Wikipedia, Entziklopedia askea

Jonsdr2/Proba orria

Sarrera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantisa Mantidae familiatik datorren 6 eta 12 zentimetro arteko luzera duen intsektu bat da, Antartikan izan ezik, kontinente guztietan aurki daitekeena, belarrez betetako inguruetan bereziki. Intsektu guztietatik mantisa ehizatzeko orduan onenetariko bat da, izan ere, oso intsektu erasokorra da, eta ehizarako baldintza hobeak dituenetarikoa, hala nola, kamuflatzeko gaitasun handia, aurrealdean hanka harrapakariak… Sei hilabete eta urte baten inguruan bizi dira eta nahiz eta nahiko intsektu erasokorra izan, ezin die pertsonei minik egin ez baita gaixotasunen eramaile ona, ezta intsektu pozoitsua ere ez. Mantis mota asko dauden arren, ezagunena Mantis Erlijiosoa da.                                                                                                                              

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantisa 6 eta 12 zentimetro arteko luzera duen intsektu bat da. Gorputz luzea eta burutik irteten zaizkion bi antena luze ditu. Aurreko hanketan, beti otoitz egiten egongo balira bezalako posizioan daudenak, harrapakinak hobeto harrapatzeko eta atxikitzeko arantza batzuk ditu.

Mantisaren bizi-itxaropena urtebete ingurukoa da, eta 6 eta 9 aldi bitartean aldatzen du bere azala heldu baten tamainara iritsi aurretik. Mantisa emeek erruten dituzten arrautzetatik jaiotzen da, ehunka mantis errunaldi bakoitzeko, eta gaztea denean, mantis heldu baten itxura bera du, baina askoz ere txikiagoa.

Mantisa

Sailkapen taxonomikoa:

Erreinua Animalia
Filuma Arthropoda
Klasea Insecta
Ordena Mantodea
Familia Mantidae
Generoa Mantis

 

Nola bizirauten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Mantisari kamuflajearen errege/erregin ere esaten zaio. Izan ere, bere bizitzan zehar gutxi gora behera 6 aldiz aldatzen duenez bere azala, une horretan bizi den tokira egokitzen da. Hau da, belardi inguruan bizi baldin bada, berde kolorekoa izango da; zuhaitz eta lur artean bizi baldin bada kolore marroia izango du; eta lasto artean bizi bada kolore horixka izango du.

Mantisak nahiko ondo biziraun ohi du naturan. Biziraupen arrakastatsu honen arrazoietako bat, kamuflatzeko duen gaitasuna da. Izan ere, gaitasun honi esker bizi den lekuko habitatari moldatzeko gaitasun handia du, leku horretako kolorea bereganatuz harrapakariek ondo ikusi ez dezaten. Horretaz gain, kamuflatzeko duen gaitasun honetaz ere baliatuz hobeto ehizatu ahal du bere biktimek ez dutelako antzematen.

Mantisak kamuflatu egiten dira, hainbat harrapari dauzkalako. Mantisetako harrapari naturalak hegaztiak dira, eta haietaz elikatzea gustatzen zaie. Gainera oihaneko beste ugaztun eta animalia batzuk ere mantis-ak jaten dituzte, horregatik kamuflatzen dira bizi ahal izateko.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantisak nagusiki belarrez estalitako eremuetan eta zuhaixka inguruetan aurki daitezkeen animaliak dira, batzuetan lasto eta kolore horixkako eremuetan ere aurki daitezkeen arren. Esan bezala, orokorrean landareetan bizi dira, izan ere, mantisek landare txikietan bizitzea nahiago dute, elikagaiak lortzeko errazagoa baita. Mantisak batez ere Europan, Asian eta Afrikan topatu daitezke, horretaz gain,  azken urteetan Australian eta Ipar Amerikan ere ikusi egin dira.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantisaren bizitza sei hilabete inguru luzatzen da. Kasu batzuetan, urtebete ere bizi daiteke. Udaberrian jaio ohi da, ninfa moduan, hau da, metamorfosi partziala soilik jasango duen kume moduan. Mantis jaioberriak (ninfak) berarekin batera jaiotako beste mantisak ditu lehenengo harrapakin edo biktima bezala. Jaio ostean bizirik irauten dutenak udaberrian eta udan zehar hazten dira. Horrez gain, hazten diren bitartean, sei eta bederatzi aldiren tartean aldatzen dute azala, prozesu honi muda esaten zaio. Muda egiten den unean, bereziki ahulak dira harraparien aurrean; leku batean geldirik geratzen direlako azal zaharra kentzeko prozesuak irauten duen hainbat ordutan. Helduarora iristean, exoeskeleto edo azala azken aldiz aldatzen dute, eta hegoak libre geratzen dira, halakorik duten Mantisen espezieen kasuan. Azkenik, hotza iritsi bezain laster gehienak hil egiten dira.

Mehatxuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala mantisa izaki harrapakari hoberenetarikoa den arren, espezieak bere biziraupena murrizten duen hainbat mehatxu ditu. Esaterako, mantisak ezin ditu tenperatura baxuak jasan, horregatik neguan zuloetan edota zirrikituetan sartzen da, behartuta baitago biziraupena bermatzeko. Hala eta guztiz ere, mantis askok ez dute neguan bizirautea lortzen hotza dela eta. Mehatxu honen adibidea mantisen Apteromantis aptera espeziea da, “babes bereziko erregimeneko espezie” bezala izendatua izan zena habitatarekiko arazoen ondorioz, hotza esaterako.

Mantisa bere habitatan.

Horrez gain, mantis arraren biziraupenari dagokionez, mantis emea bera mehatxua da harentzako. Izan ere, emakumeak sexu-harremanak izan ondoren arra jan ohi du. Emeak beti arra jaten duelako mitoa faltsua den arren, esan bezala batzuetan gertatzen da, %13-28 artean, hain zuzen ere.  Sexu-harremanak egitean, arra emeak antzeman gabe emearen bizkarrera iristeko gai bada, emeak ez du jango, bestalde, bizkarrera heldu ezean, emeak arra jango du.

Bukatzeko, mantisaren mehatxu nagusienetako bat, mantisaren harrapakari naturalak dira, hau da, mantisa ehizatu eta jaten duten animaliak, hala nola: igelak, muskerrak, hegazti mota batzuk edota batzuetan armiarma eta inurri mota espezifiko batzuk ere bai.


Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantisaren begiak

Mantisa gizakiok ezagutzen ditugun izaki bizidunen artean, bitxienetarikoa eta gizakion arreta gehien erakartzen duenetarikoa da hainbat berezitasun baititu. Hona hemen adibide batzuk:

  • Bere burua 180 gradu bira dezake, beraz, atzealdean duen guztia ikusteko ahalmena du.
  • Gizakiok dugun 3D bista duen intsektu bakarra da mantisa. Hori dela eta, Ingalaterrako unibertsitate bateko zientzialariak mantisekin froga ezberdinak egiten ibili dira, robotetan 3D ikusmena garatzea lortzeko asmoz.
  • Mantisaren begiek ilusio optiko bat sortzen dute. Nahiz eta mantisari begiratzen diozun bitartean alde batetik bestera mugitu, une oro ematen du mantisa zuri begira dabilela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tomasinelli, F., & Salemi, M. (2020). La mantis religiosa y los insectos palo. Parkstone International

Roeder, K. D. (1935). An experimental analysis of the sexual behavior of the praying mantis (Mantis religiosa L.). The Biological Bulletin, 69(2), 203-220.

Battiston, R., & Fontana, P. (2010). Colour change and habitat preferences in Mantis religiosa.

https://misanimales.com/mantis-religiosa-caracteristicas-comportamiento-habitat/

https://www.nationalgeographic.es/animales/2018/09/todo-lo-que-necesitas-saber-sobre-las-mantis-religiosas

https://www.rentokil.com/es/blog/la-mantis-religiosa/

http://sea-entomologia.org/IDE@/revista_47.pdf

https://www.jotdown.es/2019/11/mantis-vida-muerte-y-sexo-canibal-del-alien-de-los-arbustos/

http://www.bulletinofinsectology.org/pdfarticles/vol63-2010-085-089battiston.pdf