Lankide:JonCastro431/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Catherine “Cady” Coleman (Charlestone, 1960ko abenduaren 14a) astronauta estatu batuarra da. Orain arte, hiru misio espazialetan parte hartu du NASAn.

Heziketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formazioari dagokionez, 1978an W.T Woodson High School-en graduatu zen eta 1983an MIT-n, kimikan lortu zuen gradua. Honekin batera, Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadaren kide bihurtu zen. 1988an, Coleman Wright-Patterson Aireko Armada basean lanean hasi zen, kimikari ikerlari moduan polimero ezberdinak ikertzen. Ondoren, 1991ean, polimeroen zientzietan doktoratu zen Massachusetts-eko Unibertsitatean.

NASA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992ko martxoan, NASA-n sartu eta lan egiten hasi zen misioetan aditu moduan, Johnson Space Center-ean. 1995eko urriaren 20an joan zen lehen aldiz espaziora STS-73 Columbia[1] espedizioan. Honetan, AEB-ko mikrograbitate laborategirako misio batean partu hartu zuen bioteknologia, materialen eta errekuntzen zientzian eta halako hainbat gaiak aztertzeko helburuarekin.

1999ean, berriro bueltatu zen espaziora, STS-93 misioan. Emakume batek bideraturiko STS baten lehen misioa izan zen, Eileen Collins-ek zuzendutakoa. Honetan, X Izpiko Chandra Behatokia orbitan jartzeko helburua lortuz. Unibertsoaren ikerketa, zulo beltzak eta horrelako fenomeno ezberdinak aztertzea ahalbidetzen zuen. Colemanen betebeharra, Canadarm beso robotikoa gidatzea zen. Hortik aurrera, beso robotikoen entrenamendu eta operazioen buru izan zen NASAn lanean jarraitzen zuen bitartean.

Bere hirugarren misioan, 2010eko 26/27. Espedizioan, Errusiako TMA-20 trasbordadorean Nazioarteko Espazio Estaziora joan zen. Han, hainbat esperimentu egitearekin batera, Espazio Estazioaren hainbat konponketak aurrera eraman zituen. Bere lana bukatu ondoren, 2011n bueltatu zen, orbitan 6 hilabetez egon ondoren.

Musika-talentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coleman txirula-jolea[2] da eta hainbat txirula ezberdin eraman ditu espaziora. 2011ko, apiriliean, bere misioa aurrera eramaten zuen bitartean, Ian Anderson-ekin batera zuzenean dueto[3] bat jo zuen Yuri Gagarin astronautaren lehen bidaiatzearen 50.urteurrena ospatzeko helburuarekin. Geroago, Colemanek “Bandella” izeneko astronauta musikarien talde bate eratu zuen Chris Hadfield, Steen Robinson eta Donald Pettit-ekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) KSC, Lynda Warnock:. «NASA - STS-73» www.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. (Ingelesez) «NASA - Astronaut Cady Coleman Shares Her Love of the Flute from Space» www.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  3. (Ingelesez) Administrator, NASA Content. (2015-04-07). «NASA Astronaut Cady Coleman, Jethro Tull's Ian Anderson Perform First Space-Earth Flute Duet» NASA (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]