Lankide:JoneZabaleta/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal dantzak euskal kultura eta herri edo eskualde bateko ohitura, kondaira, musika eta abarrek osatutako osagai garrantzitsuak dira. Gizon-emakumeak komunikatzeko beste modu bat.

Herri, lurralde edo eskualde batetik bestera dantza egiteko modua eta esanahia asko aldatzen dira.

Dantza batzuk belaunaldiz belaunaldi transmitituz joan dira. Beste zenbait, ordea, aldatu egin dituzte modu berri batera dantzatu ahal izateko.


Euskal dantzak indartzeko eta aspaldiko musika berreskuratzeko, Juan Antonio Urbeltzek, Pantxika Telleriak, Roger Goyhenechek... lan handia egin dute.


Tradizioari eutsiz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen, mutilak zuten paper nagusia dantzan. Hala ere, emakumezko gutxi batzuk ere aritzen ziren. Gaur egun, berriz, bi generoek hartzen dute parte maila berean.

Normalean herri bakoitzeko dantzak bertako herritarrek  dantzatzen dituzte, erromeri edo plazetako dantzetan. Beste batzuetan, ez da nahiko jende izaten dantzatzeko eta herri handi eta hiriburuetako taldeek eusten diete herri horretako tradizioari, ez galtzeko. Gaur egun, atzerrira asko hedatu dira Euskal Dantzak.

Dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendetik aurrera asko zabaldu ziren euskal dantza ezagunenak. Ospakizun berezietan, igandetan,erritualetan... egiten zituzten ondorengo dantzak.

Era desberdinetako dantzak aurki ditzakegu:

-Ezpata dantza: Borroketan ezpata erabiltzetik dator. Taldeka zein bakarka dantzatu daiteke ezpatak erabiliz.

-Azeri dantza edo Maskuri dantza: Azeri ehizatik dator.

14 edo 16 dantzariz osaturiko talde bat sokari lotuta doaz aurretik gidari bat dutela. Eta hauek puxikak edo maskuriak eramaten dituzte eskuetan, ikusleei ezustean harrapatu eta “jipoiak” emateko.

-Sorgin dantza: Sorginak uxatzeko egiten ziren dantzetatik dator.

-Sagar-dantza: Sagarrak saltzetik dator. Sagarrak eta saskiak erabiliz taldean dantzatzen da.

-Aurreskua:: Bakarka aritzen da dantzan eta doinua txistulariak jotzen du.

Bestalde, gaur egun Euskal Herrian beste dantza batzuk ere ezagunak dira.

-Soka-dantza.

-Fandangoa.

-Arku-dantza.

-Zortzikoa.

-Larrain-dantza.

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal dantzetan ohikoa da soinean jantzi bereziak eramatea. Hortaz, Euskal txokoetako dantza mota bakoitzerako jantzi desberdinak daude. Gehien erabiltzen direnak:

-Mutilen jantziak: Txapel eta gerriko gorriak eta alkandora,oinetako eta praka zuriak izaten dira. Oinetakoak zuri-gorriak izanik.

-Nesken jantziak: Gona gorria, kamiseta eta oinetako zuriak eta txaleko beltza izaten dira. Ohitura denez, neskek zapi zuri batez estaltzen dute burua.

Batzuetan, material desberdinen laguntzarekin dantzatzen da:

Makilak, arkuak, txapelak, ezpatak, zakuak, txintxarriak, saskiak...

Dantzan aritzeko soinua behar du dantzariak eta horrela  instrumentuak alaitasuna ematen dio. Instrumentu desberdinak erabili daitezke baina euskal dantzetan ohikoenak;

Trikia, panderoa, txistua eta danb olina dira.

Euskal Dantza egutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Otsaila/Martxoa
  • Otsailak 3, San Blas:

- Txulalai. Guardia.

  • Otsaila, martxoa eta apirileko igandeetan:

- Maskaradak. Zuberoa.

  • Inaute igandea:

-Talai-dantza. Amezketa.

-Txantxo-dantza. Abaltzisketa.

-Zahagi-dantza. Markina-Xemein.

-Sorgin-dantza. Antzuola.

-Kaskarotak. Uztaritz.

  • Inaute asteartea:

-Zortzikoa. Lantz.

- Sagar-dantza. Arizkun.

- Momotxorroak. Altsasu.

Apirila
  • Pazko igandea:

-Bolantak. Luzaide.

Maiatza
  • Maiatzak 3, Santa Kurutz:

-Ezpata-dantza. Legazpi.

  • Maiatzak 15, San Trokaz:

-Dantzari-dantza. Abadiño.

-Erregelak. Abadiño.

Ekaina
  • Corpus Christi:

-Korpus dantzak. Oñati. Itsasu. Armendaritze. Iholdi. Lekorne.

  • Ekainak 23:

-Soka dantza. Donostia. Zarautz. Irun. Urdiain.

  • Ekainak 24, San Juan:

-Bordon-dantza. Tolosa.

-Mutil-dantzak. Arizkun.

-Azeri-dantza. Andoain.

  • Ekainak 29, San Pedro:

-Dantzari-dantza. Berriz.

-Erregelak. Berriz.

-Kaxarranka. Lekeitio.

-Donibaneko aurreskua. Lekeitio.

-Trapatan. Doneztebe.

Uztaila -Kabalkadak. Uharte-Garazi. Lasa. Izpura. Arnegi.
  • Uztailak 2, Santa Isabel:

-Ezpata-dantza. Antio. Zumarraga.

  • Uztailak 4:

-Aurreskua. Hermua-Larrea.

  • Uztailak 7, San Fermin:

-Ezpata-dantza. Lesaka.

  • Uztailak 16, Karmen:

-Ezpata-dantza. Añorga.

-Brokel-dantza. Añorga.

-Soka-dantza. Añorga.

  • Uztaileko hirugarren larunbata:

-Mairuaren alardea. Antzulo.

-Trokeo-dantza. Antzulo.

  • Uztailak 26, Santa Ana:

-Santaneroen esku-dantza. Ordizia.

Abuztua
  • Abuztuak 3, San Esteban:

-Bordon- dantza. Bera.

-Makil- dantza. Bera.

  • Abuztuak 5, Ama Birjina Zuria:

-Arku-dantza. Lanestosa.

-Zortzikoa. Gasteiz.

  • Abuztuak 10, San Lorentzo:

-San Juan dantzak. Berastegi.

-San Lorentzo dantzak. Iruinea

  • Abuztuak 11, San Tiburtzio:

-Ezpata-dantza. Leitza.

-Ingurutxoa. Leitza.

  • Abuztuak 15, Ama Birjina:

-Ezpata-dantza. Begoña. Bilbo.

-Aurreskua. Begoña. Bilbo.

  • Abuztuak 16, San Roke:

-San Roke dantza. Deba.

  • Abuztuak 24, San Bartolome:

-Soka-dantza. Elgoibar.

Iraila
  • Irailak 8, Ama Birjina:

-Dantzari-dantza. Izurtza.

-Muskildako Ama Birjinaren dantzak. Otsagabia.

-Arrateko Amaren dantza. Eibar.

  • Irailak 29, San Migel:

-Dantzari-dantza. Iurreta.

-Ezpata-dantza. Markina-Xemein.

-Paloteadoa. Cortes.

  • Iraileko azken asteburua:

-Aldapako San Ferminen espata-dantza. Iruinea.

Urria
  • Urriko lehen igandea:

-Errebonbiloen aurreskua. Elorrio.

-Ingurutxoa. Amezketa.

-Gorulariak. Iurreta.

Ikus,gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]