europako ekialdean 100.00 biztanleko 70 kasu berri agertzen dira urtero.

Gizonezkoei dagokionez, minbiziek eragindako heriotzen lehenego kausa da eta emakumezkoetan, aldiz, hirugarrena (kolon eta bularreko minbiziaren atzetik).

Espainian, urtero 20.000 kasu berri agertzen dira eta Intzidentzia eta heriotza-tasa oso handia du ere bai. Minbiziaren ondoriozko heriotzen lautik bat biriketako minbiziari dagokio. Gizonetan emakumeetan baino gehiagotan ematen da; emakume bakoitzeko 9 gizon gaixotzen dira. Gainera, gizonezkoetan minbizien %20 biriketako minbizia da eta emakumezkoetan bakarrik %3a. Nahiz eta gizonetan intzidentzia mantendu den, azken urtetan emakumeen erretze ohiturak igo dira eta, ondorioz, intzidentzia urtero %2,4 hazten da[4][5].

Gehinetan 60-70 urtetik aurrera duten pertsonetan diagnostikatzen da. Hala ere, kasu gutxitan, 45 urte inguru duten pertsonetan ere diagnostikatzen da, tabakoa erretzen oso goiz hasteagatik[6].

Orokorrean, erretzaileak eta erretzen ez dutenak kontuan hartuz, bizitzan zehar gizon batek biriketako minbizia izateko propbabilitatea 1/15 da eta emakume batek izatekoa 1/17 da[6]. Hala ere, arriskua nabarmenki handitzen da erretzaileak direnen artean.

Arrazari dagokionez, arraza beltzeko pertsonek arraza zurikoek baino biriketako minbizia pairatzeko %20 joera gehiago dute. Gainera, arraza beltzeko gizonek ere emakumek baino gehiago pairatzen dute minbizia mota hau[6].

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eragilerik nagusiena tabakoa erretzea da. Izan ere, tabakoaren keak sustantzia kantzerigenoak ditu eta hauek birikak estltzen dituzten zelulak kaltetzen dituzte. Ondorioz, biriketako ehunean asaldurak ematen dira berehala. Hasieran organismoa kalte hauek konpontzeko gai da baina esposizioa behin eta berriro errepikatzen bada, birikak estaltzen dituzten zelulak gero eta gehiago kaltetzen dira. Denborarekin, zelula horiek ezohiko portaera hartzen dute eta azkenean tumoreak sortzen dira[4]. Biriketako minbizia kasuen %90 erretzaileak diren pertsonetan ematen da; erretzeak 30 aldiz handiagotzen du minbizia izateko probailitatea. Zenbat eta zigarroen kopuru altuagoa erre eta erretzen denbora gehiago eman orduan eta biriketako minbizia pairatzeko arriskua askoz ere handiagoa[2]. Hala eta guztiz ere, erretzeari ustean minbizia izateko probabilitatea jaitsi daiteke apurka-apurka.  

Baina minbiziak, erretzaileak ez diren pertsonetan ere eragina du. Kasu hauetan agerrera, faktore genetikoen (aurrekari familiarrek), radon gasaren esposizioaren, asbestoaren, kontaminazio atmosferikoaren eta erretzaile pasiboak izatearen araberakoa da[3]. Izan ere, hauek dira minbizia izateko arrisku faktoreak. Erretzaile pasiboen artean, gaixotzeko arriskua, 2 aldiz handiagoa da esposizioan egon ez direnekin alderatuz. Biriketako beste gaixotasun batzuk izatea, fibrosi kistikoa adibidez, biriketako tumorea eragin dezkakete baita ere, nahiz eta kasu hauen intzidentzia askoz baxuagoa izan.


Biriken deskripzio anatomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo toraxaren erradiografia egingo dizute. Toraxaren erradiografian asaldurik ikusten bada edo lesio susmagarririk antzematen bada, beharbada beste proba batzuk egingo dizkizute hura egiaztatzeko

Proba desberdinak daude biriki minbizia detektatzeko/antzemateko:

  • Irudi bidezko proba diagnostikoak: birikien erradiografia baten ondorioz ezohiko nodulu edo masa bat antzeman daiteke.

Bestalde ordenagailu bidezko tomografia erabiliz, erradiografian antzeman ezin diren lesio txikiagoak erakutsi ditzake.

