Lankide:Joxan Garaialde/Ipar Yemengo gerra zibila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ipar Yemengo Gerra Zibila
Soldadu erregezaleak Egiptoko blindatu baten erasoa geldiarazten saiatzen dira
Data1962ko irailaren 26tik 1970ko abenduaren 1a arte
LekuaIpar Yemen

Ipar Yemengo gerra zibila Ipar Yemenen borrokatu zen Mutawakkilite erresumako erregezaleen eta arabiar errepublikaren aldeko bandoen artean, 1962 eta 1970 artean. Gerra Abdullah as-Sallal buruzagi errepublikanoak emandako estatu kolpearekin hasi zen, Mohamed al-Badr iman koroatu berria kendu, eta Yemengo errepublika aldarrikatu zuen bere presidentetzapean. Imanak Saudi Arabiako mugara ihes egin zuen, non herri laguntza lortu zuen.

Gerra Hotzaren garaiko aliantzen eredu klasikoari jarraituz, erregezaleek Saudi Arabiaren laguntza jaso zuten, eta errepublikarrek, berriz, Egipto eta Sobietar Batasunarena, indar erregular eta irregularrak bidaltzen inplikatuz. Gamal Abdel Nasser Egiptoko presidenteak, errepublikanoen alde eginda, 70.000 soldadu bidali zituen. Hainbat mugimendu militar eta bake-konferentzia izan arren, gerra geldiunean amaitu zen. Badirudi, Egiptori, gerra horretan parte hartzea kaltegarri izan zitzaiola 1967ko ekaineko Sei Eguneko Gerran izan zuen jardunarentzat. Nasser-ek bere armada inplikatuta mantentzea gero eta zailagoa zela ikusiz, bere tropak Yemenetik ateratzen hasi zen.

1970ean, Saudi Arabiako Faisal erregeak errepublika aitortu, eta tregua sinatu zuen. Historialari militarrek Yemengo gerrari Egiptoko Vietnam bezala aitortzen dute, eta Michael Oren historialariak (garaian Israelek AEBn zuen enbaxadorea) idatzi zuen Egiptok Yemenen izandako abentura militarra hain negargarria izan zela, ezen hur-hurreko Vietnamgo gerrari Amerikako Yemen dei zekiokeen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Oren, Michael B. (2002). Six Days of War: June 1967 and the Making of the Modern Middle East. U.S.: Oxford University Press. pp. 7. ISBN 0-19-515174-7