Lankide:Julenlekuberri/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sendagai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sendagaia farmako bat edo gehiagoko multzoa da zeina modu farmazeutiko batean osatuta dagoen. Sendagaien propietateak pertsona gaixoen osasuna hobetu, minak arindu edo egoera fisiologikoa aldatzea ahalbidetzen du eta bere erabilera bai klinikoa bai industriala izan daiteke.

Historia[editar código · editar][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiak antzinako zibilizazioetan hasi zen sendagaiak erabiltzen gaixotasunak sendatzeko. Osasuna zaintzeaz arduratzen ziren pertsonek farmazialari eta mediku funtzioak betetzen zituzten, hau da, gehienbat beraien sendagaiak sortzen zituzten medikuak ziren. Kasu ezagunetako bat Galeno (130-200 K.o.) grekoarena da, Galénica hitza bere lanen ondorioz sortua da, eta farmakoen prestakuntza, neurketa eta administrazioaren modu egokia esan nahi du. Kultura erromatarrean hainbat eratara administratzen ziren sendagaiak, hauek, belar hautsen eta sustraien arteko nahasketak ziren eta eztia ere gehitzen zitzaion. Eztiak printzipio aktiboen garraiobide gisa funtzionatzeaz gain gustu hobea ematen zion sendagaiari. Batzuetan azukrea ere erabiltzen zen edo jarabea, honek dagoeneko azukre disolbatua zuen ura beharrean eta modu oretsu batean sortzen zen. Hain zuzen ere Galenok egin zuen famatu triaka, lan oso bat eskaini zion, lanaren oinarria sendagai bat zen zeinak 60 printzipio aktibo baino gehiago zituen. Erdi Aroan Galenok zuen garrantziagatik oso ospetsua egin zen garai honetan eta Espainian bere erabileraren baimenari uko egin zitzaion XX. mendean.

Erdi Aroan hasi ziren banatzen mediku eta farmazialariaren lanak. Farmazialariak bere botikan sortzen ditu prestaketa magistralak, hau da, paziente bakoitzarentzat sendagai preskribatuak prestatzea. Nahiz eta banatzen hasi medikuekin biltzen dira gremioetan. Farmazeutikaren ezaguera Aro Modernoan zientzia bezala finkatzen doan heinean, errenazimenduan nabarmentze garbiagoa gertatzen da farmazeutiko eta mediku, kirurgialari edo espezialarien artean. Formulazio magistrala ekintza farmazeutiko eta formulazio ofizialaren oinarria da, farmakopea eta formulazioaren sorkuntzaren ondorioz, eta egoera honek XX. mendeko bigarren erdialdera arte irauten du.

Momentu honetatik aurrera hasten dira sortzen berariazko sendagaiak, hauek, laborategi farmazeutikoek industrialki sortutako sendagaiak ziren. Hau da, eredu galenikoak ez dute indarra hartuko 1940 ingurura arte, industria farmazeutikoa garatu eta sendagaiak kantitate handian fabrikatzen hasi arte. Gaur egunera arte merkatuan dauden sendagaien agerpena garatu da eta aurki dezakegun aniztasuna oso zabala da.

Era faramazeutikoa[editar código · editar][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Era farmazeutikoa edo era galenikoa farmakoen (printzipio aktibo) eta eszipienteen (farmakologikoki materia ez-aktiboa) bakarkako antolamendua da medikamentu bat osatzeko. Beste era batera esanda, medikamentuak errazago hartzeko ematen zaion kanpo-antolamendua.

Eredu galenikoaren lehen helburua sendagaiaren dosia arautzea da, horregatik, unitate posologiko deritzo. Hasieran, patologia zehatz bat tratatzeko unitate batzuk landu ziren eta unitate horiek sendagai dosi finko bat zuten.

Eredu farmazeutikoaren garrantzia sendagaiaren eraginkortasuna zehazten duela da, printzipio aktiboa modu mantsoago batean askatzen ehuneko eraginkortasun handieneko puntuan, pazienteari interakzio kimiko bidez egindako kalteak saihesten, substantzia disolbatzaileak disolbatzen, zaporea edo itxura hobetzen...

Sailkapena[editar código · editar][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Madrilgo farmazia bat.

