Lankide:MaialenMendieta/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

GUTAI TALDEA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutai taldeko partaide batzuk.

Gutai taldea, akziozko artea edo happening-a egiten zuten artista japonesen taldea izan zen. 1955. urtean sortu zen Kansai inguruan (Kyōto, Ōsaka, Kōbe). Hauek izan ziren kide nagusienak: Jirō Yoshihara, Sadamasa Motonaga, Shozo Shimamoto, Saburō Murakami, Katsuō Shiraga, Seichi Sato, Akira Ganayama eta Atsuko Tanaka.

Gutai taldea Bigarren Mundu Gerrako esperientzia izugarriaren ondoren jaio zen. Kontsumismo kapitalista baztertu zuten, ekintza ironikoekin, tentsio sentimenduarekin eta ezkutuko agresibitatearekin (objektuen haustura, kearekin ekintzak, eta abar). Taldeak, Fluxus, Joseph Beuys eta Wolf Vostell bezalako artistengan eragina izan zuen.

Taldeko partaideek, esperientzia berriak sortaraztearen alde esfortzu handiak egin zituzten, artearen eta bizitzaren arteko mugak desegiteko. Lehen esperimentuek gogorarazten dituzte Kazuo Shiragaren pintura kaligrafikoak (mihise inguruan egindako pintura aztarnak), Pollock edo arte informalaren keinuzko abstrakzioak. Gero, performanceen, instalazioen eta bideoen enfasiarekin jarraitu zuten. Taldea giro multimedialean, performatiboan eta antzerki ekintzetan bilduta zegoen.

Gutai taldeak, bizitasun, joko eta muga artistiko berriei dei bat egitea zuen helburu. Materialekin harreman ezberdinak esperimentatu nahi zituzten; gordinagoak eta zuzenagoak.

Gutai artistek, pintura abstraktuan, estilo garaikideagoetatik haratago doazen formak asmatu zituzten. Bestalde, argiekiko eta giza formekiko interesak gailurrera eraman zituen taldekideen lanak.

Gutaiko artistak, Fluxus mugimenduko formakuntzan eragina izatera iritsi ziren. Happening, performance eta arte kontzeptualaren aintzindari izan ziren. Bestalde, Nam June Paik, Wof Vostell eta Joseph Beuysen lanetan inspiratutako, eta gaur egun instalazio deituriko obrak sortu zituzten. Gainera, 1960ko hamarkadan arte poveraren aitzindaritzat izendatu izan dira askotan.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutaik gorpuzte edo pertsonifikazio esan nahi du. “Gu”, erreminta, neurri, zerbait egiteko modua, eta “tai”, gorputza. Gerraoste japoniarreko artisten kolektiborik garrantzitsuenetariko bat izan zen, eta era berean, mendebaldean oso gutxi esploratu den mugimendu artistikoa izan da.

1945ean sortu zuen Yoshihara Jiro artista eta maisuak. "Egin inork ez duena egin” leloa izan zuen gidari, 18 urtetan parte hartu zuten bi belaunaldiak bultzatu zituen ezarritako mugak apurtzera.

Gutai taldearen manifestua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956ko abenduan Yoshiharak Gutai taldearen manifestua idatzi zuen.

Manifestuan egiaztatzen den bezala, Gutai artearen asmoa “abstrakziotik haratago joatea” eta sormen puruarekin jarraitzea zen. Horrez gain, manifestuak azpimarratzen du arteak ez duela materia aldatzen. Materia eta espirituaren arteko elkarrekintzaz hitz egiten du.

Manifestuak taldearen kezken artean, gauzak hondatzen diren momentuko edertasun horrekiko lilura adierazten du. Kalte edo suntsipen horren prozesua material edo objektu baten barneko bizitzaren ordezkari moduan ospatzen da.

Gutai taldearen helburua, giza gaitasunak eta materialen ondasunak bat egitean sortzen den espazio abstraktua ulertzea da.

