Lankide:Jurigoimar/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kattalin Agirre[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kattalin Agirre XIX.mende bukaeran jaio zen,1897.urtean zehazki, eta 1995ean hil zen, Saran jaio zen Zugarramendi ondoan dagoen herri batean. Ziburun bizi izan zen bere alaba Josephinekin.[1]

II. Mundu Gerran parte hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kattalin Agirre, "Margot" eta "Nana" erresistentzia sareetan parte hartu zuen. Sare hauek ipar amerikako zerbitzu sekretuen OSS-etara atxikiturik zeuden. Bestalde Kattalin "Cométe" sareko partaide garrantzitsuenetariko bat izan zen. Sare hau 1941-1944 tartean, lur okupatuetan harrapaturik geratu ziren hegazkinlari asko ebakuatu zituen[2]. Kattalin bere etxean hartzen zituen hegazkinlariak, eta ihesaldiaren bideko azken zatia egiteko prestatzen zituen. Gero, Florentino Goikoetxeak, Kattalinen lagun minak, hegazkinlari hauek gidatzen zituen 10 orduz mendietan zehar[3], Bidasoa ibaira ailegatu arte, ondoren ibaia zeharkatzen zuten, Espainian sartzeko. Espainian aliatuak itxoiten zieten eta Gibraltarreraino eramaten zituzten. Bertatik segurtasunez, haien herrialdeetako base militar ezberdinetara mugitu ahal ziren ebakuatutako hegazkinlariak.[4]

Jasotako intsigniak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kattalin Agirrek, II. Mundu Gerran, nazien kontrako erresistentzia talde ezberdinetan("Margot" edo "Nana" adibidez) izan zuen parte hartze aktibo eta ezinbestekoa eskertuz, domina ugari jaso zituen gobernu aliatu ezberdinen eskutik. Besteak beste, espainiar gobernuak, Felipe Gonzalez zuela buruan (1985eko uztailak 5ean lehendakari izendatua izan zena), 1985eko uztailak 14ean Legión del Honor domina eman zion. [5]

  1. Atxukarro, Bakarne. (2017). Sarerik gabe. Denonartean, 15-17 or. ISBN 978-84-16791-46-0..
  2. «Aguirre, Kattalin - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
  3. Atxukarro, Bakarne. (2017). Sarerik gabe. Denonartean, 15-17 or. ISBN 978-84-16791-46-0..
  4. «Aguirre, Kattalin - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
  5. «Aguirre, Kattalin - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).