Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Lankide:Maite Aranguren/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

SARRERA EZ DUT ALDATU

Uhinen elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi honetan uhin sinusoidal baten anplitudea, gailurra eta harana ikus daitezke.
  • Gailurra edo tontorra: Elongazio puntu maximoa edo uhinak daukan anplitude maximoko puntua da.
  • Periodoa (T): Uhinak oszilazio oso bat egiteko behar duen denbora. Unitatea segundoa da.
  • Anplitudea (A): Gailurretik uhinaren erdiko puntura bertikalki dagoen distantzia maximoa da. Kontutan hartu behar da uhin batzuen anplitudea aldakorra dela, hau da, anplitudea denbora pasa ahala txikitzen edo handitzen dela. 
  • Maiztasuna (f): Denbora unitateko puntu batetik igaro diren uhin-luzera kopurua zehazten du. Unitatea Hz-a da.

  • Harana: Uhinaren puntu minimoa da.
  • Uhin-luzera (λ): Ondoz ondoko bi uhinen puntu berdinen arteko distantzia edo ondoz ondoko bi gailurren arteko distantzia da.
  • Nodo: Uhinak oreka lerroa ebakitzen duen puntua da.
  • Elongazioa (χ): Uhinaren puntu batetik oreka lerrora elkarzut dagoen distantzia da.
  • Zikloa: Oszilazio bat gailurraren ibilbidea hasieratzen duen nodotik haranaren ibilbidea bukatzen duen nodora dagoen ibilbidea edo alderantziz, haranaren ibilbidea hasieratzen duen nodotik gailurraren ibilbidea bukatzen duen nodora dagoen ibilbidea da.
  • Hedapen abiadura (ν): Uhindura mugimenduaren hedadura zehazten duen abiadura da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A: Sakonera handiko uretanB: Azaleko uretan 1: Uhinaren hedapena 2: Gailurra 3: Harana

Uhin periodikoen ezaugarri nagusiak gailurrak edo tontorrak eta haranak dira. Normalean, zeharkako uhinetan eta luzetarako uhinetan sailkatzen dira. Zeharkako uhinek, uhinaren hedapenaren norabidearekiko elkarzutak diren bibrazioak dituzte. Luzetarako uhinek, uhinaren hedapenaren norabidearekiko paraleloak diren bibrazioak dituzte.

Objektu batek putzu batean uhin bat goian eta behean ebakitzen duenean, bere ibilbidea orbitala izango da, uhinak ibilbide hori izango du, ez direlako zeharkako uhin sinusoidal arruntak. Upel baten gainazalean dauden uhinak zeharkako uhinen eta luzetarako uhinen nahastea dira. Hori dela eta, gainazaleko puntuek ibilbide orbitalak egiten dituzte.

Uhin guztiek egoera estandar baten aurrean jokaera bera daukate. Uhin guztiek fenomeno hauek jasan ditzakete:

  • Difrakzioa: Uhina uhin-luzeraren antzeko tamaina duen oztopo edo irekiunearekin topo egitean, bere ibilbide zuzena aldatu egiten da oztopo hori inguratuz.
  • Doppler efektua: Uhinaren iturria eta behatzailea erlatiboki mugitzen ari direnean, elkarrekiko hurbildu eta urrundu ahala behatzaileak jasotzen duen uhinaren maiztasun aldaketari deritzo.[1]
  • Interferentzia: Bi uhin espazioko puntu berean topatzen eta konbinatzen direnean, sortzen den efektua da.
  • Islapena: Uhin batek ingurune berri batekin topo egiten duenean eta ezin duenean ingurune hori zeharkatu, bere norabidea aldatzen du.
  • Errefrakzioa: Uhin bat ingurune berri batean sartzen denean, bere norabidea eta hedapen abiadura aldatzen ditu.
  • Talka-uhina: Uhin kopuru bat inguru batean igarotzen ari denean eta bata besteari gainjartzen zaionean, kono bat sortzen dute.

Polarizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norabide bakar batean oszilatu daitekeen uhina polarizatua dago. Zeharkako uhin baten polarizazioak, oszilazioaren norabidea deskribatzen du ibilbidearen plano perpendikularrean. Luzetarako uhinetan, esate baterako, soinu uhinetan, ez du polarizaziorik aurkezten, oszilazioaren norabidea ibilbidearen norabidean hedatzen delako. Zeharkako uhin bat, hala nola, argia, polarizatua izan daiteke iragazki polarizatu bat erabiliz edo okertuta dagoen dielektriko batean islatuz, adibidez, beirazko leiho batekin.

