Lankide:Koldo Biguri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erabiltzaile hau euskarazko Wikipediako administratzailea da.


Kaixo, Koldo Biguri naiz, gasteiztarra, 1962an jaiotakoa. Hainbat literatura lan itzuli ditut, italieratik batez ere; eta egun itzulpen, interpretazio eta terminologia irakaslea naiz EHUren Gasteizko Letren Fakultatean. Hain zuzen ere, nire ikasleekin batera, euskal Wikipediarako eta Txikipediarako hainbat testu itzuli ditugu. Ikasleak asko animatzen dira jakitean klaserako egiten duten lana benetan argitaratuta ikusi ahal izango dutela Wikipedian eta Txikipedian. Bide batez, euskarazko Vikidiaren sortzaile eta arduradun nagusia naiz eta Txikipediaren bultzatzaileetako bat.