Wikipedia, Entziklopedia askea


TXORRU ARRUNTA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chloris chloris

Txorru arrunta (Chloris chloris) Europan bizi den txori tipikoa da. Izan ere, hegazti mota hauek, munduko hegazti guztien %50 baino gehiago dira eta paseriforme izenarekin ezagutzen ditugu. Kaskabeltz handiarekin edo Txirriskila arruntarekin nahastu dezakegu nahiko antzekoak baitira baina txorru arrunta desberdintzeko hainbat ezaugarri daude.

   Ba al dakizu   

Chloris chloris izena Chloris izeneko ninfa batengatik dator. Loreen jainkosa, "Berdea" izenez ezaguna eta hegazti honen kolorearen ondorioz izen hori eman zioten.

Tamaina eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koloreari dagokionez, berde horixkak izaten dira, hala ere, arra eta emearen artean desberdintasunak ikus daitezke. Arraren koloreak biziagoak eta argiagoak dira, eta bere buztana eta hegoetan orban hori biziak dituzte. Emearen koloreak, aldiz, ilunagoak dira eta kolore marroixkak ere baditu.

Buru nahiko handia dute eta haien mokoa lodia, indartsua eta kono formakoa da, eta funtsezkoa da elikatu ahal izateko.

Txorru arrunta bere ingurune naturalean 3 edo 4 urte inguru bizitzera irits daitezkeen hegaztia da; hala ere, itxian (etxe batean adibidez), urte gehiago bizi dira normalean, harraparirik ez dagoelako eta esfortzu gutxiago egiten dutelako.

Hauek dira bere neurriak

  • Luzera: 13-15 cm.
  • Tamaina: 25-27 cm.
  • Pisua: 25-30 gr.
  • Arrautza kopurua: 4tik 6ra.
Chloris chloris emea

Kantu bereizgarria du eta zenbait soinu desberdin sortzen ditu: cho-roro, chi-ri-ri, chuing-chuing. Gainera, taldean dagoenean soinu desberdin altuago bat erabiltzen du, chuiit bezalako zerbait.

      Entzun!





Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako iparraldeko basoa

Txorru arrunta Iberiar Penintsulan eta Europa osoan ohikoa den hegaztia da. Afrika iparraldean ere haren presentzia ikus daiteke eta gizakiak Australiako ekialdean eta Zeelanda Berrian sartu du, ondorioz oso ohikoa da hortik gertu ikustea. Hotza dela eta, Frantzian ematen dute negua (abendua eta urtarrila bereziki).

Habitatari dagokionez, mendietako basoak ditu habitat gogokoena, pinuak dauden eremu irekietan. Gainera, lorategi, baratze edota zerealak lantzen diren inguruetan ere bizi dira. Neguan zuhaitz altuetan egoteko joera dute. Itsas mailatik 800 eta 2.000 metro arteko altueran ikusi daitezke. Hala ere, ez da zaila horrelako hegaztiak hiri-parkeetan aurkitzea, izan ere, oso ohituta daude gizakietatik gertu egoten.

Txoru arruntaren banaketa geografikoa


Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txorru arrunta txori alejalea da, bere moko lodiak adierazten duen bezala, nagusiki zuhaitz edo zerealetako haziez elikatzen dena. Hala ere, intsektuak, araknidoak eta beste ornogabe txiki batzuk jaten ditu, hala nola inurriak edo kakalardoak.

   Ba al dakizu   

Neguan oso ona da janaria elur-geruzen azpian bilatzen

Udazkenean mahasti eta fruta arboladietara joaten da, jateko momenturik onenean dauden fruituez elikatu ahal izateko.


Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txoria bere habian

Txorru arruntak udaberrian hasten du bere ugalketa prozesua, martxoaren erdialdean hasi eta ekainera arte irauten duena. Txoria izanda, obiparoa da, hau da, arrautzak jartzen ditu. Arrautzen inkubazioa 13-14 egun inguru irauten du eta emeak dira arrautzak berotzearen arduradunak. Bitartean, arra emea elikatzeaz enkargatzen da, elikadura habiara eramanez. Habiak taldeetan egiteko joera dute, hau da, beste txorru arruntek egindako habietatik gertu.

Txori arruntaren arrautzak

Habiak egiteko sustrai meheak, goroldioa, artilea eta lumak erabiltzen dituzte.

   Ba al dakizu   

Txorikumeak janari okatuez elikatzen dira, hau da, haien gurasoek martxikatu, irenstu eta gero botaka egindako janariaz.

Bi aste pasa ondoren, kumeek arrautzak apurtu eta jaio egiten dira. Orduan, arra eta emea 16 egunez haien umeak elikatzeaz arduratzen dira. Haien bizitzako lehenengo egun hauetan bereziki intsektuak eta hazi zanpatuak jaten dituzte.






Mehatxuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean aurkitutako trikomoniasis parasitoaren ondorioz, azken urtetan txorru arruntaren kopurua murriztu egin da. Parasito honek agerraldi handia eragin du hegaztien artean, eta txorru arruntaren kasuan nabaria izan da. Gaixotasuna oso erraz transmititzen da hegaztien bainu eta janlekuetan.

Txorru arrunta desagertzeko arriskua.

Bestalde, Espainian txoriak harrapatzea, gero kantu lehiaketetarako trebatzeko geroz eta gehiago handitu da, eta txorru arruntak horregatik harrapatuak izan dira.

Horretaz gain, hegazti honen harrapari naturalez gain, belatzak eta gabiraiak adibidez, etxeko katuak ere bere harrapari bilakatu dira.


Txorru arrunta Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteko urtaro gehienetan ikus daiteke hegazti hau Euskal Herrian eta Iberiar Penintsula osoan. Negua aldera, zailagoa da emigratzen dutelako leku beroen bila.

Esan bezala, ez dago desagertzeko arriskurik Europan eta are gutxiago Euskal Herrian. Beraz, lasai egon gaitezke momentuz!

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.youtube.com/watch?v=S8cP5VJyYJc

https://txoriak.eus/txoriak/txorru-arrunta

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.birdiememory.com/es/verderon-europeo

https://es.wikipedia.org/wiki/Chloris_chloris#Alimentaci%C3%B3n

https://hmong.es/wiki/European_greenfinch

https://misanimales.com/verderon-caracteristicas-comportamiento-y-habitat/

https://vidadeaves.com/verderon-europeo/verderon-europeo-el-olivo-de-los-cielos/

https://www.objetivonaturaleza.com/verderon-comun