Manifestuak artelan askori egiten die erreferentzia Gutai taldea badena eta ez dena azaltzeko. Manifestuak zehazten duen bezala, Gutai arteak esperimentazioarekin du zerikusia. Ongietorria ematen dio edozein ekintza motari, objekturi zein soinuri. Gutai arteak ez du araurik (ikus hemen Gutai taldearen manifestua: http://web.guggenheim.org/exhibitions/gutai/data/manifesto.html)

Metodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Post Gutai Cluster F**k, Korea 2009.

Gutai taldea arte metodoak ezaugarritzen du, nahiz eta bertako artista bakoitzak metodo ezberdinak erabili.  Sorkuntza prozesua oso funtsezkoa da osotasunaren esanahirako. Gorputzen arteko elkarrekintzak desberdintzen du Gutai artea beste mugimenduetatik. Gorputza funtsezkoa zen, hala ere, gorputzak ez zuen izatez materialekiko lehentasunik. Materialarekin kolaborazio-lana egiten du gorputzak.

Aurrekaririk gabeko arte-sorkuntza bat jarri zuten abian, eta Gutaiko artista askok artearen mugei erronka egiten zieten materialekin esperimentatu zuten. Esaterako, Gutai arteak pintura, filma, argia, soinua, etekin eta ohikoak ez diren beste material batzuekin egin zuen lan. Artea egiteko metodoari auzitan jarri zuten artistetako batzuk izan ziren hauek: Saburo Murakami (bere gorputzarekin papera sastu zuena), Atsuko Tanaka (modu eskematiko batean alarmak eta bonbillaz eginiko soineko bat konektatu zuena), eta Shozo Shimamoto (pintura kanoietatik eta pinturazko botilak leku altu batetik jaurti zituena).

Gutai artea sortzeko erabili zituzten baliabideek ez zuten murrizketarik izan.

Kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutairen lehen agerpena Amerikan 1958an izan zen Martha Jackson Galerian, eta kritika ugari jaso zituen Jackson Pollocken artea imitatzen zuelakoan. Hala ere, Gutaik ez zuen Pollocken artea kopiatu, behar zuen inspirazioa hartu zuen askatasunaren arazoa agertzeko Japoniako Mundu Gerraren ondoren. Yoshiharak Pollock saritu zuen bizirik dagoen Ameriketako margolari onena izendatuz, eta bere originaltasun purua eta askatasunaren interpretazio konkretua miresten zituen. Yoshiharak Pollockekin partekatu zuen ideia hau: natura pertsonifikatzea arte errepresentazionalaren kontrako desio gisa. Yoshiharak Pollocken alor estetiko berean egotea onartu zuen, baina, hala ere, bestelako arte bat sortzen saiatu zen gogor.

Gutai taldearen instalazio bat, Venezia 2009.

Artista japoniarrek mendebaldeko artistak jarraitzeko joera dutela aurreikusiz, Yoshiharak Gutai artistei arte estilo oso desberdindua sortzeko eskatu zien.

Yoshiharak salaketak sahiesteko asmoarekin, bere ikasleei liburutegian ikasarazten zizkien arte garaikidearen joerak, gero beraien lana arte-zentro ofizialeko lanekin bateratzeko.

Gutai proiektua, prozesu gorpuztuetatik sorturikoa zenak, Jackson Pollocken tantazko margolanetan inspirazioa aurkitu arren, kontzeptu horiek zabaldu eta drastikoki aldatu zituen. Gainbegirada bizkor batekin, Gutairen lehendabiziko margolanek Jackson Pollocken tantazko margolanen itxura izan ahal dute, baina ikuspegi eta metodoak guztiz ezberdinak ziren. Jackson Pollocken Number 7 obra Sumi Yasuoren lanarekin konparatzen baldin bada, Pollockek nahita erabiltzen ditu muga lerrozuzenak. Bestalde, Yasuok “basatiki zuhurtziarik gabe” eta margoa txipristinduz lan egiten du. Gutai dadaista ere deitu zen, eta honela mintzatu zen: “batzuetan, lehen gainbegiradan, dadaismoarekin konparatu eta nahasten gaituzte, eta geure buruaren lorpenak dadaismoari guztiz errekonozitzen dizkiogu. Baina ezberdin pentsatzen dugu, dadaismoak ez bezala, gure lana ikerketaren eta materiala bizitzara ekartzearen posibilitatearen ondorioa da”. Fergus McCaffreyk, Gutain aditu denak, honela esan zuen: “Shiraga eta beste hainbat Gutai Arte Elkarteko kideren lanak bigarren belaunaldiko Espresionismo Abstraktuaren eratorritzat hartu zituzten 1958an Martha Jackson Galerian, New Yorken aurkeztu zirenean, eta oker ikaragarri hori ez da zuzendu orain dela gutxi arte".

