Lankide:Mikele.zurutuza/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Automata hitzaren ideia orokorrak mundu osoko kulturetako mitologian du jatorria. Antzinako Txina[1], Antzinako Grezia eta Ptolomeotar Egipto[2] zibilizazioetako zenbait ingeniari eta asmatzailek bere kabuz aritzeko gai ziren makinak eraiki zituzten, batzuk animalien eta gizakien antzarekin. Automataren lehen deskribapenek zenbait kontzepturi egin zieten erreferentzia, hala nola, Archytas-en uso artifizialari, Mozi eta Lu Ban-en txori artifizialei, hitz egiteko gai zen Heron Alexandriakoaren automatari, Bizantzioko Filo-ren konketa automatari eta Lie Zi-n azaldutako gizaki automatari.[3]

Lehen robotak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928. urtean, lehenbizikoetako robot humanoidea, Eric, aurkeztu zuten Model Engineers Society erakusketan, Londresen, hitzaldi bat emanez. W. H. Richards-ek asmatutako robotak aluminiozko armadura-gorputza zuen, hamaika elektroiman eta hamabi volteko potentziadun motore bat zituena. Robotak bere eskuak eta burua mugi zitzakeen eta urruneko kontrol bidez edota ahots bidez kontrola zitekeen.[4] Eric-ek eta bere "anaia" George-k munduari bira eman zioten.[5]

Westinghouse Electric korporazioak Televox robota sortu zuen 1926. urtean: erabiltzaileek piztu eta itzali zezaketen eta hainbat gailutara konektatu zitekeen kartoi zati bat zen. 1939.urtean, Elektro izeneko beste robot humanoide bat kaleratu zen 1939 New York World's Fair azokan.[6] [7] 2.1 metroko altuera eta 120.2 kg-ko pisua zuen eta ekintza hauek egin ahal zituen: ahots bidezko aginduei jarraitu, 700 hitz inguru esan, zigarroak erre, globoak puztu eta bere burua eta besoak mugitu. Haren gorputza altzairuzko engranaje batez, espeka batez eta motore-eskeleto batez osatuta zegoen, aluminiozko azal batez estalirik. 1928.urtean, Makoto Nishimura-k Japoniako lehen robota diseinatu eta eraiki zuen: Gakutensoku.

Robot autonomo modernoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Grey Walter-ek portaera konplexuko robot autonomo elektronikoak sortu zituen, Burden Neurological Institute-n, Bristolen (Ingalaterran), 1948 eta 1949. urteetan. Garuneko zelula gutxi batzuen arteko konexio aberatsak jokaera konplexua izan zezakeela egiaztatu nahi izan zuen. Haren lehen robotak, Elmer eta Elsie, 1948 eta 1949 bitartean sortu zituen eta dortokak izango balira bezala deskribatu zituzten, haien forma eta ibiltzeko era motelagatik. Hiru gurpileko dortoka robot hauek, fototaxirako gai ziren: horrela, beraien burua berriz kargatzeko gunera joan zitezkeen bateria baxua zutenetan.

Walterrek prozesu mentalak simulatzeko elektronika analogikoa erabiltzearen garrantzia azpimarratu zuen eta bere garaiko beste asmatzaile batzuek, berriz, Alan Turing eta John von Neumannek adibidez, prozesu horien ikuspegia konputazio digitalaren alorrera bideratu zuten. Walterren lanak ondorengo belaunaldietako hainbat robotika ikertzaile inspiratu zituen; hala nola, Rodney Brooks, Hans Moravec eta Mark Tilden. Bere dortoken lan modernoak BEAM robotika moduan aurki daitezke.[8]

Bestetik, lehen robot programagarri eta digitalizatua George Devol-ek asmatu zuen 1954. urtean. Unimate izena jarri zion. Horrekin, robotika-industria modernoaren oinarriak ezarri ziren.[9] Devolek lehen Unimatea 1960.urtean saldu zion General Motors konpainiari eta lantegi batean instalatu zuten 1961. urtean Trenton, New Jersey-en, metalezko pieza beroak galdaketa-makina batetik altxatzeko eta pilatzeko.[10] Devolen lehen robot programagarri eta digitalizatuaren patenteak robotikaren industria modernoaren oinarria adierazten du.[11]


Lehen paletizatze-robota, berriz, 1963. urtean sortu zuen Fuji Yusoki Kogyo konpainiak.[12] 1973.urtean, elektromekanikoki gidatutako sei ardatz zituen robota patentatu zuen[13][14][15] KUKA robotika-fabrikatzaileak Alemanian eta manipulazio beso unibertsal programagarria Victor Scheinman robotikaren aitzindariak asmatu zuen 1976. urtean. Haren diseinua Unimation konpainiari saldu zitzaion.

Robot komertzial zein industrialak ari dira zabaltzen orain, eta horienn lana gizakiarena baino merkeagoa eta zehaztasun eta fidagarritasun handiagokoa da. Gizakiarentzat arriskutsuak, aspergarriak edota zikinak izan daitezkeen lanak ere egiten dituzte robot hauek. Asko zabaldu dira robotak fabrikazioan, muntaketan eta enbalaje lanetan, garraioan, lur- eta espazio-esplorazioan, kirurgian, armagintzan, laborategietako ikerketetan eta kontsumo- zein industria-ondasunen ekoizpenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Joseph Needham. 2018-08-26 (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  2. Adam's Robot Page. 2006-07-18 (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  3. (Ingelesez) Joseph Needham. 2018-08-26 (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  4. Reffell, John. «Reffell Family History - People» www.reffell.org.uk (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  5. (Ingelesez) «1932 - George Robot - Capt. W.H. Richards (British) - cyberneticzoo.com» cyberneticzoo.com 2009-11-28 (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  6. The Cleveland Free Times :: Archives :: Robot Dreams : The Strange Tale Of A Man’s Quest To Rebuild His Mechanical Childhood Friend. 2010-01-15 (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  7. Scott., Schaut,. (2006). Robots of Westinghouse, 1924-today. Scott Schautt, Mansfield Memorial Museum ISBN 0978584414. PMC 162118762. (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  8. ias-people. 2008-10-09 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  9. Society of Manufacturing Engineers. 2011-11-09 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  10. The Robot Hall of Fame : Unimate. 2011-09-26 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  11. (Ingelesez) «Inductee Detail | National Inventors Hall of Fame» National Inventors Hall of Fame (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  12. Fuji Yusoki Kogyo. 2013-02-04 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  13. KUKA Industrial Robots - 1973 The first KUKA robot. 2013-06-10 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  14. Wayback Machine. 2012-12-24 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  15. Industrial Robot History. 2015-07-08 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).