Eredu matematikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wave.png

Ikuspuntu matematiko batetik uhin sinusoidala uhin sinpleena edo oinarrizkoena da, honako funtzio honetan zehaztuta dago:

Non A uhinaren anplitudea (elongazio maximoa edo uhinaren gailurraren altuera) den. Anplitudearen unitatea uhin motaren araberakoa da - soka baten uhinen anplitudea distantzia baten bidez adierazita dago (metrotan), soinu uhinak presio baten bidez (pascaletan) eta uhin elektromagnetikoen anplitudea eremu-elektrikoen anplitudea bezala adierazita daude (volt/metrotan). Anplitudea konstantea edo aldakorra izan daiteke denbora eta espazioaren ondorioz. Anplitudearen formaren aldakuntzari uhinaren inguratzailea esaten zaio.

Uhin baten ilustrazioa (urdinez) eta bere inguratzailea (gorriz)

Uhin-luzera (λ) bi gailurren edo ondoz ondoko bi haranen arteko distantzia da. Luzera unitatetan neurtzen da, esate baterako, metrotan. Optikan, uhin-luzera nanometrotan neurtzen da.

k uhin angeluar bat honako formula hau erabiliz, uhin-luzerarekin erlaziona daiteke:

T periodoak uhinaren mugimendu oszilakorrak ziklo oso bat osatzeko behar duen denbora zehazten du. f maiztasunak denbora-unitate batean igarotako ziklo oso kopurua zehazten du (adibidez, segundo batean igarotako ziklo oso kopurua). Bere unitatea Hz-a da. Bere adierazpen matematikoa honako hau da:

Beste era batera esanda, uhin baten maiztasunak eta periodoak elkarrekiko lotura bat dute.

Abiadura angeluarrak ω maiztasuna segundo batean radian kopurua zehazten du.  Abiadura angeluarra maiztasunarekin erlazionatuta dago.

Uhinari bi abiadura desberdin uztartzen zaizkio. Abiadura-fasea lehenengoa izanda, abiadura honek uhinaren hedapen indizea adierazten du:

Bigarrena talde-abiadura da eta abiadura honek espazioan zehar hedatzen den uhinaren anplitudearen formaren aldakuntzen abiadura ezartzen du. Uhinaren bidez hedatu daitekeen informazio indizea da. Bere adierazpen matematikoa hurrengoa da:

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olatu bat harkaitzen kontra leher egiten

Uhin mota desberdinen adibideak:

  • Olatuak, uretan hedatzen diren perturbazioak dira.
  • Irrati-uhinak, mikrouhinak, infragorriak, argi ikusgaiak, argi ultramoreak, x izpiak eta gamma izpiak erradiazio elektromagnetikoa osatzen dute. Kasu honetan, hedapena ingurune fisiko barik eman daiteke, hutsean hain zuzen ere. Hutsean uhin elektromagnetikoak 299 792 458 m/s-ko abiadurarekin hedatzen dira.
  • Soinuak - airetik, likidotik edo solidotik hedatzen den uhin mekanikoa da.
  • Zirkulazio uhinak (autoen dentsitate desberdinen hedapenari deritzo) - Sir M. J. Lighthill-ek egin zuen moduan uhin horiek uhin zinematikoak moduan modelatu daitezke.
  • Uhin sismikoak lurrikaretan.
  • Grabitazio uhinak, erlatibitate orokorraren arabera espazio-denbora kurbaduraren gorabeherak dira. Big Bang-aren ondoren unibertsoaren hedapena gertatu zen eta periodo horren barruan agertutako grabitazio uhinen hondarrei buruzko behaketa esperimental bat egiten ari zela 2014ko martxoaren 17an iragarri zen, baina aurrerago aurkikuntza zalantzan jarri zen. [2]

Adibide horiek lege fisiko berdinen arabera jokatzen dute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maite Aranguren/Proba orria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-15.
  2. Cowen, Ron (2014-05-29) «‘No evidence for or against gravitational waves’» Nature doi:10.1038/nature.2014.15322 ISSN 1476-4687 . Noiz kontsultatua: 2018-11-15.