Jiro Yoshiharak genero berri bat sortzea bilatu zuen, sailkapenetik haratago zegoena, benetako originaltasunaren bila, izandako kritiken gainetik.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yoshihara eta Shimamotorekin batera, Gutai taldeko kideak Takesada Matsutani, Sadamasa Motonaga, Sadamasa Motonaga, Atsuko Tanaka, Akira Kanayama eta beste batzuk izan ziren. Fluxus mugimenduak eragin handia izan zuen talde eta artista hauen hezitze-prozesuan. Taldeak Europako zenbait artistarekin harremana izan zuen (batez ere frantsesekin). Georges Mathieu eta Michel Tapié bezalako arte kritikariekin, esaterako. Horiek sustatu zuten Gutairen artea Europan.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutai taldeak mezu politiko oso garrantzitsua sustatzen zuen. Japoniako historian aurrez egon ez zena egiten saiatu ziren. 1950ean Japoniako arte modernoan errealismo soziala zen gai nagusi. Denbora horretan abstrakzioa findu zen (bereziki, Nihongan). Abstrakzioaren monotonia horri ihes egiteko nahia nabarmena zen. Jiro Yoshiharak, Gutaiko kide gaztea zenak, zapalkuntza artistiko / politiko horri ihes egitera bultzatu zituen taldeko beste kideak, banakotasuna bilatuz eta zapalkuntzari aurre eginez.  

Ekarpen artistiko garrantzitsu zenbait[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutai taldeak erakusketa terminoaren definizioa zalantzan jarri zuen, erakusketak kaleetara eramanez, eta askotariko jendearen parte-hartzea erakarriz.

Arte ekimen esanguratsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen sustatzailea izan zen Jirō Yoshiharak, 1955ean gerrako gas-ponpa batekin ekintza bat egin zuen. Ikuspegi global bat dago arte-ekimen horretan: artistak ez du azalpenik ematen, ikuslearen interpretazioari askatasuna emanez. Akzio hau, Gauza bitxia oholtza gainean mugitzen deiturikoa, margotutako oholtza baten gainean azalduko da, eskailera batekin, eta bertan mugitzen; Magritte surrealistaren eragin zuzena antzemango da bertan.

Sadamasa Motonagak, Kea izeneko lana egin zuen, kezko makina batzuk instalatu zituen eta palanka batzuk eragiten, makina hauek mugitzen zituen. Bere asmoa bonba atomikoari erreferentzia egitea izan zen. Beste hainbat akzio ere egin zituen plastikozko hodiak, esaterako, ura eta argia erabiliz. Izugarrizko efektu bisualak sortu zituen.


Shozo Shimamoto, Nasa honen gainetiken egilea da. Margotzearen ekintzan, Pollocken keinukera imitatzen du, kristalezko ontziekin eta lurrean puskatutako pinturarekin. Saburo Murakamik, Biomboak zeharkatzearen ekintza egin zuen. Sabaitik zintzilikatutako paper bilgarrizko lau angeluko egitura bat osatu zuen, eta gero bertatik botatzen. Katsuo Shiragak hankekin margotzen zuen. Hanka margotuekin, paperezko euskarri baten gainean dantza egiten zuen, Yves Kleinen antropometrien eraginarekin. Buztinera bueltan, buztinean biluzik murgiltzen zen, buztinarekin nahasi arte, heriotzari aipamena eginez. Performancean oinarritutako Gutai taldearen obrak, informalismoa eta painting ekintzak zabaldu zituzten, astintze erritual bilakatu arte.