Sendagaiak bost taldetan banatzen dira:

  • Espezialitate farmazeutikoa: Konposizio eta informazio mugatuak dituzten sendagaiak dira, eredu farmazeutiko eta dosifikazio zehaztu batzuekin, berehalako erabilera baterako. Jendeari emateko prest daude autoritate sanitarioak ezarritako izen, bilgarri, ontzi eta etiketarekin.
  • Formula magistrala: Farmazeutikoak sortutako edo gainbegiratutako sendagaia da paziente bakarrarentzat eta sendagaiak dituen substantzia medizinalen preskripzio zehatza betetzen du. Preskripzioa arau tekniko eta arte farmazeutikoaren arabera egiten da eta farmazian edo zerbitzu farmazeutikoan erabiltzaileak beharrezkoa duen informazioarekin lagatzen da.
  • Formula ofizinala: Farmazeutikoak sortutako eta bermatutako sendagaia da, zeina farmazian edo zerbitzu farmazeutikoan ematen den. Farmazia edo zerbitzu farmazeutiko hori erabiltzen duten gaixoei ematen zaie.
  • Medikamentu prefabrikatua: Espezialitate farmazeutikoa jarraitzen ez duen sendagaia da, tratamendu industrial gabe erabili daiteke eta autoritate farmazeutikoak baimena eman gabe komertzializatu daitekeen sendagaia da.
  • Ikertzen ari diren sendagaiak: Substantzia aktibo edo plazebo baten era farmazeutikoa da eta ikertzen ari dira edo erreferentzia gisa erabiltzen dira entsegu klinikoetan. Substantzia hauek komertzializazio arauak dituzten produktuak erabili edo konbinatzen lortzen dira, formulazioan edo ontzian, baimendutako hainbat eratan edota debekatutako indikazio batean erabiltzeko edo baimendutako erabileraren informazio gehiago lortzeko.

Beste kalifikatzaile batzuk ere izan ditzakete:

  • Sendagai zitostatikoak
  • Sendagai errukiorra
  • Sendagai esentziala
  • Sendagai heroikoa: Muturreko kasuetan bakarrik erabiltzen den akzio oso indartsua.
  • Sendagai zurtza
  • Sendagai miraritsua
  • Antzeko sendagaiak

Preskripzio medikuaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainia eta Latinoamerikatako herrialde batzuetan sendagaiak farmazietan bakarrik saldu edo eskura daitezke. Bi sendagai mota daude preskripzio medikuaren arabera:

  • Salmenta libreko sendagaiak: Farmazietan libreki banatzen diren sendagaiak, preskripzio edo errezeta gabe eskura daitezkeenak dira eta bi kategorietan banatzen dira:
    • Espezialitate Farmakologiko Publiziatarioak (EFP) komunikazio iturrietan, telebistan edo hainbat komunika-bideetan zabaltzen diren sendagaiak dira.
    • OTC ("Over the Counter") produktuak afekzio arinagoak tratatzeko edo saihesteko erabiltzen diren farmakoak dira. Hauen erabileran esperientzia handia dago eta espresuki baimenduak izan dira.
  • Errezeta medikoa duten sendagaiak: Mediku, erizain, podologo edo odontologo batek errezetatutako sendagaiak dira gaixotasun edo sintoma bat tratatzeko.

Errezeta bat preskribatzeko: 28. ARTIKULUA. Errezeta medikoa medikamentu bat edo gehiago duen preskripzioa da eta hauek bakarrik eman dezakete:

I. Medikuak; II. Homeopatak; III. Dentista kirurgialariak; IV. Albaitari medikuak, bere konpetentzi eremuan; V. Aurreko edozein ikasketa duen zerbitzu sozialeko abokatu-laguntzaileak eta VI. Erizainak eta emaginak.

Artikuluan aipatutako profesionalak hezkuntza autoritateak emandako zedula eduki behar dute. Emaginak, erizainak eta abokatu-laguntzaileak Idazkaritzak zehaztutako espezifikazioei moldatutako errezetak preskribatu ahal izango dituzte.

29. ARTIKULUA. Errezeta medikoak preskribatu duenaren izena, helbidea eta zedula profesionalaren zenbakia eduki behar du, baita bere firma eta data ere.

30. ARTIKULUA. Errezetan dosia, aurkezpena, administrazio era, maiztasuna eta tratamenduaren iraupena adierazi beharko du preskribatu duenak.