  • Kerru/flemaren zitologia: eztul egitean kerrua kanporatu egiten bada, biriki zelula kantzerigenoen presentzia  ezagutzera eman dezake. Horretarako, kerruaren lagina jaso eta mikroskopio bidez behatuko da.
  • Biopsia: ehun zehatz bateko zelulen lagina hartu eta laborategian aztertu egiten da zerbait susmagarria dagoen jakiteko.
  • Bronkoskopia: bronkoskopioaren, hau da, muturrean kamara bat daukan hodiaren bidezko arnasbideen (trakea eta bronkioak) ikuskapena/azterketa.
  • Hezur gammagrafia Arrisku faktoreak ekiditea eta faktore babesleak bermatzea birikietako minbiziaren prebentzioan lagundu dezake:
    • Erretzea
    • Tabakoarekiko esposizio pasiboa
    • Aurrekari familiarrak
    • VIH
    • Ingurumen faktoreak
    • Radonarekiko esposizioa


Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estadioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minbiziaren estadifikazioa metodo bat da, medikuek minbizia zer neurritan sakabanatu den zehazteko.

  • Estadio mugatua: minbizia bularraren eremu mugatuan dago. Biriki minbizia dutenen 3 pertsonetatik batek estadio mugatuan aurkitu egiten da hasierako diagnostikoa egiterakoan.
  • Estadio luzea/zabala: minbizi zelulak gorputzeko beste eremuetara hedatu egiten dira, beste birikira, garunera edo hezur muinera, adibidez. Biriki minbizi dutenen 3tik bik estadio luzean aurkitu egiten da hasierako diagnostikoa burutzerakoan.
  • 0 ESTADIO

Tumorea “in situ”  egoeran dago, hau da, birikan bakarrik kokatu egiten da eta ez ditu inguruko ehunak kaltetu. Minbizi zelulak ez dira foko lokaletik urrundu. Kirurgia bidezko erauzketa burutu daiteke.

  • I. ESTADIOA

Tumorea tamaina txikikoa denean eta ez denean inguruko gongoil linfatikoetara barreiatu.

Kirurgia bidez tumorea erabat erauzi daiteke.

  • II. ESTADIOA

Tumorea birikian dago, baina minbizi zelulak tumore primario horren hurbileko gongoil linfatikoetara hedatu egin dira. Orokorrean, kirurgia bidez erauz daiteke.

  • III. ESTADIOA

Tumorearen tamaina eta egoeraren ondorioz ezin izango da ebakuntzarik egin, izan ere, zaila edo ezinezkoa da tumorea kirurgia bidez erauztea.

Minbizi zelulak urrutiko gongoil linfatikoetara, toraxekoetara adibidez, edo biriki kanpoko egituretara,  bihotzera, odol-hodietara, arnas-bideetara hedatu dira.

  • IV. ESTADIOA

Minbizia gorputze beste eremu batzuetara iritsi egin da, hau da, metastasia gertatu da. Zelula kantzerigenoak odol-korrontean sartzean, gorputzeko edozein organo edo egituretara hedatu daiteke.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrisku faktoreak ekiditea eta faktore babesleak bermatzea birikietako minbiziaren prebentzioan lagundu dezake:

  • Erretzea
  • Tabakoarekiko esposizio pasiboa
  • Aurrekari familiarrak
  • VIH
  • Ingurumen faktoreak
  • Radonarekiko esposizioa


  1. a b c d r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726, r01eEF101135D3F04C4806230B827B80FC4755949557 (2019-04-29) «Biriketako minbizia» www.osakidetza.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2019-11-20.
  2. a b c d «Cáncer de pulmón - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org . Noiz kontsultatua: 2019-11-20.
  3. a b c «Cáncer de pulmón» medlineplus.gov . Noiz kontsultatua: 2019-11-20.
  4. a b (Gaztelaniaz) Cáncer de pulmón. Síntomas, tipos, tratamiento y esperanza de vida - 2016-06-16 . Noiz kontsultatua: 2019-11-20.
  5. «SEOM: Sociedad Española de Oncología Médica - SEOM: Sociedad Espa» seom.org . Noiz kontsultatua: 2019-11-20.
  6. a b c (Gaztelaniaz) «Estadísticas importantes sobre el cáncer de pulmón» www.cancer.org . Noiz kontsultatua: 2019-11-20.