Performanceak eta Gutai musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutai taldearen bi performance emanaldi izan ziren,1957 eta 1958an, hurrenez hurren. Zuzeneko lehen emanaldian zehar, Kanayamak lerro gorri eta beltzak margotu zituen globo handi batean. Ondoren, globo hau poliki-poliki puzten joan zen eskultura abstraktu bihurtu zen arte. Puxika hori leku horretan geldi zegoela, biratzen joan zen argiekin kolorea aldatzen zitzaion bitartean. Momentu horretan globoa moztu eta hautsi egin zen jatorrizko egoerara itzuli arte. Shinamamotok musika “monotonoa” konposatu zuen (Gutai taldearen hainbat egoeratan erabili zutena), eta globoa puzten zen bitartean jarri zuten bere pieza hau.

Mail art[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutai taldeko artistek, urte berriko postalak erabili zituzten posta-arterako. Postal horiek zoriontzeko txartelak besterik ez ziren. Tradiziozko esanahia dute eta interakzio sozial-erritualista moduan balio dute. Horrez gain, ohiko bizigabekoari espiritua ematearen Gutai taldearen helburua islatzen dute, Gutai taldearen ohiko bidea jorratuz. Motonaga Sadamasak 1965ean Yamazakiri lehenengo Gutai postala bidali zion. Txartelak pigmentu berdeak, urdinak, gorriak, horiak eta beltzak zituen, geroago zikinduak izango zirenak markak animatzeko. Postalak pinturei bizitza eman zieten, eta denborari zein espazioari dagokion pinturaren mugak bultzatu zituen. Gainera, erakustetako espazioen mugak zabaldu zituen (Gutai taldearen beste helburuetako bat izan zena). Dick Higginsek adierazi zuen moduan, “denbora pieza batean sartzeko bi modu daude: aurkezpen batean bihurtu edo poliki-poliki ezagutzera eman, postalaren bidez".

Gutai artearen hamaikagarren erakusketan, bisitariek hamar yen ordaindu ahal izan zuten Gutai txartelen kaxa bat eskuratzeko. Kaxa horren barruan Gutai taldekide baten postal bat zegoen. Hau guztia ikuskizun moduan gauzatu zen, ez kontsumismo moduan, eta irabazi zuten dirua behar ekonomikoak zituzten umeentzako erakunde batera bidali zuten. Horrek piztu zuen postala oparitzat hartzeko ideia.

Erakusketa esanguratsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutai taldearen lehen erakusketa uztailean izan zen, Yoshiraren eskutik egina: The Experimental Outdoor Modern Art Exhibition to Challenge the Burning Midsummer Sun. Ashiyako parke publiko batean bi astez hogeita lau orduz eginiko erakusketa izan zen, aire zabalean aurkeztu zena. Zuhaitzetatik zintzilikatutako berrogeita hamar bat metroko koadro bat, argiztatutako eskulturak gauez distiratzen zutenak eta lurrean zutik zegoen nylonezko arrosa beroa. Esperimentua izenez iragarri zuen taldeak artea gela itxitetatik atera beharra zegoela, lanak eguzki, haize eta euri naturalaren indarrez erakutsi behar zirela. 1970eko martxoaren 15ean eta irailaren 13an, Japoniako Expo '70ean Gutai taldeak arte-ekimen esanguratsua egin zuen, azkeneko agerraldi garrantzitsuenetariko bat izan zena. 70eko Expo horietan zehar, taldearen antzezpen batzuk globo erraldoiak izan ziren, eta gizonak ere azalduko dira burbuila-zapalduen kamioietan flotatzen.

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jiro Yoshihara
  • Akira Kanayama
  • Chiyu Uemae
  • Saburo Murakami
  • Kazuo Shiraga
  • Shozo Shimamoto
  • Atsuko Tanaka
  • Sadamasa Motonaga
  • Seiko Kanno
  • Senkichiro Nasaka
  • Shigeki Kitani
  • Tamiko Ueda
  • Tsuruko Yamazaki
  • Norio Imai
  • Kumiko Imanaka
  • Joji Kikunami
  • Yutaka Matsuda
  • Takesada Matsutani
  • Shuji Mukai
  • Yuko Nasaka
  • Minoru Yoshida
  • Minoru Onoda
  • Hirosi Nagare
  • Yasuo Sumi