Lankide:Maitanecerrada/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lucy (AL 288-1) Australopithecus afarensis espeziearen hominido baten hezur multzoa da. Hezur horiek, Donald Johansonek aurkitu zituen 1974ko azaroaren 24an Awash haranean Hadar herritik hurbil, Etiopian.[1][2]

"Lucy"ren hezurrak 3,2-3,5 milioi urte dituzte[3] eta 20 urteko emakumezko baten eskeletoaren % 40 dira. Morfologiari dagokionez, aurkitutako eskeletoa zuen indibiduoak 1,10 metroko altuera[4] eta 27 kg-ko pisua izan zituen. Garezur xumea zeukala ikusi da, txinpantzeenaren antzekoa; gainera, bipedoa zela ondorioztatu da, pelbisa eta belaunaren artikulazioa aztertu ondoren. Ezaugarri horiek hominizazio prozesuaren eredu dira.[5]

Izen arrunta Lucy

Espeziea Australopithecus afarensis

Antzinatasuna 3,2 a 3,5 milioi urte

Aurkikuntza data 1974

Aurkikuntzaren lekua Hadar, Etiopia

Aurkitu zuen pertsona Donald Johanson eta Tom Gray

"Lucy" izena jarri zitzaion The Beatles-en "Lucy in the Sky with Diamonds" abestiagatik; izan ere, abesti hori langileen kanpamentuan entzun zen aurkikuntzaren lehenengo egunean.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971. urtean, azaroan, Lucyren hezurrak aurkitu baino lehen, tente ibiltzen ziren beste hominido batzuen hezurrak aurkitu ziren 2,5 km-ra. Hezur horiek, momentu horretara arte aurkitu zirenak baino antzinagokoak ziren.

Hiru urte beranduago, 1974an, Johansonek sakan baten beheko partean Lucyren lehenengo hezurrak aurkitu zituen. Lehendabizi, besoaren zati bat ikusi zuen; eta, ondoren, kranio txiki baten atzeko partea. Zati horiek aurkitu ziren lekutik 1 m-ra gutxi gorabehera, izterrezur baten zatia behatu zen. Ingurua gehiago esploratzen zuten heinean, hezur gehiago aurkitu zituzten; esate baterako, ornoak, pelbisaren zatia, saihets-hezurrak eta barailaren puskak.[6][7]

A. afarensis espeziearen aurkikuntza gehiago egin ziren 70eko hamarkadaren ondoren eta hori lagungarria izan zen espeziea hobeto ezagutzeko. 1992. urtean, Awash haranean, Ardipithecus espeziearen hominido baten eskeleto oso bat aurkitu zen. Fosil horri, "Ardi" izena jarri zitzaion eta aurkitutako afarensis fosilak baino zaharragoa zen; izan ere, 4,4 milioi urte ditu.[8]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilera mota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lucy eskeletoaren ezaugarri nabarmenetako bat valgus-belauna[9] da. Hain zuzen ere, ezaugarri horrek eraman ditu ikertzaileak ondorioaztatzera tente ibiltzen zela. Izterrezurrak ezaugarri eratorriak eta antzestralak ditu: buru txikia eta lepo laburra. Hala ere, trokanter handia, laburra eta Homo sapiensenen antzekoa dauka, baina femurraren burua baino gorago kokaturik dago. Azken ezaugarri horri plesiomorfia deritzo. Lucyk lordosia[10] azaltzen du, hau da, bizkarrezurraren aurreranzko kurbadura, eta ezaugarri hori bipedalismoaren beste adierazle bat da.

Pelbisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lucyk distantzia azetabular handia azaltzen du, eta pubis-arkuak 90º baino gehiago ditu, hots, gaur egungo emakumezkoenaren antzeko tamaina. Hala ere, azetabulua txikia eta primitiboa da.

Garezurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurokranioa primitiboa eta txikia da; letaginek, aldiz, tximinoenek dituztenak baino espatula-forma handiagoa dute. Lucyren garezur-edukiera 375-500 cc ingurukoa da.

Kutxa torazikoa eta dieta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australopithecus afarensis, gaur egungo tximinoenak dituzten bezalako kutxa toraziko konikoa daukate, oro har, txinpatzeen eta gorilen antzekoa. Tamaina handi horrek urdail handia eta heste luzea izateko aukera ematen die; izan ere, luzera hori garrantzitsua da landareen digestioa egiteko. Kranioaren eta garunaren funtzioak mugatuta daude digestioa eta barailaren muskulatura direla eta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Johanson, C. E.; Wong, K. C.. (1979-09). «PERMEABILITY AND VASCULARITY OF THE DEVELOPING BRAIN» Anesthesiology 51 (Supplement): S148.  doi:10.1097/00000542-197909001-00147. ISSN 0003-3022. (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  2. McDonald, Jessica S.. «A Sensational Story» Photography and its Origins (Routledge): 15–28. ISBN 9781315740096. (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  3. Oldest Skeleton of Human Ancestor Found. 2009-10-01 (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  4. Jungers, W. L.. (1988-6). «Lucy's length: stature reconstruction in Australopithecus afarensis (A.L.288-1) with implications for other small-bodied hominids» American Journal of Physical Anthropology 76 (2): 227–231.  doi:10.1002/ajpa.1330760211. ISSN 0002-9483. PMID 3137822. (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  5. C., Johanson, Donald. (1981). Lucy : the beginnings of humankind. Simon & Schuster ISBN 0671724991. PMC 856806858. (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  6. «Letter from Donald Johanson, August 8, 1989» www.talkorigins.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  7. C., Johanson, Donald. (1981). Lucy : the beginnings of humankind. Simon & Schuster ISBN 0671724991. PMC 856806858. (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  8. Gibbons, Ann. (2017-03-02). «Ancient skulls may belong to elusive humans called Denisovans» Science  doi:10.1126/science.aal0846. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  9. Stern, J. T.; Susman, R. L.. (1983-3). «The locomotor anatomy of Australopithecus afarensis» American Journal of Physical Anthropology 60 (3): 279–317.  doi:10.1002/ajpa.1330600302. ISSN 0002-9483. PMID 6405621. (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).
  10. Lovejoy, C. Owen; McCollum, Melanie A.. (2010-10-27). «Spinopelvic pathways to bipedality: why no hominids ever relied on a bent-hip-bent-knee gait» Philosophical Transactions of the Royal Society of London. Series B, Biological Sciences 365 (1556): 3289–3299.  doi:10.1098/rstb.2010.0112. ISSN 1471-2970. PMID 20855303. PMC PMC2981964. (Noiz kontsultatua: 2018-11-16).